www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITABIGARREN EGUNA

Komuniñoeko Sakramentu Santuaren ganian.

 

        Oh zenbat honretan naben, eta ze eskintsarijak egiten deustazan Jesusek Komuniñoeko Sakramentu santuan! An egiten da nira adiskide, nire arimiaren lagun, eta esposo maite, eta dator nira ostatura: emoten deust bere aragija jaten, bere odola edaten, eta berberaganduten nau guztiz ta osaro. Nire bularra da orduan sagraduago, Eleixaak, Altaraak, kalizaak, kopoiak, eta patenaak baño; eta komulgetan nazanian nire arimiari deitu leikijo zerua, antxe bizi dalako glorijako Erregia.

        Baña nik, ay zenbat deshondretan dodan artuten dodan bakotxian! Izanik nire arimiaren laguna, artuten dot oztasunik andijenagaz, edo itxiten deutsat beriala duiñeko eskerrak emon baga; edo biar bada ez dot billatu bere gura. Dirudi ezin egin neikijola iraun ta desprezijo andijagorik. Baña menturaz eldu da geijagora nire gaiztakerija, artuten dodala arima loituagaz pekatu eralla ta mortalian, eta sartuten dodala infernuko pistija donga, ta sugeentzat ondo egoki ta adjunta dan bizilekuan.

        Baldin nosbait ondo prestetan banaz ze onera. doe, mesede ta grazija andi, ta berarizkuak egiten deustazan Jesusek Sakramentu Santu onetan! Grazija, griña dongaal azpiratuteko; grazija, munduaren labankerija, ta arriskuak ezagututeko; eta grazija, eureetatik iges egiteko. Oh! bizitzako ogija, martirijak sendatu, eta Donzellak santutu dituzana!

        Ondo erua edo naz, ez banaz bañijetan grazija ain ugarijakaz. Eta egijaz, orain ondo begiratuten dodanian, dazaut, zein ero ta zentzun bagia izan nazan orain artian. Nundik jatort izatia ain erkin ta argala esetsi eta tentazinoietan, eta ez pausu bat aurreratutia zeruko bidian? Ez komulgetatik sarrijago, ta prestaera obakaz, eta biar dan lako modu ta itzalagaz Eleixetan ez egotetik. Egija da ez nazala Jaungoikua artuteko duin; baña zergaitik ez naz duin egiten bizitza barri, garbi ta guztiz on bategaz?

 

 

EJENPLUA

 

        Marijak dauka ardura andija, bere serbitzarijak ill ez deitezan Eleixako Sakramemtu santuak artu bagarik. Bizi zan Lobainan milla seireun eta ogeta bat garren urtian Eleisgizon sazerdote bat, Marijaren serbitzari egijazkua. Geixotu zan: osagilla edo Medikuak ez eben deitu eutsan bere arreba bati, eta esan eutsan, juan zedilla kura Jauna gana, eta esan egijola ekarri egijozala Sakramentu Santuak. Ez eben nai etxekuak, ustez, ez egualako premiñarik. Baña geixuak esan eutseen: Zuazee laster: zuek uste dozue ez nazala oraindik illgo; baña ur urrian daukat erijotzia: ez daukat ordu biko bizitzarik. Ikaratu ziran etxekuak, baña ez eben alanbere onelakorik uste, eta atzera egozan beti Eleixakuen eske juateko. Ikusirik au sazerdote onak argiro esan eutsen: Zuaze arin arin, bada emendik pusku batera nua illtera: agertu jat Marija ta esan deust prestau naitiala zerura juateko, baña lenago komulgau nadilla. Beriala juan zan bere arrebia Eleixakuak ekarteko adierazotera: artu zituzan prestaera guztiz onakaz, eta ill zan Marijak esan eutsan legez ordu bi barru, azkenengo arnasaraño ezaguera osua ebala.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Artu egizu asmo sendo bat sarri komulgetako aurrerantzian, eta onezaz gañera gurarizko konuniñoe, edo Espiritualak egunoro egiteko.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Ave verum corpus natum ex Maria Virgine.

        Jaungoikuak gorde zaizala, Marija Ama Donzellia gandik jaijotako gorputz egijazkua.

 

aurrekoa hurrengoa