www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

AMALAUGARREN EGUNA

Mundutarren esamesen gañían.

 

        Ondo gura zenduke, eta ez zara onduten. Nok eragozten dutsu? Mundutarren esamesen bildurrak. Ez banua geijago ain etxetara, esango dabee konfesoriak galerazo deustala. Itxiten baditut arako lagun dongaak, usteko dabee iges egin biar dodala basamorturen batera. Ez baditut esaten arako berba erdiz erdizko zikiñak, jakiturija gitxikotzat eukiko nabee. Begijak beera begira badarabildaz, ez banuz batzaar nastuetara, dantzeetara,barre egingo deustee, eta esango dabee: Eleiszale ta beato edo beata bat nazala. Beraz mundutarren esames bat gaitik juan gurko dozu infernura? Ze zorakerija!

        Santu izan gura zenduke, eta ez zara iñoz onetara erabagiten. Nok eragozten deutsu? Mundutarren esames batek. Itxiten baditut ardangelaak, jokuak, probaak... esango dabee ezetarako gauza ez nazala. Jantzi ederrakaz apainduten ez banaz, esango dabee traskil, baldres bat nazala. Ikusten banabee sarritan geixotegijetan, Eleixetan, konfesau ta konulgetan, esango dabee bazterrak engañetan nabillela. Eta ez dazauzu utsa balijo daben bildur bat gaitik geratuten zariala santu egin bagarik mundu onetan eta bestian? Ze bildur alper ta erua!

        Bada lotsatuten bazara Jesusen jarraitzallatzat agertuten zeure burua, bera bere lotsatuko da aintzakotzat zu ezagututen. Berberak esanik dauka: lotsatuten danak nigaz eta nire ikaratzijagaz, jakin begi, Ama Donzelliaren Semia bere lotsatuko dala beragaz. Jauna, Jauna, esango seutsazu juizijiko egunian, ez nozu ezagututen? Kristinaua naz. Ez aut ezagututen, erantzungo deutsu Jesukristok. Lotsatuten intzan kristiñau ontzat agertuten, begijak beera begira erabilten, mezia belauniko entzuten, sarritan konfesetan, nire izen santuari burua makurtuten, kurutze santiaren astiro ta ondo egiten, abe marijetakuak errezetan,eta orain diñok kristiñaua azala? Oa eure lagun dongakaz, nasaijakaz: oa Demonioakaz: eurak azaubee, ni ez azaut.

 

 

EJENPLUA

 

        Munduko esamesen bildur guztijen artian kaltegarrijena da, atzeratuten gaituzana, agertuteko geure arimako zaurijak, eureen osagilla konfesoriari. Ondo egijazturik ikusi eban au gizon batek berberagan Alemanijan. (Auriem. t. 2. p. 101.) Jausi zan pekatu guztiz andi baten, eta gero allagiñakua zan konfesetako eukan lotsia ze, ez zan azartuten ezargaitik bere konfesoriari agertuten. Ain ziran barriz andijak bere konzienzijak emoten eutsazan kezka ta aginkadaak eze, ezin igarorik bere pena ta naibagia, erabagi eban urari burua emon, eta itotia. Bajoian onetara, baña Jaunaren errukijaz geratu zan ugertzian. Biurtu zan negarrez etxera, eskatuten eutsala Jaungoikuari, parkatu egijozala bere pekatuak, bere eskubidiaren osotasunagaz, De plenitudine potestatis, berak esan oi eban legez, konfesau bagarik. Juan zan Ermitetako santu askogana, baña guztija alperrik, zerren ez eban iñun bake ta atsegiñik aurkituten. Jaungoikuak nai eban izatia Marijaren bitartez. Gau baten estutasunagaz larritu ta nekaturik geratu zan lotan, eta orra nun joten dabeen sorbaldan dirautseela. Zuaz konfesetara. Beriala jagiten da oetik, eta zuzenduten da urrian eguan Jesuiten konbentu batera, konfesetako goguagaz: baña eldu zanian ataira esetsi eutsan barriro lotsiak ta biurtu zan atzera. Igarorik ill batzauk, barriro izan eban gau baten beste dei bat, eta dua bigarrenez bere goitu eban lotsiak. Ehoera onetan erabagiten dau lenago illtia pekatuak konfesau baño: baña grazijak zirikatu ta deituten eutsan sendaro, ta alan egun guztijan jardun eban bere artian esetsi ta burrukan. Azkenik illuntzian etxera joiala, sartu zan bide batez Marijaren irudi eder bat eguan Eleixa baten, eta jarririk belauniko bere aurrian eskatu eutsan, arren errukitu zedilla beragaz, eta atera egijala estutasun aretatik. Eta Ama errukitsu onek entzunik ondo laster egin eutsan erregua, jaritxi eutsan sari ugari ta garaitza osua bere seme Jesus gandik. Bertatik aldatu zan guztiz bere bijotza, jagi zan, billatu eban konfesore bat, damu ta negarrakaz autortu, ta agertuten deutsaz bere bizitzako pekatu guztijak, artuten dau absoluzinoia, eta beragaz gauza miragarrija! alako arimako bake ta poza eze, ziñuan, ez ebala ainbestekorik artuko munduko urre guztija irabazi baleu bere.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Edonundik zuazala aurkituten dozunian Marijaren irudiren bat, burua makurturik, agur egin, ta errezau eikijozu Abe Marija bat, eta iñoz itxi au egin baga, bestegaz zuazalako, ez nortzuk-bait zakuzelako.

        Sarritan esateko erregu laburra.

        Sancta Maria, Mater Dei, ora pro nobis peccatoribus.

        Santa Marija, Jasngoikuaren Ama, erregutu egizu gu pekatarijok gaitik.

 

aurrekoa hurrengoa