www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN EGUNA

Pekatueren gañeko gomutia.

 

        Aztertu eta begiratu egizu, jausi eta zarian iñoz pekatu illgilla, eralla edo mortalen baten. Baldin zorigaiztuan jausi bazara, badakizu zer egin dozun? Al dozun guztija, zeure Jaun eta Jaungoikua, zeure Egillia, zeure Salbagillia, Aita ta ongillia ill eta ezereztuteko: erantzun esker txarragaz bere mesediai, esan bere begijen aurrian lotsabakerijarik andijenegaz ez dozula bere esanik egin gura; jarki berari; galdu grazija, ukatu Aitatzat; galdu zeure egitada onakaz irabazi zenduan guztija, galdu glorijako zorijontasuna geratu zerutik erbesteturik, eta infernura jausirik. Asmau leiteke zorigaiztotasun andijagorik.

        Eta, oraindik bazagoz pekatu mortalian ay zure errukarrija! Jaungoikua da zure arerijua, eta zu zara Demonioaren serbitzari ta menpekua. Zelan azartuten zara barre egiten, jokatuten, olgetan, edo lo egiten ezeren bildur baga? Ez dakutzu, aspertuten bada Jaungoikua zuri itxarotiaz, ill ziñaitekezala, eta kondenau begijak itxi edegi baten? Millakada Aingeruak jausi ziran infernura pekatu bakar bat gaitik: eta zu zagoz bildur baga eginik ainbeste pekatu? O itxutasun negargarrija!

        Baña orain pekatuan aurkituten ez bazara bere, beti gagoz guztijok jausteko arriskuan. Esetsi edo tentazione gogor batek, edo beste uste bagako arrisku batek, beera bota gaikez gitxijen uste dogunian. Aingeruak pekatu egin eban zeruan, Adanek atsegiñezko ortuan, eta Judasek eta Pedrok Jesrukristoren eskolan. Beraz zu bere izan arran Aingeru bat, kristiñau on bat, geratu ziñaitekez une baterik bestera Demonio bat eginik. Ikaratu zaite, bada arrisku ain andijaren gomutiagaz.

 

 

EJENPLUA

 

        Gura badozu pekatuan ez jausi, ta goitu esetsi donga ta arimako arerijuak, euki egijozu Marijari deboziño andi bat. Entzun zelan gorde eban pekatutik Ama onek Mezina deritxon erri baten, mutil gazte bat. Eguan au sartuta Marijaren kofradijan, bizi zan garbitasun andi bategaz, ta zan zeruetako Erregiña onen serbitzari egijazkua. Demonioak burutan imiñi eutsan emakume donga bati, gazte oni pekatuan jausi eragitia, eta bijak bakarrik egon ziran baten, egin zituzan iños baño alegin andijaguak beriagaz urteteko. Estutasun larri onetan jaso eban mutil gazte onek bere bijotza garbitasunaren Ama gana, eta deitu eutsan berba labur, baña samur oneekaz: Neure Ama lagun zakidaz arren, ta ez nakizu itxi egoera arriskuz beteriko onetan. Beriala izan zan entzuna, ta artu eban zeruko laguntasuna. Une atan beratan artu eban emakume donga arek itxura bildurgarri bat, allagiña ze, begitandu jakon pistija ikaragarri bat, edo infernutik urteniko demonio baltz bat, arpegi guztiz itxusi ta ezaña, eta buruko uleen lekuan suge aldra andi bat ebala. ain modutan ze, begiratu bere ezin euzkijon. Bertatik iges eban esetsi edo tentazinoiak: eta egin eutsazan emakunme galduari egiraka garratzak, bere lotsabagakerija, nekez entzun bere egiten dana gaitik. Onelan, Marijaren laguntasunagaz irabazi eban garaitz andi bat, esetsi txikijaguagaz bere gazte asko goiturik, geratuten diran lekuan. Orregaitik bada, demonioak, nai munduak, nai aragijak pekatuan jausi eragin gura deutsunian, zuzendu Marijagana, ta eskatu bijotzetik berari laguntasuna.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Arimako arerijuak pokaturako zirijatuten zaituzanian, mun eikijozu errosarijuaren garauai, edo Marijaren irudi bati: zergatik eze, ez da erraz pekatuan jaustia, Marijaren irudi edo errosarijo Santuari gogotik mun egiten jakon une atan beratan.

        Sarri esateko erregu laburra.

        A peccato mortali libera me, Domina.

        Andria: gorde ta zaindu nagizu jausi ez naitian pekatu mortalian.

 

aurrekoa hurrengoa