www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

AMABI ARIMAKO LORA,

euretatik bat artuteko Aprillaren azkenengo egunian urrengo ill guztirako

 

        1. Adiuntzaz, ta goixago oetik jagi, asi baga eguna nagitasun, ta alper usañagaz, jantzi, ta egin egunoroko erregu, errezu, ta eskarijak.

        2. Entzun mezia egun guztijetan, baita bere errezau errosarijua beinbere itxi baga.

        3. Irakurri egun bakotxian ordu laurentxu baten liburu on bat, santuen bizitzetakua, San Ignaziorena, Eskuliburua, Kenpis, Egunoroko lan onak, edo besteren bat.

        4. Ukatu egunoro bere buruari bere gogoko gauzaten bat, bera txarra izan ez arren: berbarako, zaleen dan jatekoren bat.

        5. Izan errukiorra eskekuakaz, eta emon zertxubait bakotxak al daben giñuan.

        6. Lanen bat astera zuazanian, esaterako, jostia, atxurretia... jaso bijotza zeruruntz, eskiñi Marijaren eskuetatik Jaungoikuari, ta errezau Ave Marija bat.

        7. Etxetik urteeran, ta atzera biurreran egur egin Marijaren irudijari, Ave Marija bat errezauagaz.

        8. Egin prestatasunagaz, arin pozik, eta gogotik, guraso ta nagusijen esanak, ta aginduak, ez diranian oneek Jaungoikuak eragotzijak.

        9. Ez iñor gaitik gaiski esan, ez da gauzarik txikijenetan bere, nekezago esan daigun gero andijetan.

        10. Egin aldabena bokotxak bere esate, eta egite onakaz, besteren bat onelako gauzetara erakarteko: berbarako, maijatzeko loretara, Jaungoikuaren berba santua entzutera, errosarijua errezetara, konfesetara, ta onelakuetara.

        11. Itxi jan bagarik zaleen gaian gauzaren bat: ez jan, ez edan japitartetan.

        12. Ez egin ezaguera osuagaz pekatu arin edo txikirik.

 

aurrekoa hurrengoa