www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGETALAUGARREN EGUNA

Pekatu arin, txiki, edo benialen gañian.

 

        Pekatu arin, edo beniala gatx txiki bat da; au laster esaten da; baña ez da iñoz gauza txikija, Jaungoikuak gura ez daben gauzia egitia. Ain txarto erantzun biar jako Jaungoiko ain andi bati, Aita ain on bati, lagun edo esposo ain samur bati, salbagilla ain errukior bati? Zer esango zenduke zeru guztija beera jausiko balitz? Bada askogaz gatx andijagua da pekatu benial bakar bat; dalako Jaungoikuak eragotzija. Pekatu egitia uste baga legez, eta ezaguera oso bagarik txarto da; baña jakin pekatu ariña dala arako guzurra, arako agindu dua ez beteria, ta alanbere egitia, da esango balitz legez: Maitiago dot pekatua, Jaungoikua baño. Ez balego infernurik, erraztasun berberagaz egingo zenduke edozein-bere pekatu; zerren agiri da, Jaungoikuari ez deutsazula jaramonik egiten.

        Baña, aurrerantzian orrelan bizi bazara, gois edo berandu jausiko zara pekatu andijetan: Zenbat denporan uste dozu bizi gurako dabela Jaungoikuak, ain gitxi maiten daben arima bategaz? Eta ez dozu ezagututen zure indarrak egunik egunera gitxituaz duazala; erijotziak ta infernuak ez zaitueka onezkero ainbeste bildurtuten, eta Jaungoikua zure bijotzetik aldenduaz doiala? Sarritan egon oi zara pekatu illgilla, eralla, ta andijaren ertz, eta egal egalian; eta ezin ezagutu daikezu ertz ta egal au igaro badozu bere Nok daki pekatu andiren bat onezkero egin badozu? Salbau gura zenduke, ta zabiltz beti estropezuko lekuetan erraz jausi, ta amildu ziñaitekezan lekuen inguru, ta ur urrian.

 

 

EJENPLUA

 

        Zenbat utsegitek, txikijak begitandu leitekezanak, ez ondo begiratutia gaitik, edo umiak egiten dituezalako, alanbere Marijari asko aserratu eragiten deutseen! Dovai deritxon uri bateko Eleixako orma baten kanpo aldetik, eguan zurezko Marijaren irudi bat. (Auriem. t. 1. p. 44.) Bere aurrian asi ziran jokuak mutik txiki batzuk, aurretik igaroten ziran batzuk errezetan egozala. Erakutsi gura izan eban Marijak, zenbat aserratu eragiten eutsan bere aurrian lotsa, ta itzal gitxigaz egotiak, eta jasorik bere besua zematu zituzan jokuan ziarduenak. Ikusirik onetariko batzuk, esan eutseen bestiai: Ez dakutsue zelan Marijak jaso daben besua, zematuten gautuzala, bere aurrian jokuan diardugulako? Ikaraturik guztijak mirari onegaz, iges egin eben euren etxeetara, itxirik bertan beera guztija: esan eutseen gurasuai igaroten zana, eta ordu lauren baño lenago batu zan jendedi andi bat mirari au ikustera. Baketuteko Marijaren aserria, baturik erri guztija zortzi egunian alde erreskan juan zan beragaz erregu, ta errezuak egitera, parka eslatuten eutsela, mutill txiki areen pekatu gaitik, bere aurrian lotsa txarragaz egotian, eta Marijak erakusteko igaro jakola bere aserria, egin zituzan mirari asko.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Egon beti modu onagaz Eleixan, ez berbetan, barriz ,albuetara ta atzera begira, ezpada begijak beeruntz dituzula.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Munda me ab omni iniquitate, Sancta Dei Genitrix.

        Santa Marija Jaungoikuaren Ama: garbitu nagizu pekatu guztijetatik.

 

aurrekoa hurrengoa