Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991

 

 

GUINNESS botila irauli eta isuri dik

barmanak mekanikoki apar kresaltsua harrotzen

duk desorduaren espantuz begi nabar gorrituetan

aparraren nabarra nabarmen with a little help from

my friends Joe Cockerren ahots urratuak aretoaren aire ketsua

urratzen dik nostalgia hesteetan

itotzen zaik keinu izatera heldu ere gabe bururatzen

zaik rockero zaharrak ez direla inoiz hiltzen edalontzian

aparra zikin arrasto bat besterik ez denean

goizeko ordubietan bierra beltzaren gozo mikatza zain

hago do you need anybody

 

Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991