www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

MARIJARI GEURE BIJOTZAREN ESKINT-SARIJA

 

        O Donzella guztiz garbi, Jaungoikuaren Ama ta neure bitarteko altsua! Auzpazturik zure oñetan, Jaungoikuaren eta zerutar guztijen aurrian, opa ta eskintzen deutsut, pekataririk dongena banaz bere, neure bijotza bere asmo ta gurari guztijakaz. Eta nai deutsut emon beti betiko, dalako zeuria ta zeure seme Jesusena. Ama guztiz biguna! Ontzat artu egizu, bijotz bijotzetik egiten deutsudan opaari au, santu guztijak egiten deutsuenagaz batera, eta alkantzau egidazu grazija, biziteko emendik aurrera bakar bakarrik zuretzat, eta zure seme maitiarentzat. Alan itxaroten dot, bere laguntasun sendo, eta zure bitartekotasun anditik, eta eskintzen deutsut, egitia onetarako neugan dana, gogo ta borondare osuagaz. O Jesus eta Marija! Ixiotu egizue nire bijotza zeubenen su gorijan, bizirik emen lurrian errerik karidadiaren garrakaz, egon nadin kizkaldurik zure amodijuan, Aingeru ta santuak lagun ditudazala, betiko atseginetan zeruan.

 

ALAN IZAN DEDILLA

 

aurrekoa hurrengoa