www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

MAIJATZEKO ILLEKO KANTAAK

 

 

                KANTA-AURRIA

        Guzti guztijok alkar arturik

        Gure bijotzak loraz beterik

        Opa deutsuguz Marija

        Zeruko izar argija.

 

Lora guztijen lora

Grazijen grazija

Zu zara Ama maite

Donzella garbija.

 

Ill au bada izanik

Loratsu argija

Zuri opa deutsugu

Osorik guztija.

 

Al dogun on guztija

Zure izenina

Egingo dogu alan

Ill oso guztijan.

 

Artu egizuz ontzat

Gure eskinijak

Laburrak izan arren

Eurenez guztijak.

 

Ez bada guztijok

Azkortu gaitian

Bijotzak auzpazturik

Amaren aurrian.

 

Adanen seme alabok

Erbeste onetan

Belauniko gaukazuz

Gaur zeure oñetan.

 

Gure premiñen barri

Zuk ondo dakizu

Guzti guztietara

Begira egizu.

 

Zugan iminten dogu

Geure poz guztija

Izanik zu grazijen

Iturri ugarija.

 

Batzuk batetik eta

Bestiak bestetik

Laban arriz beterik

Alde askotatik.

 

Zelan guk ez billatu

Zu Ama maitia

Izanik izar argi

Zeruko atia?

 

Zure eskubidiak

Semiak emonik

Zeruan bertan bere

Ez dauke bardiñik.

 

Jaungoikuaz ostian

Altsuena zara:

Bada zuri itxirik,

Begiratu nora?

 

Pekatari maitiak,

Ama bera dogu,

Gura dogun guztia

Beragan daukagu.

 

Jesus begira dauka

Zer deutsan eskatzen

Biotza idigirik

Grazijaak eskintzen.

 

Bera barriz guganuntz

Errukiz beterik

Aldendu baga iños

Gogo ta begirik.

 

Zer gura izan geinke

Onezaz ostian?

Deijez jaoku bera

Ill oso guztijan.

 

Orain ugariturik

Bere merediak

Erraztu gura deuskuz

Zeruko bidiak.

 

Bai: maijatz ill dontsu au

Beretzat auturik

Bere eguak daukaz

Guztiz zabaldurik.

 

Azkortu bada azkortu

Nagitu bagarik

Ez arren iñok galdu

Era ain ederrik.

 

Erregutu biziro

Damutu sendaro

Pekatuen negarrak

Bota egunoro.

 

Asmo santu ta onak

Artu aurrerako

Biziera on baten

Alan irauteko.

 

aurrekoa hurrengoa