Hondartzan idazten ditu itsasoak
bere kronika azkengabe monotonoak
monotonoak
itsasoaren metafora antzuak bezala.
Ezarian-ezarian
itsas ertzeko arroka harroak
harroak
poetaren hitz kristalezkoak bezala.
Hartu orduko gazitzen ditu itsasoak
ibaietako ur bizi eta hotzak
hotzak
Herioren sehaska kantuak bezala.