www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN EGUNA

Denporiaren gomutia.

 

        Badua denporia, eta denporiagaz banua neu bere. Nire bizitzako amabost, ogei, ogeta amar, berrogei urte igaro dira onezkero, eta ez dira geijago atzera biurtuko. Eta zenbat enparetan eta jataz Ez dakit; baña badakit gitxi dirana. Laburra da denporia: neuk neuronek esan oi dot, igarri bagarik egaan egiten dabeela egunak. Baña betiraun edo eternidadiagaz neurtu ezkero denporia, ez bakarrik da guztiz laburra, baita bere berbarako, utsa.

        Denpora laburra eta denpora balijo andikua, zerren denpora ain labur onetan irabazi daiket zorijontasun amibagako bat. Ondo igaroten dodan une edo instante bakotxak, geitu leiket zeruan glorijako zapalda, gradu eta malla bat. Ordu erdi ondo emoniko batek, neure arimia garbituten, atera daike demonioaren mende ta erpeetatik, eta imiñi Jaungoikuaren esku bedeinkatuetan. Egunoro izentauaz denpora puskabat errezetako, Jaumgoikuagaz berba egiteko, mezia entzuteko, liburu on bat irakurteko, urrindu neike pekatutik ete jaritxi salbaziñoia.

        Denpora laburra, eta sempora bildurgarrija. Edozein une edo instantetan pekatu egin neike, ill neiteko, ta kondenau neiteke. Ah nire zorigaztokua! Bada denpora ain laburrian eldu neitekian santu izatera, eta oraindik naz pekattarija. Galdu dot denporia zorakerijetan, eta pekatuetan. Ze onera ta mesede atera dor orain artian, onela alperrik denporia galduagaz? Ardura andi bategaz begiratuten ez badot aurrerantzian denpora obeto igaroteko, elduko da eguna zañetan eskatuko deutsadan Jaungoikuari ordu bakar bat onduteko, eta ordu au ez jat iñoz elduko betiraun guztijjan.

 

 

EJENPLUA

 

        Ze onera ta mesede andijak dakazan, igarotiak egunoro denpora puska bat baño ezpada bere, Marijaren errezuetan! Beiñ baten mutil gazte bi juan ziran eskolarik ez eukeen egun baten, Po deritxon ibai batera, ta sartu ziran batel baten. Esan eutsan batak bestiari: zereginik ez daukagun ezkero, naikua olgaugara, eta egin daiguzan sartuta gagozan Marijaren batzar ta kofradijako errezuak. Erantzun eutsan bestiak, orrek ez egitia ez da pekatu, eskolarik ez daukagun ezkero olgau nai dot geijago: ez daukat errezetako gogorik: baña alanbere bestia bakarrik jarri zan errezetan. Onetan ziarduela, urten eban aixe andi batek, esetsi eutsan euri zaparrada guztiz ugari bati, ta beriala azi zan ibaija: eurak ez egijen legez zuzenduten batela, ezin jarki jakozan ur korrontiari, ez urten liorrera. Alako baten girau zan bateka, ta jausi ziran uretara. Ito aginian ebiltzela deitu eutsen bijak Marijari, eta bertatik agertu jaken Ama errukizko au: eldu eutsan eskutik errezuak egin zituzanari, ta atera eban lurrera. Uste eban bigarrenak, beragaz bere, beste ainbeste egongo ebala; baña zuzendurik beragana, arpegi aserriagaz esan eutsan: Ik ez dok nire errezurik egin gura izan , ta nik bere ez iri lagundu. Guztija ikusi ta entzuten eban bere lagunak, ta emon eutsazan eskerrak Marijari, errezu labur batzuk gaitik mesede ain andija egin eutsalako. Begira bada Marijaren Kofradijan sartuta zagozana: nagitasunez egunoroko errezuak egin baga itxitiagaz.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Errezau Marijari zazpi Abe Marija ta salbe bat.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Vitam presta puram, iter para tutum.

        Emon egidazu bizitza garbija, prestau bide zuzena, ta ziurra.

 

aurrekoa hurrengoa