www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIRUGARREN EGUNA

Iñori pekaturako bidia emon, edo eskandaluaren gañian.

 

        Eskandaluko pekatu da pekatu guztiz andi bat, bada beragaz ostuten jako arima bat gizonen Salbagilliari. Arima ori kosta jakon erijotzako larrritasun eta agonija; lotaarijak, burlaak, pena guztiz andi ta portitzak, bere zanetako odol guztija, eta bizitzia bera. Eta zu azartuten zara berari kenduten? Eta egin utsa, ta alperra izan dedilla beretzat Jesusen pasiñoia? Eta allagiña mingoztu bere bijotz guztiz maitegarrija? Onelan egiten zara demonioaren antzeko zein lelengotik izan dan arimeen eralla ta ilgillia. Ille homicida erat ab initio. (Joan 824) Zu bere izan zare illgillia zeure ume denpora ta gaztetasunetik, arako egitada ezañakaz, arako berba nasaijakaz, arako begi itxijakaz, arako pekatuan jausi eragiteko aleguiñakaz. Alan kendu deutseezu bizitzia ainbeste arima errubagai. Ay au desleijaltasuna! Ay au gaiztakerija! Au pekatua!

        Eskandaluko pekatua da pekatuen muintegi, eta azitoki bat. Arako gaztiak egin daben pekatua zure erregu, ta irakatzijagaz, zuria da: baita bere arek gero egin zituzan guztijak zure irakatzija gaitik, zuriak dira. Zugaitik pekatu egin eban arek, eta gero bera jarri zan besteen irakasla egiñik: bada oneek egiten dituen pekatu guztijak, datozan legez zure lelengo eskandalutik, zuriak dira. Ze pekatu aldra eta tegi neurribagia daukazun zeure gañian!

        Eskandaluko pekatua da Jaungoikuari egiten jakon zor ikaragarri bat. Eskandaluko pekatu bat egiten dabena, jargiten jako Jaungoikuari, esesten deutsa berari, jarten da demonioaren aldetik, eta lagunduten deutse gitxituten Jaungoikuaren glorija. Zu, pekatari eskandalosua, zu zara ezaindu dituzuna altaraak eta Eleixa santuak zeure berbeta, barre, modu txar eta menturaz gauza dongaguakaz. Zu zara Jesuskristori arimaak ostuten deutsazuzana, bere bijotzetik ateraten deutsazuzana, Demonioaren erpetan iminten dituzuna, eta zeruetako arreiñua galdu eragiten deutsezuna. Beraugaitik, zeugan danez, kenduten deutsazuz Zerubai bere garaitzaak, Jaungoikuari bedeinkazinoiak eta alabantzaak, bere serbitzari leijal izango ziranak galduten dituzu, eta emon diabruari infernua betetako, eta ezarri deijuezan birao ta madarikazinoiak zeru ta lurraren Jaunari.

        Adituten dozu ondo zein andija dan egin dozun zorra ainbeste eskandalugaz? Alanbere begira, baldin zeure bizitza on irakatzi, ta erreguakaz irabazten badozu edola-bere arima bat, galdu dituzun ainbeste arimaren ordez, onenbestegaz geratuten da pozik eta geijagoko eskabide bagarik. Zor ain andijaren pagutzat ain neke txikija artuten dau. Eta, ez dozu gauza ein erraz eu egingo?

 

 

EJENPLUA

 

        Baldin iñori emon badeutsazu biderik gauza txarretarako eta pekaturako, zuzendu zaite Marijagana, ta alkantzauko dozu parkazinoia, alkantzau eban legez Aviñonen onelako batek. Au zan gizon zaar edade andiko bat: gitxi eretxirik bera dongia izatiari, nai eban enparauak bere bera lakuak izan zeitezan: onetarako dongari esaka oi ziarduan Marijaren batzaar, kofradija, ta bere Eleiskizun edo funziñoiak gaitik, baita bere eureetara juazanak gaitik: ta zan legez zaarra, askok sinistuten eutseen, eta egiten zituzan erimetan kalte andijak. Artu eban alako baten gatx andi batek, baña erijotzia urrian euki arren bere, ez zan aldatuten bere bijotza, ta ez eban emoten damututa eguanaren ezaugarri edo señalerik. Azkenik eldu zan Marijaren sorrera garbiko eguna, zeñetan Marijaren kofradijakuak eukeezan Eleiskizun andijak: dempora onetan (dudatzaka Marijaren bitartekotasuna gaitik) asi zan geixua konturatuten: gomutetan da bere leengo bizitza gaiztuagaz, eta beriala geratuten da guztija aldaturik, ikusten zituzala gauzaak lenguaz bestera. Agindu eban ekarri egijueka batzar edo kofradijako buru ta zuzentzalla Sazerdotia, zein leen begiz ezin ikusi eban, ta zeiñ egin eutsazan txarkerija osko. Badator Sazerdotia, laztanduten dau geixuak, parka eskatu, ta erregututen deutsa konfesau dagijala, eta azkenik eskaten deutsa sartu dagijala kofradijan. Sartu eban, eta geixua osatu zan laster, arimako ta gorputzako gatxetatik, ta jagi zan oetik indar senduakaz ezar igaro ez baleu legez.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Ekandu zaite aurreruntzian Marijaren izenian egotera Eleixan modu guztiz onagaz, albuetara, ez iñori begiratu baga, berbarik egin baga, leen zeure modu txarragaz bestiai emoniko galdubidia gaitik; baita bere baldin zeure pekatuakaz oñori pekaturako biderik emon badeutsazu, osotu egizuz erimetan egindako kaltiak bizitza on bategaz.

        Sarri esateko erregu laburra.

        A delicis meis munda me et ab alienis parce servo tuo.

        Garbitu nagizu neure pekatuen orbanetatik, eta iñori eragiñak bere parkatu egijozuzu zeure serbitzari oni.

 

aurrekoa hurrengoa