www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa  

BESTE BATZUK

 

                        KANTA-AURRIA

                O Ama eder

                Eta laztana

                Zure biarra daukagu

                Ainbeste neke

                Ainbeste arrisku

                Ainbeste bildurren artian

                Gorde gagizuz

                Zeure menpian

                Zerura eldu artian.

 

Izar eder ta garbi

Zeruko iturrija

Adanen semeentzat

Dontsu pozgarrija:

Au guk ezaguturik

Maijatza guztija

Autu dogu zuretzat

Asi, ta amaija.

 

Ama ederra dago

Zerutik begira

Seme gura dabena

Bertatik ingira:

Zer opa ete jakon

Gizonen aldetik,

Jesusi eskintzeko

Bere esku garbitik.

 

Alperrik Aingeruen

Izarrez jantzirik

Bere begi ederrak

Gugan iminirik

Seme erbestetuok

Bere bijotzian

Aztu ezinik gaukaz

Glorijen artian.

 

Seme Jesus galduta

Naibagez beterik

Erosi genduzana

Ez dauka damurik:

Zer dogu bada egingo

Bere izenian

Poztuko gaituzanik

Geure aldi guztijan?

 

Ama eder garbija

Ara gure asmua

Zuri eskiniteko

Maijatza osua,

Zeruak argi argi

Zelaijak bedarrez

Sasi mendijak loraz

Jaokuz diadarrez.

 

Ill guztijen artian

Ez dauka bardiñik

Txoritxuak ezagun

Abijak egiñik

Soñu kantuan dabiltz

Poza erakusten

Egunagaz batera

Gu irazartuten.

 

Beraz egoki dogu

Maijatzeko illa

Ez dogu zer ibilli

Beste baten billa:

Kendu nagitasunak

Bijotzak azkortu

Al dogun on guztija

Oraintxe billatu.

 

Ill osuaz gañetik

Egun bakotxian

Daigun gauza onen bat

Bere izenian:

Alan lora ederrak

Illen gueneko

Sortaturik Amari

Pozik eskintzeko.

 

Ondasunak ugari

Marija dituzuz

Esku utsakaz orain

Itxi ez gagizuz

Ukatutia zer dan

Iñoz ez dakizu

Pekatari guztijoi

Lagundu eiguzu.

 

Ziur itxaron daigun

Bere abegija

Izango dala bigun

Gozo ta argija:

Lagunduko deuskula

Bizitza onian

Beragaz izateko

Eternidadian.

 

Maijatzeko ill au da

Guztiz egokija

Jaristeko zerutik

Nai dogun guztija:

O ill zorijoneko

Atsegingarrija!

Geure Ama onari

Guztiz eskinija.

 

Euskaldun prestu garbi

Ta bete leijalak

Emon geure Amari

Benetan eskerrak:

Orretarako ara

Emen zortzikuak

Geure antxinakuen

Mintzoerakuak.

 

Jaunak bakarrik daki

Nostik norakua

Bizkaijan izan aldan

Euskal zortzikua

Ez daigun iñoz aztu

Berbetan gozua,

Geure Asabetatik

Etorritakua.

 

Asko zorigaiztuan

Gaurko egunetan

Burubak austen dabiltz

Pranzes erderetan

Euskeria azturik

Ay negargarrija!

Arroztu bedi arin

Alako egarrija.

 

O Ama guzti garbi

Zeruko Erregiña

Zuk izan biar dozu

Nire atsegiña!

Jaunak egin ninduan

Bere irudira

Baña lurrian nago

Zerura begira.

 

Ay zenbat arerijo

Erbeste onetan!

Ezin azartu neite

Guztiak kontetan

Begira an ta emen

Mundu bazterretan

Arriskubaz besterik

Ez dot aurkietan.

 

Griña gaiztuak beti

Okertu gurarik

Imiñi gura nabee

Arima loiturik

Munduba palaguka

Luzifer puztuten

Nundik galduko nabeen

Ez dira aspertuten.

 

Lagun ta ejenplu txarrak

Bazter guztietan

Nun nai aurkitzen ditut

Erbeste onetan

Burlia ta barria

Gaizki esatia

Alde guztietatik

Nire esestia.

 

Guztija goitu biar

Banaz zerurako

Nok nau sendatuteko

Ezpanaz galduko?

Neure argaltasunak

Emen nau bildurtzen

Zuri begiraturik

Danau naz poztuten.

 

Nai dabenak benetan

Amagaz gozatu

Arima garbijagaz

Degijola batu:

Espirituko poza

Bere bijotzian

Ziur aurkituko dau

Bai zorijonian.

 

Geure aldetik badago

Donzella Marija

Zer deusku jagi arren

Infernu guztija?

Bere egape gozuan

Jarri ezkero gu

Luziferren bildurrik

Zer euki ez dogu.

 

Zure eskintsarijak

Dira betikuak

Bake, poa, ta atsegin

Amaibagakuak:

Alan gura dabenak

Beragana batu

Daike ardura baga

Bijotza gozatu.

 

Ama, iraatsi egizuz

Gure bijotzetan

Kantadu ditugunak

Zortziko oneetan

Bizi gaitian leijal

Bide santuetan

Lurrian eta gero

Zugaz zeruetan.

 

Artu daigun guztijok

Amatzat Marija

Zeruko Erregiña

Donzella garbija

Berak bide onetan

Deusku lagunduko

Leijal orain izanik

Gero zerurako.

 

* * *

 

V. Ora pro nobis Sancta Dei Genitrix.

R. Ut dgini efficiamur promissionibus Christi.

 

* * *

 

        Defende, quoesumus, Domine, Beata Maria semper Virgine intercedente, istam ab omni adversitate familiam, et tolo corde tibi prostratam ab hostium propitius tuere clementer insidiis. Per Christum Dominum nostrum. Amen.

        Nos cum prole pia, benedicat virgo Maria.

        Amen.

 

AZKENA

aurrekoa