www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

AMABOSTGARREN EGUNA

Zeruko glorijaren gañian.

 

        Zer da naijen zendukiana mundu onetan? Goguak emoten deutsun leguetatik ibilli al izatia? Zerura bazuaz ibilliko zora zeure aukeran izarretatik, illargitik. Une edo instante baten, begijak itxi edegi baten jatziko zara nai dozunian zerutik lurrera, eta beste baten igon lurretik zerura. Sartuko zara gura dozunian lekurik zarratu eta ezkutuenetan eragozpen guztijak beriala goiturik, eta iñoren bildur bagarik.

        Zara soñu zalia? Ay ze gozua ta ederra dan Aingeru ta zorijonekuak zeruan joten dabena! Entzunik Aita San Franciskok Serafin batek jo eban apur apur bat, geratu zan konort bagarik gozotasunaren indarrez.

        Gura zenduke euki gorputz eder eta galanta? Zerura bazuaz zure begijak argi egingo dabee izar eder bik beste, zure arpegija izango da eguzki bat, zure eskuak egongo dira apaindurik arru balijotsu eta diamantiakaz, eta gorputz guztija eukiko dozu argitasun eta edertasunez jantzirik.

        Gura zenduki izan jakituna? Salbau zaite; eta beriala izango zara jakintsuago Salomon, eta munduko filosofo guztijak baño. Ikasiko dituzu alde alde batera eta nekatu bagarik munduko jakiturija mueta guztijak.

        Mundu onetako gauzeen edertasunak zoreturik iminten zaitu? Ay zeunbat ederrago dan eureen Egillia! Zeruan ikusiko dozu arpegiz arpegi, eta egongo zara berari begira ur urretik, eta bera ikusijagaz beste baga, geldituko zara beriala zorijoneko eginik. Onezaz gañera, ze poza izango da ikustia Aingeruak, ikustia Adan geure lelengo Aita, Abrahan Aitaleena, David Erregia, Apostoluak, Martirijak, santu eta santa zeure bitartekuak, ikustia Marija, ikustia Jesus!

        Gura dozu izan aberatsa? Bada salbau zaite eta zeuria izango da Jaungoikua, zein dan munduko ondasun guztijen Jaun eta Jaubia. Bai: Zeuria izango da, ezingo deutsu iñok kendu, eta ezingo dozu ezelan galdu. Bera izango da zuria, ta zu izango zara beria betiraun guztijan.

        Beraz, ondo ero ta zentzun bagia da, utsa balijo daben, ta beriala amaituko diran ondasun ta onera batzuk gaitik, zerua galduteko arriskuan jarten dana.

 

 

EJENPLUA

 

        Gauza txiki bat Marijaren izenian egitia asko izan da sarritan pekataririk andijenak alkantzetako emen arimako grazija, ta gero zeruko glorija. Bajoian itxasoz Genovatik Savonara zaldun gazte aberats bat iru Erlijiosogaz; eta oi eban legez, ziarduan irakurten liburu donga, berba neurtu, edo bertso nabarmen, amodijo nasaikuak eukazan bat: eta ain atsegin andija emoten eutseen ze, ziñuan, ez leukiala salduko diru asko gaitik. Erlijioso batek esan eutsan. Egingo zenduke gauza bat Marijaren izenian, ta berak nai dabelako? Ori bai Jauna, erantzun eutsan zaldun gaztiak, Marijaren izenian, ta Marijak nai izan ezkero, edozein-bere gauza egingo dot. Ondo bada, erantzun eutsan Erlijiosuak, urratu itxasora Marijaren naija egitiagaitik. Orra emen nun daukan erantzun eutsan gaztiak, bota begi. Ez, esan eutsan onetara Erlijiosuak, zeuk zeure eskuz egin biar deutsazu Marijari eskintsari au. Orduan zaldunak aterarik patrikeratik kanibet edo kutxillo bat, erdibi egin eban liburua, ta bota eban bata uretara, ta emonik bestia Erlijiosuari bota eban onek bere puska puska egiñik. Ez zan geratu egintada au sari baga, bada biurtu zanian zaldun au Genovara, deitu eutsan Jaungoikuak bizitza onera ta Marijak sartu eban Erlijiñoeko kai eta leku zorijonekuan. O ze gauza Marijaren gogokua izango litzatekian egingo bale beste ainbeste liburu dongaak daukazanak! Ziur itxaron daike bere abegi on, ta sari ugarija: bai, dudatzaka jaritxiko leuskijo grazija bere pekatuakaz damututeko, ondu ta salbetako. (Auriem, T. 2. p. 115)

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Zuen artekoren batek baldin badauka liburu, karta, paper edo irudi nasairen bat, sutara bota ta erre Marijaren borondatia dalako.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Janua caeli, ora pro nobis.

        Zeruko atia, erregutu egizu gugaitik.

 

aurrekoa hurrengoa