www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

BAGILLAREN LELENGO EGUNA

ZEÑETAN

Eskiñiko jakon bijotza Marija Ama Donzella garbijari

 

        Egun au igaroten da osoro Marijaren bijotza gozuaren izen ta onraan, eskintzen deutsagula geure bijotza, baita bere alde-batera Maijatzeko ill guztiko lan onak. Eta abegi obiaguagaz begiratu deijon Marijak, konfesau ta komulgauko zara, alegiñaz, albait onduen prestauta. Eta eskerrak emon ezkero, egin biar dituzu bost gauza oneek.

        Lelengua. Eskiñi barriro ta alde-batera Marijaren bijotz guztiz maitegarri ta gozuari Maijatzeko illeko lan ta gauza on guztijak.

        Bigarrena. Adorau ta alabau egun atan sarritan Marijaren bijotz Jaungoikuaren ta zeruko zorijonekuen ain gogoko ta laztana, zeñetan daukezan imiñirik euren atsegin ta gozotasunak: bijotz bat, Jesusenaren antz ta irudirik geijen daukana: bijotz, grazijaz betia, zeñen bitartez jatorkuzan onera ta mesede guztijak.

        Irugarrena. Batu geure bijotza santu guztijenakaz, batez bere, mundu onetan Marijarena geijen maitetu ebenenakaz, eureen onera ta birtute ugarijakaz estaldu eta tapau deitian guriaren billostasuna.

        Laugarrena. Erregutu biziro, ontzat artu dagijala gure bijotzaren eskintsarija, eta amaitu dagizala bere mesediak, alkantzaurik gero beti zeruan bera alabetia.

        Bostgarrena. Egin egun onetan geure erregu ta lan onak, bestetan baño gogo obiagaz ta ardura geijagogaz: juan beragaz egotera bere irudiren baten aurrian: emon zerbait eskekoren bati, berba baten, igaro egun au albait onduen, Jesus ta Marija gure bijotzetan beti bizi ditezen gurarijagaz.

 

aurrekoa hurrengoa