www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGETABATGARREN EGUNA

Konfesinoko Sakramentu santuaren ganian.

 

        Gaixotuten da zure gorputza, eta beriala deituten dutsazu osagilliari. Pekatuagaz gaixotuten da zure arimia: eta zergaitik ez zara osatuten laster ta ondo konfesauaz? Zetan dago desbardintasun sinisgatx au? Geijago maitetutian gorputzeko osasuna, arimakua baño. Eta illten bazara pekatuan konfesau bagarik? Ay zure zorigaiztokua! Beti betiko galdua izango zara. Bitartian, zenbat eta denpora geijago zagozan konfesau bagarik, ainbat eta barrurago sartuten ditu sustraijak pekatuak zure ariman, arik eta ekandua arturik, berezko legez egin, ta elkartu ditezen artuan, Geijen geijenez, daukazuz gogo ta asmuak konfesetako Paskuetan, edo jai andiren baten. Beraz salbauko bazara, ill biarko dozu Paskuetan, edo jai andiren baten.

        Zergaitik konfesauko naz ain sarri, ez oi badot euki zer konfesau bere? Ah! Ez egizu orrelakorik esan. Ez dozuz egunoro egiten pekatu txikijak? Ez dozu iñoz pekatu andirik egin? Ez daukazu zer garbiturik Purgatorijoko suagaz? Bada sarri konfesauaz kitau ziñaizkez zeure zorrak, edo beinik bein pagau zati andi bat. Ez dozu gura ikusi zaijezan zeure arpegijan orban, ta loi bategaz, ezpada beriala garbituten zara, eta agertuten zara zeruko zorijonekuen aurrian zeure arimia ezaintasun, ta loikerijaz beterik dozula?

        Menturaz esango dozu: konfesetan izan naz sarri orain artian, baña ni beti naz lena. Baña konfesetan izan zara ondo? Eta baldin esaminiagaz, damuagaz, onduteko asmuagaz, ta konfesinoiagaz oraindik pekatuan jausten bazara, zer izango da oneek bagarik? Ay! Zein ondo konfesauko lotzatekian infernuan daguan bat, emongo baleutsa Jaungoikuak, zuri emoten deutsun eria, ta grazija. Biar bada etorriko jatzu zuri bere denporia, zeñetan gurako dozun egin konfesiño on bat, eta ezingo dozu.

 

 

EJENPLUA

 

        Gogoratuagaz beste baga, Jaungoikuak nai dabenian ta erraz kastigau leikezala zure pekatuak, uste dot ez dozula luzatuko konfesiñoeko Sakramentu Santuagaz zeure arimia garbitutia. Milla seireun ta amaika garren urtian (Auriem. t. 1. p. 58) bizi zan Mejikon mutik gazte bat Marijaren kofradijan sartuta eguana: bein baten lagun donga baten asmoz joian pekatu andi bat egitera. Geratu ziran alkarregaz adituta nun, zelan, ta ze denporatan egingo ebeen gaiztakerija au; jarririk onetarako bidian bere lagunakaz, Marijak eukazan legez imiñirik bere begijak gazte onegan, librau eban mesede andi onen bitartez. Urten deutsa bidian gizon lotsa ta itzal andiko batek, zeñek izan biar eban bere Aingeru jaoliak, eta urreraturik beragana, bestiak ikusten ez ebeela esan eutsan: Eta Marijaren Kofrakijakua izanik, oa gaiztakerija ori egitera? Eta onegaz batera emon eutsan bularrian ain ots andija ze, ezarri eban lurrera, ta geratu zan ezaguera baga. Duaz beragana lagunak, jasoten dabee, eta biurtuten da bere konortera. Itanduten eutseen, ia zer daben, edo zer igaro jakon; baña berak ez eutsen besterik erantzuten ezpada, eruan egijela konfesore bat gana. Bestiak onetarako gogorik ez beukeen bere, eureen adiskidiaren borondatia egitia gaitik, euran eben Eleixa batera, billatu eben konfesore bat, eta itxi eben an. Esan eutsan konfesoriari zer igaro jakon, konfesau zan damu ta negar andijakaz, eta andik aurrera jarraitu eutsan bizitza guztiz on bati. Zorijoneko eskua, ots bategaz bijotza samurtu, pekatiko bidetik aldendu, eta zerurakuan imiñi ebana.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Begira zelako azterren, damu, ta ez geijago pekaturik egiteko asmo senduagaz egin dituzun orainarteko konfesinoiak: begira pekaturik lotsaz konfesau baga ete daukazun: eta utsegiterik aurkituten badozu, osotu ta zuzendu beriala.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Mater Divinae gratiae, ora pro me.

        Jaungoikuaren grazijaren Ama, erregutu egizu nigaitik.

 

aurrekoa hurrengoa