www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN EGUNA

Gure arimiaren duintasun eta anditasunaren gañeko gomutia.

 

        Begira eta aitu ondo, neure arimia, zein andi, duin , eta balijotsua zarian zeure jatorri garbi eta goratuaren aldetik. Noren eskuetatik urten dozu? Jaungoikuaren eskuetatik. Zeñen irudira izan zara egiña? Jaungoikuaren irudi eta antzera. Ez da au larregi esatia, eta ain gitxi izkuntza eta berbaeraren bat, ezpada egija guztiz ziurra. Deus creavit de terra hominen; et secundum imaginem suam fecit illum. (Eccl. 17. 1.) Eta zu ez bakarrik ez zara gogoratuten zeure jatorri goratuagaz,ezpada galduten dozu pekatua gaitik irudi eder au, Demonio batena artuteko!

        Baita bere gogoratu egizu zenbat balijo dozun, ikusirik zertzuk egin ziran zu pekatutik aterateko. O neure arimia! Zu zengozan galdurik, eta betiko galdurik, Zein da atera zinduzana Luziferren mendetik? Zeure aita zerukua. Eta zer da onek emon ebana onetarako? Urria, zidarra, arri baliotsuak? Ah! Geijago, askosaz geijago, amaibaga geijago. Zu pekatutik ateratia gaitik emon eban bere seme bakar ta laztanaren odola ta bizitza. Eta, bizitza ain baliotsu bat, ainbeste kostetan dan bizitza bat alperrik galduten dozu, gurari zital, iraitzeko, ta utsa balijo daben bat gaitik?

        Begira azkenik, neure arimia, zenbat balijo dozun, geroko eskiñirik jaotsun zorijontasuna gaitik. Zu zara zeruko Errege andijaren alaba bat, aututa zagozana bere jartokijaren aginduteko. Orain bada,Erregeren alba, egunen baten koroe ederragaz apaindua izango danaren azijeriari, zelako arduriagaz begiratuten ez jako, bere Aitaren Errege uri, ta jauregijan? Eta zu, neure erimia, zeruko jaubegeija, nun zagoz? Nun bizi zara? Oh neure Jaungoikua! Pekatuaren lokatsa, eta zingira atsituaren erdijan, abere loi baten gisan. Eta, ez zara lotsatuten? Ez daukazu bildurrik, jaikñik Jaungoikuak kendu daikezula zerureko daukazun eskubide ta jaubegeitasuna?

 

 

EJENPLUA

 

        Ezaguturik ondo Marija Ama grazijazko onek Kristinauaren duintasuna ta arimiaren balijo andija, al daben guztija egiten dau, batxu bere galldu ez dakijon. Entzun. San Franzisko Salesek emon zituzan bere bizitza guztijan Marijaren deboziño egijazkuaren ezaugarri argijak, baita bete artu zituzan beragandik mesede ugarijak. Esango deutsuet emen, bere bizitzako jazoera bat, argiro sarakutsana, batetik Santu onak Marijagan eukan uste ta itxaropena, ta bestetik Marijak daukan arduria galdu ez dakijon bere sebitzaririk. Egun Parisen estudijetan, ta orsutixek zan guztiz on ta garbija. Baña orra nun Jaungoikuak alan gurarik esesten deutsan desesperaziñoeko tentaziño sendo ta gogor batek. Ezin ezenlanbere kendu eban burutik, betiko galdurik eguala, eta ez ebala iñoz ikusiko Jaungoikuaren arpegija. Dakijanak ezagutu leike, zelako ultze ta penia izango zan au, ain amodijo andija Jaungoikuari eutsan arima batentzat, eta bera ikusteko ain gurari bizijak eukazanentzat. Esetsi gogor onak, ez eutsan itxiten arterik artuten ez egunaz, ez gabaz, ta beronen indarrak imiñi eban kolorgaldurik, zurbildurik, argaldurik ta erkindurik, ilteko zori ta ariskuan. Estutasun larri onetan beri zuzenduten zen Aita zerukuangan, zein dan atsegin guztijaren Jaungoikua. Beinbaten ain bizi ta gogor artu eban esetsi edo tentaziñoiak eze, zer egin, ez nola juan ez ekial, satu zan elexa baten, nun lenago egin eban garbitasuneko eskintsari edo botua. Lelengo begijen aurrian jarri jakona zan Marijaren irudi bat: berial gitxitu zan esetsija: sendatu zan geijago Marijagan eukan itxaropenian: jarri zan auzpaz lurrian eta ez zan ezkero duin Jaungoikuari begiratuteko, eskatu eutsan arima arimatik Marijari, baldin infernurako aututa beguan, an Jaungoikuari gorrotoz begiratu, ta birauak ezarteko, arren alkantzau egijola grazija, edola-bere mundu onetan bizi zan artian maitetu ta alabetako. Obeto entzuna izateko egin eutsan arako San Bernardoren erregu jakin ta entzuna. Gomuta zaite, o Marija Birjina gozua, ez dala iñoz entzun, zugana zuzendau danik, zuri laguntasuna eskatu deutsunik, geratu dala, zugandik biar dabena artu bagarik. Itxaropen onegaz sendaturimk nator zugana, ez zaitez arren gortu nire erregu ta eskarijetara, ezpada entzun nagizu ta lagundu egidazu." Erregu au egiten ziarduanian, negarrezko iturri bi erijozan bere begojetetik. Errukijaren Amak ezin itxi eukezan entzun baga eskari oneek. Bere laguntasun ta indarragaz goitu eban esetsija: baketu zan bere arimia: sendatu bere itxaropena gozotasunez bete bere bijotza: baita bere alde alde batera osatu zan, biurtu lengo indarrak, ta geratu zan ezer igaro ez baleu legez. Ordutik aurrera euki eban beti bijotzeko bakia, bake egijazkua, ezek galdu eragin ezin eutsana: eta ikusirik berberagan Marijaren bitartekotasunaren altsutasuna, geitu jakon oraindik geijago beraganako amodijo ta itxaropena.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Azteru agizu zeure konzienzija, eta ikusten badozu pekatu mortalian zagozala, konfesau zaite bertatik, eta bestelan, damutu bijotzetik lenguakaz.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Salve vinela reis, profer lumen caecis.

        Askatu egijezuz lokarrijak pekatuakaz loturik dagozanai: argitu rgizuz gaiztakerijan itxututa bizi diranak.

 

aurrekoa hurrengoa