Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991

 

 

Besterik ezin eta

izena lapurtuko diet

hiriko neska guztiei

zuretzat apropos bat aurkitu arte

espaloietan, kale kantoietan, parkeetan,

tabernetan, saletxe handietan,

egongo natzaie zelatan

gutxien uste dutenean

izena ostuko diet

eta nostalgiaren fitxategian

sartuko ditut sailka

Loreak Loreekin,

Arantzak Arantzekin

dossier zuri bat Edurneentzat

harik eta zuretzat

izen bat aurkitu arte, Teresa.

 

Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991