www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGETA AMAR GARREN EGUNA

Marija penaz beterik kurutziaren oñian aurkituten zaneko gomutia.

 

        Iru ezpata guztiz zorrotzek, besteen artian, igaroten ebeen baterik bestera Marija penaz betiaren bijotz samurra, kurutziaren oñian eguanian.

        Lelengua: galdutia seme bat munduan izan diran guztijen artian ederrena, maitegarrijena ta onena: ikustia ultzaz josita lapur biren erdijan odolusturik, ta illik bere edadiaren loran: eta alde batera gogoratutia zuk pekatari esker txarreko orrek ez zenduala gurako osagarri ain karu ta nekez irabazija; ezpada gurako zenduala betiko galdu, Jaungoikuaren odolaren bitartez ta laguntasunaz, ta zeure alegiñakaz salbau baño. Au zan, esan bere ezin deitekian pena bat, igaroten ebana baterik bestera Ama donzella naibagez betiaren arimia, esan eragiten eutsana atsakabiaren indarrez guztija samindurik. ¿Quae utilitas? ¿Quae utilitas? Ay, alperrikakua izango dala pekatari zorigaiztokuarentzat nire seme guztiz maitiaren odola!

        Bigarrena: ikustia ez bakarrik isuri ta botaten zala odol au alperrik kristiñau askorentzat, baita bere berau, euren erruz, izango zala bigarren infernua. Ze pena andi, portitz, ta gogorra au Ama ain errukior batentzat! Ikustia mundua salbetako emon zan odola bera, izango zala salatzallia, ta emongo eutsena betiko galdumendiko epai zorigaiztokua, ezin kontau al pekatari, azkenik bere semiak diranai! Galdu bere Jesus guztiz maitegarrija, zuretzat alperrik! Eta ikusi au berau gaitik Jesus geijago ta penetan zala. Oh Marija samintasunez inguratua! Nok gozatuko zaitu?

        Irugarrena: nekez bada bere igaroalak izan baziran bere kristiñauen esker txarra, eta Jesusek eurak pekatutik aterateko igaro zituzan nekiai egiten eutseen jaramonik eza, zer esango dogu emoten eutsan penia gaitik, gogoratutiak, oneek eurok izango zirala askoren gatx eta kaltian? Nok adierazo daike, noraiño eldu zan emen bere peniaren anditasuna? Zerren baldin Jesukristo ill ezpalitza, ez ziran egijaz izango ein andijak zure pekatu ta gaiztakerijaak, baña pekatu egin orain bere odolagaz parkaziñoia jaristeko itxaropen eruagaz, jarraitu pekatuai erijotzaraño uste bete onegaz baita bere egonik batzuk, oni gitxi eretxirik Jesusen odolari berari birao, arao, ta añenak ezarten deutsezanak, badago bijotzik au igaro leijanik? Zein arrigarri ta mingotxa zan pena au Marijaren bijotza ain samur ta maitetzalliarentzat! Eta zein bijotz gogorrekuak garian, baldin bere pena ta naibagiak bigundu ta negar eragiten ezpadeuskue.

 

 

EJENPLUA

 

        Santa Brigidaren denporan bizi zan gizon aberats bat pekatu eta gaiztakerijetan ondaturik. (Auriem. t. 1. p. 182.) Artu eban azkenengo gatxak, eta alanbere ez eban artuten gogo ez neurririk, erijotzarako prestetako. Jakin eban Santa Brigidak, eta beriala asi zan Jaungoikuari eskatuten gogorik bizijenagaz, bigundu egijala pekatari gogortu aren bijotza, eta ondu egijala. Ainbeste bidar, ta ain gogor jo zituzan Jaungoikuaren errukijaren atiak eze, azkenik erantzun eutsan Jaungoikuak, zirautsala, bialdu egijala sazerdote bat geixo pekatari andi ari adierazotera guztiz on, ta arima zale bat; baña bere alegiñak guztijak alperrak izan ziran: juan zan laugarrenian, ta orduan, Jaungoikuaren grazijaren ugaritasunak, eta Marijaren bitartekotasunak samurtu ta guztiz aldaru eutseen bijotza, ain moduten ze, esan eban geixuak: Irurogeita amar urte dira konfesau ez nazala, denpora guzti onetan izan naz Demonioaren adiskide andija, izan natxako leijal ta esanekua, ta alkarregaz euki ditugu geure artu emon ugarijak: baña alanbere orain guztijan nago osoro aldaturik, konfesau gura dot, eta uste dot Jaungoikuak parkatuko deustala. Oneek esanik konfesau zan lau bidar egun atan beratan, damu senduagaz, ta negar ugarijakaz: urrengo egunian artu eban gure Jauna, eta andik sei egun barru ill zan guztiz ondo prestaurik. Ill zaneko agertu jakon Jauna Santa Brigidari, eta esan eutsan, pekatari onen arimia juan zala Purgarorijora, eta laster sartuko zala zeruan. Guztiz asko miraritu zan santia, gizon ain donga bat grazijan illtiagaz; baña Jaunak adierazo eutsan zergaitik zan au: jakin egizu, ene alabia, nire amaren deboziñuak zarratu deutsazala infernuko atiak: zerren, egija bada bere, ez eutsala iñoz deboziño egijazkorik euki, gomutetan zan kurutziaren oñian igaro zituzan pena ta doloriakaz, eta orduan samurtu ta errukituten zan: orregaritik nire Amak jaritxi deutsa grazija ta denporia ondo prestaurik sakramentu santuak artu, ta salbetako.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Marijaren pena ta doloreen gomutan, eskini bijarko neke, pena, lan, ta naibage guztijak.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Fac, ut tecum lugeam.

        Egizu, zugaz negar egiñ dagidala.

 

aurrekoa hurrengoa