www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

LELENGO EGUNA

Maijatzeko lora oneek zergaitik egiten doguzan erakusten daben irakurte aldija.

 

        Ay zein biarra, ta premiñazkua dozun kristiñaua, salbauko bazara, Marijaren laguntasuna! Ez dozu iñoz pekatu andirik egin? Baña zagoz egiteko arrisku andijan. Zenbat zu baño obaguak jausi dira, ta galdu betiko! Urten dozu pekatutik? Baña, nok daki iraungo badozu bizitza onian? Arako ekandu dongaak, arako pekaturako bidiak, arako lagun gaistuak,zeuk dakizu ondo. Pekatuan zagoz? Ay zein biarra dozun Marijaren bitartekotasuna pekaturik urteteko! Erabagi dozu, ez bein bakarrik, ezpada sarritan; baña beti gelditu zara leenian. Marija gaitik eze, biar bada oraingo galdua ziñan.

        Baña alanbere ill onetako eleizkizunen bitartez alkantzau ziñaike Marijareb laguntasuna, eta betiko zoriona. Marija lako Ama bigun batek, zelan ez ditu entzungo, bere seme egijazko izan gura dabenak egiten deutsazan eskarijak? errosariko bat errezeria gaitik, batu bat egitia gaitik, artu ditue beragandik pekataria andi askok, mesede tgari, ta berarizkuak. Zelakuak itxaro ez daikezuz zuk, igaroten arimako lanetan?

        Baña, ay zure errukarrija era eder au galduten badozu! Ay, asi, eta egun gitxi barru itxiten badeutsezu! Nok daki auxe izango ete dan, Jaungoikuak beragana biurtuteko egiten deutsun azkenengo deija? Nok daki ill oneteko lan oneek egitian, edo ez egitian badago zure betiko zori ona, edo zori txarraz? Eta azkenik, nok daki ill au izango ete dan bizitako genengua, ta amaija? Orra zein neke gitxigaz irabazi ziñaikezan ainbeste arimako onera, ondasun, ta bitartekotasun ain altsua. Barriz egiten ezpadozuz, ze damua, ze kezkaak erijotzako orduan! Begira bada ondo, ta erabagi.

 

 

EJENPLUA

 

        Zein kaltegarrija ete dan Marijaren erregu ta errezuak itxitia, ta beraganako oneraspen, ta deboziñoian otzitu, edo epeldutia! Ondo argiro darakusu gertaera onek. Tomas Kenpis Beneragarrija izan da txiki txiktatik Marijaren serbitzari, ta deboto guztiz andija. Izentau zituzan errezu, ta beste gauza on batzuk egunoro beroni egiteko: baña eskolan ebillela, zorigaistuan, epeldu zan Marija ganako deboziñoian: geldika geldika juan zan gitxituaz bere egunoroko lan on ta errezuak: lelengo itxi zituzan batzuk, gero guztijak. Onelan bizi zala,euki eban beinbaten esatera noian begitaziñoe, ta ames bat, edo obeto esateko, zeruko ergitasun, ta dei bat, ta berak bere eintzakotzat artu eban. Begitandu jakon eguala eskolan bere lagunakaz, eta antxe agertu jakela zeruetako Erregina eder au, ezin esan leijan besteko anditasunagaz, bere arpegija argitasunez bererik, edurra bera baño jantzi zurijago bategaz. Ikusi eban zelan joian banan banan bere lagun Erligiosuak gana, zelan ziarduan berbetan eurakaz, zelako abegi ona egin, ta amodijua erakusten eutsen, eta batez bere, zelako eskerrak emoten eutsezan, artuten zituen nekiak gaitik, azaijera on bat emoteko, Jesusek bere odolagaz erositako gazte areei. Ikusirik bere lagunakaz igaroten zana, gura eukian Tomasek bera gana bere etorririk Marija, egingo baleutsa begirakune samur bat, ta esan amodijozko berba gozatsu batzuk. Ziñuan bere artian. Ez al naz ni mesede onen duin? Neuk bere beti maite izan dot Marija: bera barriz ain da Ama ona ze... Oneek ziran Tomasen uste, ta gogoraziñoiak: baña, ay zein erratuak! izan zituzan arpegi illuna, bekoki astuna, berba garratzak ta agiraka andijak. Eldu zan Marija Tomasgana, ta aserraturik guztija esan eutsazan berba oneek: Alperrik itxaroten dituk nigandik abegi samurra, ta berba bigunak, ik, eure nagitasun, ta lagun donga baten esanak gaitik itxi dituan orrek egin oi eustazan erreguak, ta lan onak. Nun dituk eure errezuak? Nun beste gauza onak? Ez az ija ija guztiz aztu nigaz? Eta oraindik itxaroten dok nigandik abegion, ta amodijua,eukirik nik ainbeste errazoe, igaz aserraturik egoteko, itxi ditualako, ain nire gogoko zituala enkijan eregu, ta lanak? Amaiturik berba oneek iges egin eban zeruetako Erregiñak, eta larritasun baten. Iratzartu zan, azteru eban bere konzienzija, ezagutu eban egindako uts, ta faltia, artu zituzan onduetako asmo senduak,egun atan beratan asi zituzan barriro len egin oi zituzan errezu, ta lan onak, eta andik aurrera ez zituzan bein bere itxi, bizitza guztijan. Egunoro emon oi eutsazan eskerrak bere Ama Zerukuari, atera ebalako bere itxutasunetik, ta artu barriro bere serbitzaritzat. Neurri guztijak artu zituzan onduteko: errezetan eban guztiz sarri Ave Marija, berak iraasten eutsazan berba guztiz eder batzukaz. Begira bada zelan jarraituten deutseezun gaur asi dituzun lan oneei, ta beste, lendik daukazuz errezu ta lan onai.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Eruan egizu bularrian Marijaren irudi bat, eta estuturik samurtasunagaz esan sarri: Izan bedi zuria, o ene Ama, nire bijotz guztija.

        Sarritan esateko erregu laburra.

        Dignare me, laudare te, virgo sacrata.

        Ama Donzella santia, egin nagizu zu alabetako duin.

 

aurrekoa hurrengoa