www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGETA BEDERATZIGARREN EGUNA

Jesus kurutzian josijaren gañian.

 

        Vide bonitatem Dei. Begira, ta aitu egizu ondo Kristiñaua, Jesu kurutzian josijan, Jaingoikuaren ontasuna. Aitak emoten dau erijotzarako bere seme bakar ta laztana, ta semiak emoten dau bere bizitzia zu salbetiagaitik. Asko zan zu salbetako bere odolaren tanta bat; baña nai dau bere ontasunak guztija isuri ta bota, eta guztija isuti ta botaten dau, igaroten dituzala onezaz gañera presondegijak, lokarrijak, belarrondokuak, txistuka, azotiak, arantzaak, ultziak, lotsarijak, biaztun ta ardao-garratza. Ez da iñoz izan amodijuan bera bardindu leikianik, eta orregaitik ez da iñoz izan bera bardindu dabenik bere adiskidiak gaitik penaak, lotsarijak, ta ezikusijak igarotian.

        Vide severitatem Dei. Begira, Kristiñaua, Jesus Kurutzian josijan, Jaungoikuaren aserre ta gogortasunari, Zergaitik Jaungoikuaren semia ilten da lotsariz beterik? Munduko pekatuak gaitik. Baña ezpadira bere pekatuak? Ez da ardura; berak artu ditu bere gañian, ta alan pagau biara dau eureen zorra. Baña, bera baldin bada guztiz garbi, errubagako, ta santutasuna bera? Ez da orregaitik bere ardura; iñorenen zorkidi ta errudu jarri da, eta ori da asko, kurutzian josija izateko. Baña, Aita Zerukuaren seme bakarra ta maitia bada? Ez da alanbere ardura, artu dau pekatarijaren itxuara ta ezaugarrija? Bada izango da ultzez josija lapur biren erdijan: bere Aitak itxiko dau, eta illgo da gizonik dongeenaren gisan. Oh pekatu ikaragarrija! Oh santutasun neurribagiaren erallia! Oh pistija amorratua!

        Vide bonitatem, et severitatem Dei. Ikasi egizuz emendik, kristiñaua zeure onerako egija bi, guztiz premiñazkuak. Lelengua, ezagutu zeure salbaziñoiaren balijo andija. Gura ta gura ez izan biar dau zure salbaziñoiak balijo guztiz andikua; bada beragaitik eldu zan Jaungoikuaren semia kurutza baten illtera. Bigarrena, bildur andi bat galdu ez zaitetzan betiko. Ay, zure errukarrija kondenetan bazara! Zerren, baldin Jaungoikuaren aserriak ain gogortasun andijagaz kastigau badau Jesus errubagia besteren pekatuak gaitik, zer egongo dau zugaz infernuan, kastigetako zeure zeuriak, izanik ainbeste, ain andijak, ta ezaguera osuaz egiñak? Oh neure Jaungoikua! Zeure odolaren irabazi amaibagaak gaitik eskatuten deutsut humiltasunik andijenagaz, arren parkatu daidazuzala neure pekatu guztijak! Oh Jesus ona! Zeure neke ta erijotzia gaitik, salbau nagizu, eta bizi nazan arte guztijaz errukiz begiratu egidazu.

 

 

EJENPLUA

 

        Gizon donga, eralla, ta pekatari andi bat ekarri nairik bere emazte onak Zeruko bidera, esan eutsan, beste laztasunik egin gura ez eban ezkero, edolabere baru egijala zapatuetan, eta errezau Abe Marija bat ikusten zituzan Marijaren irudi guztijai. Asi zan oneek egiten, ez gogotik ta borondatez, ezpada, emaztiari ez naibagerik alde onetatik emotia gaitik, eta alanbere emendik etorri jakon bere zorijontasuna. Beinbaten bero andi bategaz etxeruntz etorrela, sartu zan Eleixa baten, kerizpian puska baten egotia gaitik; eta onetan eguala ikusirik Marijaren irudi bat bere seme Jesus besaartian ebala, asi zan oi eban Abe Marija errezetan gogo ta ganora baga. Urtetera joiala Eleisatik bere bidiari jarraituteko goguagaz, ikusi eban, zelan eguan Marijak besaartian eukan umia, zauri eginbarriz beterik, eta gorputz guztija odoldurik. Ikuskizun onegaz mirariturik, itandu eutsan Marijari: Andria, nok orrelan zauritu dau zure semia? Zuk, erantzun eutsan Marijak, zuk zeure pekatu ta gaiztakerijakaz zauritu dozu nire ta Jaungoikuaren semia. Berba oneek entzaunagaz batera, samurturik guztija, emon eutsan negarrari, ta zizpuru andijakaz asi zan erregututen pekatarijeen bitartekuari, alkantzau egijola arren bere gaiztakerijen parkaziñoia. Alan egin eban Marijak, baña Jesusen albora begiraturik adierazoten eban, ez zituzala entzun gura Marijaren erreguak. Baña barriro ta barriro erregututen eutsan Ama errukiorrak, arik eta (zer ukatu daikijo bere erraijetan bizi zanak?) azkenik bigundurik Jesus, emon eutsan artian eskatuten eutsana. Orduan esan eutsan Marijak pekatari damutuari: Erdu, ta mun egijezu nire seme maitiaren zaurijai. Guztija ikaraturik, negarrezko iturri bi bere begijak egiñik, juan zan eurak gana, mun egin eutseen, begitanduten jakola, au egiñaz batera sikatuten zirala, adierazoko baleu legez, bere pekatuen emodijozko damua gaitik, parkaturik geratuten zala. Onenbestegaz urten eban Eleixatik, baita mundutik bere, bada bere ta emaztia alkarren bai ta borondatiagaz, sartu ziran Erlijiñoian.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Esan sarritan egunoro: Jesus dago kurutxian josirik, eta ni atsegiñetan?

        Sarri esateko erregu laburra.

        Sancta Mater istud agas: crucifixi fige plagas: cordi meo valid.

        Ama Santia egizu au: inkau egizuz sendo nire bijotzian Jesus kurutzian josijaren zaurijak.

 

aurrekoa hurrengoa