www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGETASEIGARREN EGUNA

Ume Jesusen gomutia.

 

        Begira ondo zein ezeuki, ta pobria auikituten dan ume Jaungoiko au. Zeren premiñia dauka? Gauza guztijena. Ez dauka oerik; eta alan etzan biar dau lasto batzuen gañian. Ez dauka zek berotu, eta orregaitik abere bik eureen arnasiagaz berotuten dabee. Ez dauka zer jantzi; eta Josek estaldu biar dau bere jakiagaz, txartesagaz balentzianiagaz. Jesus ain premiñaz beterik, eta ni ondasu nenbilla, ain gar andijagaz!

        Begira bere nekeetara! Ze gorputztxu samurra! Zelako otza eukiko ez ete eban neguaren bijotzian! Zenbat naibage ez eta zituzan igaro biarko lastotsa atan, bere guraso, ta Aasaben etxeetan iñok artu gura ez ebala! ETa alanbere, ez dau murtik ateraten, ez jako ay bat entzuten, ez zotin bat ikusten. Jesus ain penaz betia, ta ain atsegin, ta eregu zalia!

        Begira azkenik bere humiltasunari zelan jaijoten da Jesus? Gau illun baten erdijaren ixilltasunian, eta lekurik ezezagunenian. Zeintzuk dira bere serbitzarijak? Iñor bere ez; eta alam bere Aitak eta Amak zaindu biar dabee. Nortzuei agertuten jakee? Bakar bakarrik artzain ezer ez dakijen batzuei. Zeren irudi ta itxuria egiten dau munduan? Eskeko, Jaungoikuaren deiko, aterik ate dabillen batena, ezin aukitu dabela edola-bere mesedez, gau bateko ostatua. Jesus ain humilla, ni barriz arro ta andikerija zalia!

        Erdu, Kristinaua, Jesusen kumara, juzgaua izateko: Begiratu egijozu: eskepe uts arek, lasto areek kondenetan ditue zure etxe eder, bitxi, ta apaindurijak.

 

 

EJENPLUA

 

        Zazpi urteko neskatillatxu batek entzunik zein eder ta sotilla dan Jesus Marija gandik sortu ta jaijotako umia, eukazan gurari guztiz bizi batzuj bera ikusteko. Eta umeen zintzotasunagaz, eskatuten eutsan Marijari egijola mesede. bein bakarrik erakustia: baña andija zan legez eskabidia, ez zan izan ain laster entzuna. Zazpi urtian jarraitu eutsan eskabide au egitia, biztuten ebala geruago ta geijago Jesusen amodijua, zeñek eutsan zauriturik bijotza. Amodijozko zaurijak ez dira egiten, San Juan de la Cruzek ziñuan legez, ezpada maite dana aurrian daguanian: joten eban neskatillatxu onek Marijaren atia, bere bitartez ikusteko Jesus, bere arimiak ain maite ta gura ebana. Gabon gau bat izan zan beretzat ondo dontsu ta zorijonekua; bada gurari oneetan ixioturik eguala Eleixan erregu edo oraziñoian, ikusi eban Marija bere ume Jesus besartian ebala, eta entzun eban Marija bere ume Jesus besartian ebala, eta entzun eban zelan zirautsan: Eutsi, ene alabia, ta gozatu zaite beragaz. Artu eban neskatilliak, eta besartian eukala, itandu eutsan ume Jesusek, maite beban. Erantzun eutsan: Bai, asko maite zaitut: Zenbat? esan eutsan Jesusek. Neu baño geijago, erantzun eutsan neskatilliak. Egijaz maite nozu? Esan eban ostera ume Jesusek: maite zaitudaz neure arimia baño geijago. Barriro erantzun eutsan Jesusek: Zenbat maite nozu? Orduan erantzun eutsan neskatillak: Nik ez dakit zer esan daikezudan: berba egin dagijala nire bijotzak. Ainbeste emodijoren goritasunak kiskalduten eban, ta ezin bizi zatekian gauza ain zorijonekuak ikusi ezkero, ta alan edegirik bere bularra, imiñi eban bere arimia Marijaren eskuetan, eta Aingeruen kanta eder ta soñu gozatsuen artian, bere semia lagun ebala, eruan eban zerura.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Iñori biraorik entzuten deutsazunian, esan: bizi bedi Jesus: bizi bedi Marija: onelan lotsatu biraogilla dongia.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Monstra te esse Matrem.

        Erakutsi egizu zariala gure Ama.

 

aurrekoa hurrengoa