www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGETA AMAIKA GARREN EGUNA

Jesusi zor deutsagun amodijuaren ganian.

 

        Gura leuke zure bijotzak norbait maitetu? Ondo dago, maitetu egizu; baña maitetu egizu, zeure amodijua geijen zor deutsazuna, zein dan Jesukristo. Begira gizona bada bere, dala gizonik ederrena, ta galantena. Speciosus forma proe filiis hominum. Eta gizonez gañetik, da Jaungoikua bere, ta beraugaitik edertasun amaibagia. Geure gogua eruan oi deusku gauza eder batek, jantzi on batek, Jauregi batek, abere batek... eta, ez deusku eruango, Jesus, alde guztijetatik ain maitegarrijak? Nun da gure zentzuna?

        Ez dogu ametan Jesus, ta alanbere Jesusek ametan gaitu. Ainbeste maite gaitu, ze, bere sorrera ta jaijotzatik ona ez dau beste gauzarik goguan erabilli, gu maitetutia, eta guri mesediak egitia baño. Zugaitik ume biurtuta egon zan kuman, jardun eban arotzojan, nekatu zan bere lege santuaren ezauera ta barrijak emoten. Zugaitik artu zituzan belarrondokuak, lotsarijak, azotiak, izan zan txistuz, zanbroz ta zauriz betia; zugaitik ill zan kurutze baten, eta zugaitik bota eta isuri eban bere zanetako odola. Oraindik gitxi deritxazu?

        Beinik-bein berari ez jakon asko eretxi; bada amodijo oni geijago iraatzi gura izan eutsan, itxirik bere gorputza janaritzat, eta bere odola edaritzat Altarako mai Santuan. Gizon bijotz bagako ta eskertxarrekua: maite dozu pozkerijak egiten deutsuzan txakurtxu bat, edo ume eder bat, eta neurribagako amodijua deutsun Jesusi ez deutsazu erantzungo maitetasunagaz?

        Deritxazu azartasun larregi dala Jesusi esatia: Jauna maite zaitudaz? Esan egijozu, esan egijozu ardura baga, ta uste osuagaz; bada orixe berori da berak gura leukiana. Esan egijozu, eta pekatarija bazara bere, ez dozu orregaitik atzeratu biar. Bera da, lelengo bidera urtenik artuten zaituzana, laztanduten zaitu, edegiten deutsu bere bularra, erakusten deutsu bere bijotza, eta dirautsu samurtasunik andijenagaz, maitetu daizula. Edo izango zara arrizkua, edo ezin jarki zinaikijoz dei ain amodijoz betiari.

 

 

EJENPLUA

 

        Dominika Paradisuko len bere aitatu danak (Auriem. t. 2. p. 323.) zapatu baten egin zituzan lorazko aro edo koroe bi, eta erakutsi eutsezan Jesus ta Marijaren irudijai, erregututen eutseela biziro usain egijuela: baña ikusirik ez ebala jaritxiten mesede au, uste eban zala, ez ebalako oraindik emon, oi eban limosna bat, eta urten eban balkoera, eskeko bati deitu, ta emoteko ustiagaz. Lelengo ikusi ebana zan, Andra bat ume bat eskutik ebala, zeñek eskian bebillan bere, erakusten eban lotsa modu on, ta jasotasuna; beriala altzau zituzan eskuak umiai eskabidia egiten eutsala, ta bardin egin eban Amak. Ikusi eban Dominikak, umiak eskuetan zaurijak eukazala, ta errukiturik esan eutseen: Itxaron egidazue puska baten. Bajoian ditua emotera, baña itxirik eguan ataiko atera eldu baño lenago, aurkitu zituzan barruan eskekuak: eta mirariturik itanduten deutsee: Nok idigi dau atia? Ay nire errukarrija Amak ikusten badau! Ixi, ene alabia, erantzun eban Andriak, bada ez gaitu iñok ikusi. Esan eutsan Dominikak: Zelan ibilli leite zure semia, oñetan daukazan zauri orrekaz? Amodijuak eragin eutsazan, erantzun eban Andriak. Umiaren abegi samur, edertasun ta modu onak, euken Dominika konort baga legez; ta itandu eutsan: Ez deutsue miñik emoten zaurijak? Eta umiak irribarre egiñik erantzun eutsan: Zer? Eta jarri zan onegaz batera Jesus ta Marijaren irudijak buruan eukeezan lorazko aro edo koroiai begira, eskatuten eutsazala Amari, esku ta begijakaz egiñik siñuak. Artu zituzan Amak, eta emon eutsazan semiari usain egin eijuen. Zergaitik, esan eutsan Dominikari, iminten deutsezuz lorazko koroe oreek Jesus ta Marijaren irudi oneei? —Eurai deutseedan amodijua gaitik. —Zenbat maite dituzu? —Al dodan beste. —Zenbat al dozu? —Eurak lagunduten deusteen beste. —Bada jarraitu egijozu orrelan maitetutiari, zerren Jaungoikuak emongo deutsu sarija beste munduan. Ez zan aspertuten Dominika begiratutiaz bein batari bein bestiari. Zeri begiratuten deutsazu? Esan eutsan Andriak. —Zure semiari; erantzun eutsan, eta irreraturik zerbait geijago asmau ta sentiu eban zelako usain gozua botaten ebeen umiaren zaurijak. Orduan esan eban: Andria, ze ugentugaz igortziten deutsezu zauri oneei, alako usain gozua botateko? —Karidadekuagaz.—Nun saltzen da? —Aurkituten da fediagaz ta egitada onakaz. Onetan artu eban Dominikak zapi bat garbituteko umiak bularrian eukan beste zauri bat, zeñek botaten eban oraindik usai gozuagua; baña Amak ez eutsan itxi, ta umia zerbait atzeratu zan. Erdu umia, erdu, esan eutsan Dominikak, emongo deutsut ogija. Erantzun eutsan Amak: bere janarija amodijua da: bere gogoko ta laztan izan gura badozu, asko maitetu egizu. Berba oneek entzunik asi zan umia poz ta atsegin geijago erakusten, eta Dominikagaz berbetan. Asko maite dozu Jesus? —Ainbeste maite dot eze, ez gabaz ez egunaz ez darabilt beste gauzarik goguan bera baño, ta ez dot beste gauzarik gura, bere borondate santua egitia baño. Bitartian barriz, beti joian geituaz, zaurijak botaten ebeen usaña, ain modutan ze, gozaturik Dominika esan eban: Ume baten zaurijak ain usain gozua badauke, zelakua izango ete da zeruko usaña? —Ez zaite miraritu, erantsun eutsan Andriak, bada Jaungoikua daguan lekuan, an dago ugentu ta usaiñik gozatsuenen jatorrija. Berba oneek amaitu orduko, aldatu zan ikuskizun guztija: umiaren arpegija argitu zan eguzki bat legez: eta Ama agertu zan jantzirik ederrenakaz apaindurik. Artu zituzan Jesusek lorrak Amaren altzotik, eta bota zituzan Dominikaren gañera, zirautsala: Artu egizuz lora oneek, gero zeruan amongo deutsudazanen bai, ezaugarri, ta prenda ziurra legez. Au esanagaz, aldendu ziran, eurakaz eruela Dominika dontsuaren bijotz guztija.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Errezau iru Aita guria ta Abe Marija, Jesus ta Marijaren bijotz gozuak gaitik: edo egin beste gauza onen batzuk.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Fac ut ardeat cor meum, in amando Christum Deum.

        Egizu ixiorik egon dedilla nire bijotza, Cristo Jaungoikuaren amodijuan.

 

aurrekoa hurrengoa