www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN EGUNA

Pekatuari jaokazan ta darraikezan penen gañian.

 

        Gizon batek gura izan arren bengau gatx egin deutsanagaz, sarritan ezin bengau jako: baña Jaungoikuagan ez da alan: gura badau kastigau daike pekatarija, eta bengau arerijuai. Kendu leikeguz osasuna, ondasunak, eskubidiak, geure gurasuak, edo bizitzia bera. Gura badau, egin daike une edo instante bakar baten. Kastigau leike pekatu mortalian daguana, uste baga, bat batian bizitza kenduagaz. Egin gura badau, nok eragotzi daikijo? Eta zuk, errukarri orrek, badakizu zeiñ dan onetan Jaunaren gogo ta borondatia? Ez; bada, ez baldin badakizu zelan azartuten zara pekatu egiten, eta bildur baga pekatuan lo egiten?

        Orain bada jakin egizu Jaungoikuak kastigau gura dabela pekatua. Pekatu egin badozu, euki egizu ziur ziurtzat Jaungoikua bengauko jatzula, eta kastigauko zaituzala, mundu onetan edo bestian. Edo penitenzija edo infernua. Adanek eteEvak alkantzau ebeen parkaziñoia, eta salbau ziran; baña eureen pekatuari jaokan zorrak dirau oraindik. Zuk diñozu: pekatu bat geijago edo gitxiaguan ez dau gauza andirik. Erua! Ez al dua gauza andirik kastigu bat geijago edo gitxiaguan?

        Mundu onetan bertan bere kastigau oi dau Jaungoikuak pekatua. Izurrijak, gatxak, etxe edo senitartekoak naibagiak, kendu deutsubeen egikizun ta ogibidia ikustia galdurik zeunkazan itxaropenak, zeure izen-on ta kleitua galtzeko eregi ta asmau deutsuen guzurra, iños-bere bakian itxiten ez deutsuen esetsi edo tentaziñoe gogaikarri orreek, zertzuk dira pekatuaren akulu ta kastiguak baño, zuk itxu orrek ezagutu ez arren? Eta baldin betetan badituzu zeure gurari okerrak, eta guztija erara ta eskura bajatortzu, au da oraindik kastigu andijago ta bildurgarrijago bat; zerren onelan errazago iraugo dozu pekatuan, geiteko dituzu pekatuak, eta egin egurrezko sendor ta meta andi bat, zeu erretako infernuan. Ala eldu zara ez eukiteraño zeure ariman kezkarik? Ez bildur izatera Jaungoikuaren aserriagaz? Ay zure errukarija! Bada zeure buruaren ganian dozu Jaungoikuaren aserriaren gogortasun guztija. Baldin iñor badago munduan Marijaren bitartekotasunaren premiñan, zu zara beintzat.

 

 

EJENPLUA

 

        Baldin Jaungoikuak orain artian kastigau ez bazaitu, izan arren pekatari ain andija, sinistu daikezu au izan dala Marijak zure alde Jaungoikuaren aurrian egin dituzan erreguak gaitik. Bada, ay zure errukarrija baldin oraintxe bertatik artuten ez badituzu onduteko gogo ta asmo senduak! Entzun jazoera au. Bizi zan Toledoko probintzijan zaldun gazte aberats ta odol garbiko bat pekatu eta gastakerijetako lokatsa ta zingira atsituan ondaturik, baña alanbere egiten eutsazan Marijari errezu batzuk. Aspertu ta aserraturik Jaungoikua ainbeste pekatugaz, ez eutsan geijago itxaron gura, ezpada kastigau beriak: eta Jaunaren serbitzari leijal batek zeruko argitasunagaz ezagutu eban, zelan usterik gitxijeen ebanian geratu biar eban pekatuan illik, ta betiko galdurik. Baita bere ikusi eban zelan beragatik erregututen eban Marijak, eta erantzun eutsan bere seme Jesusek: Ara bada, Ama, zure eskarijak gaitik emoten deutsadaz beste ogeta amar egun ondu dedin: baña igaroten bada epe ta plaza au pekatuai itxi ta nigana bijotzetik biurtu bagarik, alperrik izango dira erreguak, orduantxe bertan kenduko jako bizitzia. (Auriem T. 2 p. 14). Jaungoikuaren serbitzari onek agertu eutsan Eleisgizon Sazerdote bati, euki eban zeruko argitasuna, adierazo egijon zaldunari: alan egin eban beriala, ta bere berba onakaz erakarri eban konfesetara, ta onduteko goguak artutera; baña alperrik, zerren bertatik biurtu zan lenagoko pekatuetara. Egija da bigarrenez bere konfesau zala, ta artu zituala onduteko asmuak; baña ez eban egin onelakorik, ezpada, sartu zan leen baño bere barrurago pekatuan. Ordutik iges egiten eban konfesoriagandik, eta beinbaten uste baga aurkitu ebanian aurrez aur kalian, aserreturik guztija ta azaijera txarreko baten gisan, esan eutsan: Alde begi Jauna nigandik: bijua berorren lanetara, bada ez dauka nigaz zer ikusi ta zer egiñik. Eldu zan azkenik ogeta amargarren egunaren gaba: baña zaldun au bizi zan iñoz baño aukera geijagogaz bere gaiztakerijetan, zeruko zemaijai jaramonik egin bagarik. Gaberdi inguruan bat batera artu ebeen min, ala, ta oñaz edo dolore portiz eta ikaragarri batzuk. Bere diadar ta uluetara iratzartu ziran etxeko ta auzunetakuak bere; juan ziran beragana: duaz arin aringa ta lau oñian konfesore billa: elduten da au: egiten ditu alegiñak guztijak itxaron eragiteko Marijaren bitartekotasunian, baña alperrik. Azkenik zaldun zorigaiztoko onek, egin eban diadar ikaragarri bat, zinuala. Ay nire errukarrija! bada igaro deustee neure bijotza alde batetik bestera: eta eurok esanagaz batera, geratu zan illik. Begira aspaldijetan pekatuan bizi zariana, konfesau ta bertatik pekatura biurtuten zariala, zeruko argitasun ta deijai jaramonik egin baga: begira, diñot, beste onenbeste jazo ez dakizun.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Egon zaite ordu laurenian Marijaren irudi baten aurrian, eskatuten deutsazula, bigundu daijala bere erreguakaz Jaungoikuak zugaz daukan aserria.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Mater dei ora pro me.

        Jaungoikuaren ama, erregutu egizu ni gaitik.

 

aurrekoa hurrengoa