www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN EGUNA

Guztijoen azkenengo juizijuaren gañian.

 

        Juizijoko egunian agertu biarko dot Juez aserratuaren aurrian. Ze bildur ikaria niria bera ikusi dagidanian! Zan neure Aita eta, ez neban maitetu, zan neure Jaungoikua, eta ez neutsan jaramonik egin, begi okerrakaz, albakea ta ziarretara begiratu neutsan. Alde alde batera iminiko deustaz begijen aurrian neure esker txarra, nire erantzuera dongian, nire gaistakerijak, nire lotsabagakerija. Nogana zuzenduko naz orduan? Marijagana? Baña, zelan azartuko naz berari begiratu bere egiten, baldin neure pekatuakaz kurutzian josi badot sarritan bere seme maitia? Zaindu ta gordeko ete nau neure Aingeru jaokiak? Baña zekan baldin zik ez badot iñoz egin bere esanik? Demonioa izan zan beti nire adiskidia; bada bere izango da an nire salatzallia.

        Nire pekatuak agertuko dira mundu guztijaren aurrian. Ze lotsarija! Neure lagunen aurrian, zeintzuek neunkeen Aingerutzat; neure gurasuen aurrian, zeintzuek uste ebeen ain ona ta garbija nintzala; neure konfesore, guzurragaz engañau nebanaren aurrian. Barriz guzti guztijak, diran diranak batxu bere itxi baga agertuko dira; gogoraziñorik ezkutubenerañokuak; guraririk ixillenerañokuak; arako pekatu neuk neure bakarrian egin nebana; arako egin nebana etxian; gelan, eskolan, bidian, Eleixan. Ay au lotsarija!

        Gero emongo da epai edo sentenzija, edo salbaziñoekua, edo kondenaziñoekua. Emongo dau Jesukristo bizijen ta illen Juezak. Jaun onek deituko deust bedeinkatua, edo madarikatua. Norako izango eta naz? Juango ete naz Jesukristogaz zeruko erreiñura, ala Luziferregaz infernuko presondegira? Eta zein atzeratu eta deiteke epaija? Ez, ez da unetxu bakar baten bere. Ezingo ete da aldatu? Inoz bere ez. Ze poza ta gozotasuna niria dantzudanian diraustala Salbagilliak: Erdu neure Aitaren bedeinkatua, gozetara prestaurik jaotzun Erreiñua. Baña ze ikaria esaten baldin badeust: Alde egik nigandik, madaritua, joadi betiko sutara! O neuure Jaungoikua! Zein esango ete jat? Eta, zelan izan deiteke, jakiñik ziur egun au elduko jatala, ozta ozta gomutau bere egitia ainbeste juatan gauza bategaz?

 

 

EJENPUA

 

        Gura badozu ondo urten Jaungoikuak egunen baten artuko deutsuzan kontu ziatz eta estuetan, izan zaite Marijaren deboto egijazkua; bada beronek artuten ditu beronen egapian bere serbitzarijen arimaak, eruaten ditu Jesusen aurrera, ta alkantzetan deutse beriko zorijontasuna. Alantxe egin eban Carlos eritxon Santa Brijidaren seme bategaz. (Rev. lib. 7 c. 13) Ill zan mutill gazte au bere Amagandik leku arrotz ta urriñian soldautzan, arimia betiko galduteko ainbeste arrisku izan oi ditubanian: ta orregaitik eukan bere Amaak, seme onen salbaziñoiaren bildur andi bat. Baña Marijak adierazo eutsan salbau zala, berari euki eutsan amodikua gaitik: berak lagundu eutsala erijotzako orduan: alkantzau eutsala denporia ta grazija ondo konfesau ta komulgetako, ta pekatuen damu egijazkuagaz bizitzia amaituteko. Baita bere ikusi eban Santiak berak eguala Jesus jartoki baten, ta Demonioa aurrian, salatuten ebala Marija Gauza bi gaitik. Bata ez eutsalako Marijak itxi Carlosi esesten erijotzako orduan. Ta bigarrena, Marijak berak eruan ebalako Carlosen erimia Jesus auziepalla edo Juezaren aurrera, eta salbau ebalako berari entzun bagarik: berak barriz eukazala gauza asko zetan salatu Carlosen arimia Ikusi eban gero, zelan Jesusek bota eban andik Demonio salarzakkia, eta Carlosen arimia eruan ebeela zerura. Zorijonekuak egun larri onetan Marijaren serbitzari egijazkuak.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Oera etzieran iruditu zaite orduantxe jatortzula Jaungoikua zueri bizitza guztiko kontu ziatz ta estua artutera, eta begira zer dirautsun zeure konzienzijak.

        Sarri esateko erregu laburra.

        In die judicci libera me Domina.

        Juzijoko egunian librau naikezu, Andria.

 

aurrekoa hurrengoa