www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITAIRUGARREN EGUNA

Jaungoikuak egiten deuskuzan dei, ta bialduten deuskuzan argitasuneen gañian.

 

        Jaungoikuak deituten deutsu era ta modu askotara bere argitasunagaz: batzauetan fede santuko egija, ta irakatzijen ezauera argijen ots gogorrakaz; beste batzuetan, adiskide baten berba onakaz; edo konfesoriaren agindu, ta esanakaz; orain gatx, izurri, ta naibagiakaz, gero semolarijen bitartez, baita bere liburu onak irakurrijagaz. Onduten dan pekatari batek dirudi dirautsula. Ondu zaite. Erijotza uste bagako batek: Konfesau zaite. Zeure bijotzeko kezka, ta artegatasunak: Itxi ekandu donga orri. Eta baldin iñoz, zeugan ezagutu badozu, ona izatiak dakarren atsegiña, esan izango dozu zeure artian: Oh, ze gauza gozua dan Jaunaren serbitzari izatia!

        Jaungoikuak asko egiten deusku deitutiagaz: guri jaoku laster erantzun, ta bere esanak egitia. Jaungoikuaren grazija da egijaz, argija, illuntasunak kenduteko; iruntza, azijari erne eragiteko; osagillia, sendatuteko: baña bakarrik erne eragiten deutsa grazijaren azijari, iruntz au artuteko bijotzak idigiten deutsezanai; eta bakarrik argituten ditu arako arima, euren guraz begijak itxiten ez dituezanak, ikusteko zuzentasuneko eguzkija. Grazijak gura gaitu salbau, ta alegiña egiten dau onetarako; baña ez dau salbetan jarkiten jakonik: gura gaitu santu egin, baña ez indarrez ta noraezian. Oneek alan izanik zer esango dogu arako iges egiten dabenak gaitik Sermolarijagandik, konfesoriagandik, liburu onagandik, eurak agiraka egin, mindu, ta zirikatuten dituezalako? Au ez bakarrik da Jaunaren esanak ez egitia, ezpada jarkitia Espiritu Santuari.

        Jaungoikuak deituten deusku ay gure errukarrijak erantzuten ez bedautsegu bere deija! Entzun ebaneko San Mateok Jesukristoren deija, jagirik jarraitu eutsan, eta erriko dirubatzalla zana, geratu zan Apostolu eginik. San Pedro, bere Irakasla maitiaren begirakune bakar bategaz, asi zan negar malko samurrak botaten, egin eban penitenzija, eta izan zan santu andija.

 

 

EJENPLUA

 

        Zorijonekua, Jaungoikuaren deijari laster erantzuten deutsana! Ondo egijazturik ikusi eban eu beragaz Bolonijan, Marijaren kofradijako batek. Juan zan gois baten konfesoria gana, ta esan eutsan, zelako gurari bizijak eukazan bere arimia garbitu, ta bere artu emon guztijak zuzenduteko, ta erregutu eutsan, lagundu egijola, zerren: nok daki, Jauna, uste baga bat batera ezetarako asti baga illgo ete nazan? Bere berba samur, ta negarrak adierazoten eben, zala egijazkua bere gurarija. Emon eutsazan sazerdotiak erakutsi onak, zuzendu eban arimako gauzetan, ta azkenik agindu eutsan sarri konfesau zedilla, gitxijenez jai guztijetan. Erabagi eban alan egitia guztija, eta gogo sendo bategaz asi eban bere bizitza barrija. Ez ziran emendik igaro ill oso bi, etorrela bere etxera geixotegi, edo Hospitale batetik, nun egon zan geixuai lagunduten, eta bidazti, erromes, edo peregriñu batzuei biar eban diru, ta beste gauzzak emoten, juan zan salaruntz jan ostian, eta ate atetan emon eutsan larrijak: jarri zan: eta esanik Jesus ta Marijaren, izen gozuak, geratu zan illik. Ez bada gortu Jaunaren deijetara.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Oraintxe bertan illteko bazengoz zek geijen estutuko zindukez? Bada orduan egitia gurako zendukiana, egizu oraintxe, eskaturik Marijari laguntasuna.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Doce me, Domina, facere voluntaten tuam.

        Erakutsi egidazu, Andria, egiten zure borondatia.

 

aurrekoa hurrengoa