www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

BIZI BEDI MARIJA

ARGIBIDIA

 

        Marijaren seme, ta alba leijalak gomutau oi diran legez beragaz egunian iru bidar, au da. goixian, eguerdijan, eta illuntzian, eta daukeen legez auturik aste bakotxian egun bat, zein dan zapatua, igaroteko berarizko arduriagaz Ama samur onen gogoko egikizun, eta lanetan; alan dirudi ondo egiña, ta egokija berari eskintzia oso osorik urteko ill bat.

        Eta eskintsarijetan emon biar dan legez onena, orregaitik autu, ta eskojidu da ill guztijen artian ederrena, au da, Maijatza, zeñek bere lora, ta giruagaz igitu, eta mobietan gautuzan egitera koroe bat ontasun, ta birtutetako lorakaz, eskintzeko zeruetako Erregiña andijari. Barriz, begitendu deitian errazago ta laburrago, eta izan deitian Marijaren gogokuago, egiten da onelan.

        Imiñiko da Marijaren irudi bat albait onduen apainduta, dala lora, larrosa, edo beste era atako edergarrijakaz, gela, eskaratz, edo etxekuak errosarijua errezetara batu oi diran lekuan. Aprillaren azkenengo egunian artuko dau bakotxak gero imiñiko diran gauza onetatik bat ill guztirako; ta areen ondorik imiñiko diranetatik beste bat, egun bakotxerako. Orra zelan egiten diran Markiñan.

        Lelengo errezetan da bost amarrekogaz errosarijua letaña bagarik. oneen lekuan kredo bat, eta salbe bat, Jesus, ta Marijaren bijotz gozuai. bisitetan dira altaraak Aita guria banagaz. irakurten da liburutik astiro egun etako gomuta geija: onen ondorik ejenplua: adierazoten dira bijaramonerako loria, ta sarri esateko erregu laburra: egoten da denpora puska baten ixilik gogoratuten irakurri diran gauzaak: gero egiten da berbaldija: kantetan dira letañaak, emoten da bedeinkazionoia, ta amaituten da, azkenian imiñiko diran berba neurtu lauko, edo zortzikuakaz. Lagunik ez daukanak, bakarrik bardin egin leikez.

 

aurrekoa hurrengoa