www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

AMAZORTZIGARREN EGUNA

Zelan Jaungoikua daguan leku guztijetan.

 

        Nogaz zagoz orain? Jaungoikuagaz. Nogaz egon oi zara berba egiten dozunian, irakurten diarduzunian, lotan zagozanian, jaten dozunian, edo bidian zabiltzanian? Jaungoikuagaz. Eta, pekatu egiten dozunian? Baita orduan bere, zagoz Jaungoikuagaz. Jaungoikua dago zure aurrian, zure ostian, zure goijan. zure beian, zure inguruan, zure barruan, eta zure gorputzeko zati, ta zentzun guztijetan. Dakuzaz zure egitada guztijak, dantzuz zure berba guztijak, dazauz zure gogo, gurari, eta asmo guztijak. Zuri begira dago egunaz, eta gabaz, bakarrik nai lagunakaz zagozanian, edonos, eta leku guztijetan. Eziñ iñoz esan ziñaike: oraintxe pekatu egin neike bildur baga, iñok ikusten ez nabelako; bada Jaungoikua beti daukazu begira.

        Ze azartasuna, ze zorakerija zeuretzat ain kaltegarrija, Jaungoikuaren aurrian berak ainbeste gorroto deutsan pekatua egitia! Pekatu egin zeure Salbagillia, zeure Aita, zeure Jauna, eta zeuri epai betikua emongo deutsun auzi-epallia begira daguala! Lotsa izan pekatu egiten edo zeinbere gizonen aurrian, eta lotsarik ez pekatu egiten Jaungoikuaren aurrian! Zelan ez zara ikaratuten, pekatarija? Jaungoikuak daukaz eskribidurik bere bularrian zure gaiztakerija guztijak, antxe diardu beti irakurten, eta eurak biztuten dabee bere aserria. Coram facie mea factae sunt, diño Jaunak. Prestubez dollor onek ofendiu nau neure begijen aurrian. Ikaratu zaite pekatarija.

        Agertuten zarianian bere aurrian epai betikua artuteko, ez da izango salatzalla, ez ikusleen biarrik zure pekatuak jakiteko. Neu, ni neu naz, esango dau Jaunak, epaija emongo dodana, ta ikusi nituzana. Ego judex, et testis. Ze bildur, ta larritasuna zuria, ikusirik zeugan imiñita bere begi ikaragarrijakm sua ta aserria darijela, eta gomutetia eurak ikusi zituezala zure pekatu ain ezain, ta lotsagarrijak. Zein andija dan Kristinauaren itxutasuna pekatu egitian Demonioaren aurrian, zein izango dan bere salatzallia, Aingeru jaoliaren aurrian, zeñek ezingo daben ordu atan gorde, ta zaindu, eta Jaungoikuaren aurrian, zeñek juzgauko daben erregu, te eskarijai jaramonik egin baga!

 

 

EJENPLUA

 

        Gura badituzu egin ondo gauza guztijak, iruditu egizu Jaungoikua beti begira daukazula, egija dan legez, baita Marija bere. Dola deritxon uri baten topau eban kale batetik iraitzian Marijaren kofradijan sartuteko eskubidia eukan sazerdote batek, mutil gazte bat, (Auriem. t. 1. p. 64) eta esan eutsan sartu zedilla kogradijan; gazte onek barriz erantzun eutsan baijetz, ez ainbeste onetarako eukan goguagaitik, ezpada azaijera txarrekotzat ez igarotearren; bada gaztiak sarri egiten ditue onelako eskintsarijak, baña ez oi ditue beti bete, eta kunplidu, Marijak bere esku, ta laguntasuna emoten ezpadeutsee. Zorijonian alan jazo zan gure gazte onegaz. Agertu jakon Marija, ta esan eutsan: Egizu esan deutsubena, bada neuk gura dot, eta ez zaitut nik iñoz itxiko. Ikusmen ain dontsu, ta eskintsari ain andijak mirariz ta pozez bete ebeen, eta beriala juan zan kogradijan sartutera. Bildur ziran sartuten jakinik lengo bizitza galdua, ta zein buru ariña zan. Baña azkenik ikusirik bere iraupena, sartu ebeen, ta andik aurrera izan zan Marijaren serbitzari egijazko ta krestiñau guztiz on bat, leen askori pekaturako bidia emon eutsen legez, orain guza oneetarako emoten eutseela. Ez da aztutekua Marijaren eskiñi au: Ez zaitut iñoz itxiko: bijotz guztijak beronegana ekarri, ta bere serbitzari guztijak asmo santuetan sendatuteko duiñekua. Oneen antzeko berba batzuk esan eutsazan San Juan de Diosi. Zan au Marijaren serbitzari egijazkua, ta ill agiñían eguala uste eban agertuko jakola, baña, ez zanian agiri, estutu zan, baita bere aserratu bere artian. Alako baten agertu jakon, eta agirika egin eutsan bere itxaropen laburra gaitik, zirautsazala Marijaren serbitzari guztijak poztuteko berba samur oneek: Juan, ez ditut nik bakarrik itxiten neure serbitzarijak erijotzako orduan: andik laster ill zan, ta bere arimiak igon eban zeruetara, an bere Ama ongiLLiari eskerrak emotera.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Lanen bat asten dozunian, eta batez bere Demonioak, edo aragijak esesten, seutsuenian, esan egizu zeure artian: Jaungoikuak nakus.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Illos tuos misericordes oculos ad nos converte.

        Biurtu egizuz guganuntz zure begi errukistu orreek.

 

aurrekoa hurrengoa