Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991

 

 

URTEAROAK (ZURE) BEGI NINIETAN

 

Udazkenaren metafora dira zure begiak

berez

betuleondoetako hosto mehe beltzak

kamera geldoaren tristura kadentziatsuaz

elkartzen direlarik

dagoeneko iragana den geroari

keinu egiteko.

 

Oroitzapen huts dira orduan

isuritako malkoen gazia

eta zure begien arre

izendaezina.

 

Ni eta ni, nini horien

ispilu imajinatuetan

zorion lipar ikaratiak

eternalak dira.

 

Erloju guztiak geldi

isiltasuna ozen hasperenka

(zoriona parentesi artean)

 

Nostalgiaren tximeletak

zure begitartean du

pausaleku.

 

Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991