www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

AMAZAZPIGARREN EGUNA

Marijaren onerazpen, edo deboziñuaren gañian.

 

        Marijaren deboziñua da edozein-bere gauza alkantzetako guztiz indartsu, sendo eta altsua: zergaitik eze, izanik berau Jaungoikuaren Ama, daukaz beragan bere seme Jesusen eskubide, grazija, ta errukitasunen aberastasun guztijak. Zelan ukatuko deutsa ezer Jesusek bere Amari, Ama ain Santiari, bere bularreko ugatsa emon eutsan Amari, zaindu eta gorde ebanari, janarija emon, gauza onak irakatsi, eta lagundu eutsanari bere ibilleretan, kurutziaren oñian, eta bi edo sepulturan bertan? Marijak maite dau bere seme Jesus gauza guztijen ganian, eta semiak maite dau bere Ama, gizon ta Aingerubez gañetik.

        Marijaganako deboziñua da guztiz gozua, dalako gure Ama. San Estanislao Koskak esan oi eban. Jaungoikuaren Ama da nire Ama. Jesukristoren Ama da nire Ama. Jesus, eta ni gara Ama bat baten semiak. Orra emen zegaitik Marijak, ez bakarrik egiten deuskuzan aspertu baga mesediak, baita bere amodijo andijagaz, Ama baten amodijuagaz: Entzutea ditu gure erreguak, erantzuten deusku bijotzera, eta batzuetan ain geure gozotasun, ta samurtasun andijagaz eze, negarretan urtuten gara.

        Marijaganako deboziñoia da guztiz samurra, zerren dan pekatarijen Ama: eta izan arren eurak bere seme Jaungoikua kurutzian josi ebenak, maite ditu, eta gozatuten da euren Amatasunagaz. Ego sum Mater peccatorum. Zelakua dan bere bijotzak artuten daben poza, baketuten dituzanian seme bi oneek, Jesus eta pekatarija! Bada pekatarija baldin bazara bere, emon ziñaikijo zeure Amari atsegin guztiz andi bat. Bota egizu bere oñetara Jesus kurutzian josi zenduan ultzia: jarri zaite bere esku bedeinkatuetan, eta esan egijozu damu benetakuagaz. Mater pecatorum, ora pro me. Emen naukazu neure Ama guztiz maitia, pekatarijen Ama. Erregutu egizu arren nigaitik.

 

 

EJENPLUA

 

        Ezin gogortu leite pekatuen, Marijaren serbitzari egijazkorik. Milla zazpireun ta amairugarren urtian jausi zan Franzijan gizon bat pekatu guztiz andi baten eta alako lotsia emoten eutsan konfesetako eze, ezin ezelan-bere onetara azartu zan: konfesetan zituzan bestiak, baña ez iñoz au. Bere arimako kezka ta aginkadaak barriz minberatuten eutseen bijotza, baña zer eukan onegaz, baldin ezin beban, eta ez beukan nundik urten zingira onetatik? Alako baten otu jakon juatia aldeera atan eguan Marijaren irudi entzute endiko bat gana, usterik, an baketuko zala bere barrua: eta obeto jaristeko, eskiñi eban juatia, ez konfesetako goguagaz, ezpada bere konzienzijako atsegiña Marijagandik jaristeko asmuagaz. Jarri zan bidian; baña eldurik Eleixa ataira ezin pausurik egin eban aurrera, eta ez eban iñor ikusten. Egin alak egin zituzan sartuteko; baña alperrik: geratu zan zirkiñik egin ezin ebala, jakin baga nor izan zatekian alan lotuta eukana. Laster ezagutu eban zergatik izango zan, eta geijago luzatu baga, antxe bertan artu eban asmo sendo bat, bere pekatu guztijak konfesetako: orduan beriala sartu zan Eleixan eragozpenaren apurrik baga. Bertatik billatu eban konfesore bat, autortu eutsazan bere bizitzako pekatu guztijak, eta biurtu zan etxera parkaturik eta pozik, Marijak egin eutsan mesede, berak uste eban baño bere andijaguagaz.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Artu asmo sendo bat ez itxiteko egunik errosarijo santua astiro, ta deboziñoz errezau bagarik, eta egin alegiña enparauai bere deboziñoe au iraasteko.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Mater amabilis, ora pro nobis.

        Ama maitegarrija, erregutu egizu gugaitik.

 

aurrekoa hurrengoa