www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN EGUNA

Kristuñauak Jaungoikuaganako daukan eskerbagatasunaren gañian.

 

        Zer geijago egin daikezu, neure Jaungoikua, ni salbetako? Nik ez dakit beintzat. Deituten badeustazu errukizko oles, ta txistuakaz, artuten dot itxaropen alper bat zure ontasunian, eta diardut pekatu egiten. Bildurtuten banozu zeure aserriaren gogortasunagaz, galduten dot itxaropena, eta darraikot pekatuari. Bigunduten badeustazu bijotza, orduan bere ez deutsat itxiten pekatuari, zematuten banozu, ain gitxi. Orain ezkotuten ditut neure malkuakaz Jesusen oñak, eta andik laster idigiten deutsdaz bere zaurijak pekatu barrijakaz. Ezin nik aditu dot, zein andija dan gaiztakerija ta eskerbagatasun au.

        O neure Jaungoikua! Zer geratuten jatzu egin baga ni salbetako? Zuk imiñi ninduzun Eleixa santan, emon deustazu argija zu ezagututeko, deitu deustazu iratzartuteko, lagundu deustazu goituteko Luziferren, aragijaren ta munduaren esetsijak: itxi deustazuz Sakramentuak osatu eta santututeko; askoren ejenplu eta bialdu deustazuz naibagiak, zugana biurtuteko. Pekatu egin nebanian kastigau nindukezun, eta parkatu zeustan. Bestiakaz izan zara gogorra ta nigaz bigun ta errukiorra. Azkenik ez jatzu ezer geratu egin bagarik ni salberako, eta nik bere al nebana egin dot, zuri jarki ta gogortuteko. Zer geijago eskatu daikezut, Jauna, salbetako? Zeure odola? Guztija isuri ta bota zenduan nigaitik. Zeure arimia? Imiñi zenduan Aita zerukuaren eskuetan nigaitik. Zeure gorputza? Izan zan kurutzian josija nigaitik. Zeire aragija? Beti dago prestaurik altarako mai santuan nire janari izateko. Nik ez dakit ze mesede barri eskatu neikezun ez pekatu egiteko, eta alanbere pekatu egiten dodan bakotxian, dirudi nire bijatzak diñuala, ez deustazu biar besteko laguntasun ta grazijarik emoten. Ay zein zentzun bagia nazan, ez badut ezagututen ariñ aringa ta lau oñian nuala infernuko leza sakoneruntz, eta au bakarrik neure erruz, bakarrik neure gaiztakerijaz.

 

 

EJENPLUA

 

        Ez bakarrik izan biar dogu erantzuera ta esker onekuak Jaungoikuaganako, baita Marijaganako bere, egon deuskuzan mesede andijak gaitik. Orra bat ez txikijetarikua. Kristinauak Turkuari irabazi eutseen garaitza edo bitorija miragarrija Lepanton, milla bosteun eta irurogeta amaika garren urtian, izango da beti, Marijaren bitartekotasunaren, eta deuskun amodijuaren ezaugarri ziur bat. Eun eta geijago urte ziran egozala kristiñauak larritasun andijan Turkuen garaitzakaz: baten ondorik bertatik irabazten eben bestia: alam laketu edo permitietan ebala Jaungoikuak, batetik kristiñauen pekatuak gaitik, eta bestetik humiltasun ta fede bizi bategaz beragana zuzendurik, erakusteko bere besuaren sendotasuna, ta Marijaren bitartekotasun altsua. Selim Turkuen egintari nagusijak kendu eutseen Venezijatarrai Chipre deritxon ugarte edo islia: arroturik irabazi onegaz artu zituzan asmuak menderatuteko kristiñauen erreiñu guztijak, eta kenduteko guztiz lurraren ganetik Jesusen fedia. Era atan zan Aita Santu Erromako Pio Bostgarrena, gizon fede biziko ta birtutetsua, zeñek beti eukan itxaropen sendo bat Marijaren laguntasunian. Aita Santu au bada batu ta alkartu zan Venezijatarrakaz, ta Españatarrakaz: baña guztijak batu arren, ez eutsen urrik bere emoten Turkuai: eta begiraturik euren jendedi ta ontzidijari, zorakerija bat zirudijan areei jarkiteko asmuak artutia. Agindu zituzan amabost eguneko baru ta penitenzijaak, baita bere guztijak eskatu egijuela Marijari berarizko laguntasuna. Emon eutsanian, bedeinkazinoia D Juan de Austria kristunauen ontzidijaren buru ta egintarijari, adierazo eutsan, ze garaitza miragarrija irabaztera joian: baita bere esan eutsan, bialdu egizala eureen etxeetara soldau donga guztijak, batzuen pekatuak gaitik, guztijak kastugau ez egizan Jaungoikuak. Berak barriz, beste Moyses batek legez, jasoten zituzan bere beso ta erreguak zeruruntza, jaristeko krestiñáuentzat laguntasuna. Urrijaren zazpijan jarri ziran aurrez aur ontzidi bijak: esetsi eutseen alkarri gogortasun ta amorrurik andijenagaz, eta era baten zirudijan goituak izan biar ebeela kristiñauak: baña Marijak entzun zituzan eureen erreguak, jari zan eureen aldetik, eta beriala irabazi ebeen garaitza miragarri bat. Turkuak geratu ziran zatitu eta triskaurik: ill zituezan ogeta amar milla: artu eutseezan bost milla: atrapau eutseezan eun eta ogeta amar ontzi ondasun ugariz betiak; eta beste larogeta amar bota zituen itxasoko ondarretara. Aita santuak euko eban garaitza onen barrija zeruko argitasun baten bitartez, irabazi zan une atan beratan, ta adierazo eutseen beragaz egozan Kardenalai: Ondo ezaguturik Marijari zor eutseela garaitza ain miragarri au, agindu eban aurreruntian esan zeikijozala letañetan berba oneek: Auxilium cristianorum: ora pro nobis: Kristiñauen laguntasuna: erregutu egizu gugaitik. Egun ta garaitza au zelebretan dau Eleixa santiak Errosarijoko Domekan. Begira bada zein esker onekuak izan biar dogun Marija ganako.

 

 

BIJARKO LORIA.

 

        Juan zaite Marijaren irudi baten aurrera, eta eskatu egijazu alkantzau dagizula grazija izateko esker onekua, bere seme Jesusek ta berak egin deutsuezan mesedeetara: eta orain artian euki deutseezun esker txarraren perkazinoia.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Vita, dulcedo, et spes nostra, salve.

        Jaungoikuak gorde zaizala geure bizitza gozotasun, ta itxaropena.

 

aurrekoa hurrengoa