www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

EGUN BAKOTXERAKUAK

 

        1. Burua makurtu, aitatu, entzun, edo irakurten danian Marijaren izena.

        2. Esan eragin, edo beinik bein entzun meza bat, garbileku, edo Purgatorijuan aurkituten diran arimen artian Marijari etsigitasun, oneraspen, eta debozinoerik geijen euki eutsana gaitik.

        3. Erlojuak joten dabenian, errezau Ave Marija bat.

        4. Goixian jantzieran, ta gabian soñekuak kentzen diranian, zuzendu Eleixaruntz, edo Marijaren irudi bateganuntz, agur egin, ta eskatu bere bedeinkazinoia.

        5. Egin mesederen bat zeuri gorroto, edo eztasunen bat deutsula uste dozunari.

        6. Gorde ardura andi bategaz zeure gorputzeko zentzun guztijak, eta batez bere begijak.

        7. Errezau errosarijo bat, itxirik onetarako jolas, edo lagunakaz egon, ta ibiltiari.

        8. Errezau iru bidar Aita guria; ta Ave Marija Purgatorijuan dagozan arimetatik Marijari deboziñorik geijen eutsana gaitik.

        9. Entzun mezia begijak beri beera begira dituzula.

        10. Marijaren amodijuagaitik ez jausi, oi garian utsegitetan, eta ondo ondo bete bakotxaren lan, ta eginbiarrak.

        11. Ez emon naibagerik dan txikijenik etxekuai, auzokuai, ta lagunai, eta eruapenaz igaro eurak emoten deuskuezanak.

        12. Arduraz egin errezuak, erreguak, irakurtaldija, ta beste erimako lanak.

        13. Goixian eskiñi Marijari egun atako lanak, biarrak, gorputza, ta arimia.

        14. Egin ordu laurenian adiñezko, edo gogozko erregua, edo oraziño mentala.

        15. Egin mezan gurarizko konuninoia, edo espiritual, zeñetarako biar diran bost gauza. 1. Biztu fedia. 2. Adorau Jesus. 3. Pekatuen amodijozko damua artu. 4. Asmo sendo bat ez geijago pekaturik egiteko. 5. Jauna artuteko gurari bizi bat euki.

        16. Jantzi ederregiren bat badaukazu, saldu Marijaren borondaria egitia gaitik, eta artuten den dirua emon eskekuai.

        17. Egunian sarritan euki pekatuen emodijozko damua, ta mun egin kurutziari.

        18. Jagi goixian goix, leku emon bagarik nangitasunari.

        19. Itxi gogoko, ta zale dan elgantzaren bat, pekatuzkua ez izan arren.

        20. Irakurri ordu lauren baten liburu on bat.

        21. Aztertu, ta esamiñau konzienzija gabian oera juan baño lenago.

        22. Ez jan, ta ez edan japitartetan premiña bagarik.

        23. Ukatu bere borondatia iru bidar, ta opa eskintsari au Marijari.

        24. Itxi eskeko batentzat berari jaokan janarijaren puska bat.

        25. Juan ikusi, ta gozatutera geixoren bat, presondegijan daguanen bar, edo beste naibagaren bat daukana.

        26. Erregutu Marijari bijotzez, ta gogotik pekatu eralla, edo mortalian dagozanak gaitik.

        27. Egin agirijan humiltasuneko egitadaren batMarijaren izenian.

        28. Artu laztasun, ta nekegarriren bat kongesoriagaz itunduta.

        29. Kendu nagitasuna arimako gauzetarako.

        30. Errezau zazpi bidar besuak zabalik Glorija Aitari, Marijaren zazpi oñaz, edo doloriak gaitik.

        31. Parka eskatu Marijari beraganako daukazun oztazun, ta atzerapena gaitik...

        Onetariko bakotxa papertxu baten eskriubidurik, sartuten dira guztijak pitxar, antoxin, edo ontzi baten: ateraten dira banan, ta artu bakotxak urteten deutsana. Au ez eginenian, artu leitekez elde errezkan lelengotik amairaño; baña batez bere norberentzat egokijago diranak.

        Igitu, eta mobietako kristiñauen bijotzak deboziño onetar; Aita Santu Pio VII emonik daukaz egun bakotxerako iruren eguneko parkamen, edo indulgenzijaak, eta ill guztijaren barruban indulgenzija plenarija, edo oso bat konfexat ta komulgauta, erreguturik Jaungoikuari fede santua, gaitik, heregijeen anaija gaitik; Errege kristiñauen arteko bakia, ta batutasuna gaitik... eta berak gero argitu, ta esan eban legez, parkamen oneek irabazi leitekez garbileku, edo Purgatorijoko arimentzat. Onetareko egin leitez lora oneek nai alkartuta nai bakarrian.

 

aurrekoa hurrengoa