www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGETABOSTGARREN EGUNA

Garbileku edo Purgatorijoaren gañian.

 

        Zer egiten da purgatorijuan? Erre, ta erre, Jaungoikuaren aserriak ixioturik daukan su andi baten. Ametan da Jaungoikua, ta Jaungoikuak kastigetan dan. Jaungoikua ikusi gura, ta ezin ikusi, zerura juateko orduaren zain egon, ta jakin ez noz elduko dan. Igaroten dira, munduan asmau al leitekezan pena ta oñazak baño azkozaz andijaguak, indarrez, irabazi baga, sari baga. Egija ikaragarrija! Presondegi itzaltsu baten gomutiak ikara eragiten dau. Geijen geijenok juan biarko dogu artuten bildurrik, ez ardurarik, ez deutsagu jaramonik egiten.

        Zergaitik juaten da Purgatorijora? Monja edo Erlijiosa bat juan zan, berba batzuk ixitxurik koruan esatia gaitik. Pralle edo Erlijioso bat, Glorija errezetan ziardunian burua ez makurtutia gaitik: neskatilla guztiz on, ta garbi bat, barijaku baten ardura larregigaz arpegija garbitu ebalako. San Pelegrin, eta San Pascasio pekatu guztiz txikijak gaitik: San Valerio, bere loba bati geijegi gura eutsalako: Sermolari edo Predikadore Santu bat, bere berbaldi, ta eskribiu zituzan gauzai eutsen eraaspen andijegijagaitik; eta alan beste asko. (Catan. buen. muert. p. 2. disc. 26.) Zer izango da zugaz, ainbeste aserrekuntza, guzur, Eleixako albuetara begiratute, eta modu txar, berba alper, apaindurija ero, edo karidaderik eza gaitik? Eta oraindik bere ez daukazu onduteko gogorik?

        Zenbat denporan egoten da Purgatorijuan? Zenbat denporan egongo ete zara zu? Daigun, pekatu benial bakotxagaitik egun batian egongo zariala Purgatorikuan, eta egun bakotxian ogeta amar egiten dituzula. Onelan egun bakotxari jaokaz ogeta amar egun: urte bagotxari ogeta amar urte: berrogeta amar turteri, milla ta bosteun: irurogeiri, milla ta zortzireun. Jaungoiko Zerukua! Ay au zor ikaragarrija! Iraatzi egijezu pekatu arin ta txikijai, pekatu andiren bat, parkatua bai, baña bere zorra pagau bagia. Zenbat gizaldi geijagoko Purgatorijuak itxaroten deutsun! Zuk kitau, ta pagau ziñaikez orain erraz baruakaz, laztasunakaz, mezaak atera ta entzunaz, kurutziak bisitauagaz, induljenzijaak irabazijakaz... Eta alanbere, bizi zara ain ardura gitxigaz?

 

 

EJENPLUA

 

        Marijak dauka ardura andija gordetako bere serbitzarijak, ez bakarrik infernuko penetatik, baita garbileki, edo Purgatorijokuetatik bere. Raynerio Cistergo Monje bat bizi zan bildurrez ikara ez ekijalako parkatu beutsazan Jaungoikuak bere lengo pekatuak, ta euren zorra, eta erregututen eutsan guztiz sarri Marijari, arren errukitu zedilla bere arimiagaz. Bein baten Jaungoikuagaz berbetan ziarduala, geratu zan konort bagarik, eta ikusi eban arimako begijakaz, zelan Marijak erregututen eutsan beregaitik Jesusi, eskatuten eutsala, eruan egijal zuzen zerura, Purgatorijuan sartu bagarik; bada damututa eguala bere lengo pekatuakaz, eta egin ebala eurai jaoken penitenzija. Eta erantzun eutsan Jesusek: Ama neuria: guztija itxiten dot zure eskuetan. Nok adierazo Raynerioen poza, erantzuera au entzun ebanian? Gitxi badira bere purgatorijotik igaro baga zeruan sartuten diranak zeren bildur izan zatekian, baldin bera beguan bere Ama laztan Marijaren aukera, ta eskuetan? Alanbere ez zan nagitu, ez otzitu arimako lanetan, ezpada jarraitu eutsan biziro, ta sendaro zeruko bidiari, ta egitada onekaz pekatuen zorra pagau, ta arimia aberastutiari. Orra zelako mesediak egiten deutsezan Marijak bere serbitzarijai.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Errezau egizuz iru bidar Aita guria, Abe Marija, ta glorija, Purgatorijuan dagozan arimen artian, Marijari deboziñorik geijen euki eutsana gaitik.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Jesum benedictum fructum ventris tui, nobis post hoc exilium ostende.

        Erbeste onen ondoren, erakutsi egiguzu Jesus, zure sabeleko frutu bedeinkatua.

 

aurrekoa hurrengoa