www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

AMARGARREN EGUNA

Infernuaren gañeko gomutia.

 

        Pekatarija. badakutzu arako presondegi itzaltsu, kee, su, eta garrez beterikua? Zuretzat dago prestaurik onduten ez bazara. Begiratu egijozu ondo: an erreko da zure arimia, an erreko da zure gorputza, aren pekatuko laguna. Sartuko jatsu sua aotik, estarritik, eta elduko jatzu un eta erraijetaraño: geratuko zara, errementarijan goritu ta galdaturiko burdiña baten gisan: eta alde guztijetatik baotako dituzu gar ta txinpartak, Damonioak emongo deutsuezan ots eta zapladakaz. Zelan biziko zara infernuko su atan, ezin badozu euki atz bat kandela edo kruselu baten gartxuan?

        Bitartian, zelanguak izango dira zure gogoraziñoiak gar gori tragala areetan? Gomutetia salbau zintzatekezala neke gitxigaz, eta ez zenduala gura izan: gomutetia arako semoiagaz, arako Misiñoiagaz, arako Maijatzeko loragaz, arako liburuagaz, arako argitasunagaz, zeñen bitartez deituten eutsun Jaungoikuak, eta zeñi ez zeuntzan zuk jaramonik egin gura izan. Begiratuko dozu andik Zerura, eta an ikusiko dituzu zeure ezagun asko, zeure adiskide asko, zeugaz eskolan, biarrian, bidian ibikki oi zirianak, zeugaz berba sarritan egin oi ebenak, zeugaz artuemonak euki zituezanak, zu barriz infernuan. Gomuta onek gogait eragingo deutsu, amorratu eragingo deutsu, orrua eragingo deutsu, eta ezarriko deutsazuz birao ta madarikaziñoe ikaragarrijak zeure buruari, zeure Aingeru jaoliari, zeure bitarteko santuai, Ama Donzella Marijari, eta Jesukristori berari. O ze bizitza zorigaztokua! Ze lan ta egoera errukarrija infernukuak daukena!

        Eta baldin jausten bazara su atan, izango ete denpora askorako? Izango ete da eun urterako? Geijago. Izango ete da milla urterako? Askosaz geijago. Milliñoe bat milliñoe urterako? Geijago ta geijago. Milliñoe ta milliñoe bedar milliñoe urterako? Geijago, askosaz geijago. Bada, nois artian egon biarko dot? Jaungoikua Jaungoiko dan artian, beti, beti, betiko iraunian. Eta ain denpora luzian, ez dot eukiko une edo instantetxu bakar bateko atsegiñil? Ez Edola-bere ezingo deutst zirkiñik eragin atzamar bati? Ez da. Ez jataz gitxituko neure penaak begijak itxi idigi bateko denporan? Bat bere ez. Ez deustee emongo ur tantatxu bat? Ez, iños-bere ez. O sua! O infernua! O betiko irautia!

 

 

EJENPLUA

 

        Baldin badaukazu salbetako gurari egijazkua, eskatu egijozu Marijari, ezagutu eragin dagizula zer dan infernua. Hugo Toskanako Markes bat bizi zan gauztakerijetan, ondu nai ezik, Marijak egin eutsazan dei askogaz, bere pekatuen artian arrezu batzik egiten eutsazalako. Ziarduala bein baten eiz edo kazan Senario deritxon mendijan, alde alde batera asi ziran trumonadaak, oñaztuak, ta euri zaparrada andi bat. Liorpe bat billatu nairik sartu zan koba baten, nun aurkitu zituzan Diabruak gizoneen irudijan, baña baltz, itxusi ta ezañak, ziarduela mallubakaz txikituten Kristunauen azurrak. Ikusi zituaneko, ikaraturik guztija egin eban diadar andi bat sinisturik duende, sorgin, edo pamerijalak zirala. Andik laster entzun eban illuntasun atan ziñual batek diadar itzaltsu bategaz: Eldur or daguan orri bere, eta ekarri egidazue ona. Eta erantzun eutseen: Bere denporan bada oraindik ez deusku itxiten, gugan eskubide ain andija daukanak: adierazoten ebeela demonioak, Marijak gorde ebala artietan beriko galdunenditik. Entzunik Hugok berba oneek, geratu zan konort eta adore bagarik, eta al eban moduan biurturik Marijagan, eskatu eutsan laguntasuna, egin eban kurutze bat, eta iges ebeen demonioak. Urten eban kobaotik, juan zan basamirtu atan bizi zan Eugenio eritxon Jaungoikuaren serbitzari, baten txabolara, eta an igaro eban gaba, onduteko asmo senduetan. Bijaramon goixian juan zan Florenzijara, esan eutsan Obispo Jaunari zer igaro jakon, ta ze mesede andija artu eban Marijagandik. Konfesau zituzan bere pekatu guztijak, egin zituzan penitenzijaak agirijan ta jentiaren aurrian, itxi eutseen osoro bere gaiztakerija guztijai, artu eban bizitza guztiz on bat, negarrez ta diadarrez ziñuala: Hugo ez da onezkero izango Hugo. Egin zituzan zazpi Konbentu: emon eutseen zegaz bizi: andik aurreta izan zan Marijaren serbitzari egijazko bat, ain modutan ze, deituten eutseen Prinzipe ona.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Eleixan belauniko zagozanian, esan egizu zeure artian: Ze pena andija izango letzatekian ementxe belaunikoturik egotia beti iraun edo eternidade guztijan! bada, zer izango da infernuan? zer izango da infernuan?

        Sarri esateko erregu laburra.

        A paenis inferni libera me, Domina.

        Gorde nagizu, Andria, infernuko penetatik.

 

aurrekoa hurrengoa