www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGETAZORTZIGARREN EGUNA

Jesukristo gure Jaunak basamortuan emon euskuzan irakatzioneen ganian.

 

        Jesusek basamortura alde egin, eta an bizijagaz, erakusten deusku, izan gaitiala bakartade zaliak. Jaunak ez eukan iñun, zeren bildur izan; ez lagun dongeen irakatzi txaarrik, ez munduko gauzetara eraspen larregirik, ez... eta alanbere iges egiten dau eureen artetik, ta dua eremura. Eta; ni izanik lurrezko ontzi ain auskorra, izanik asko niri jausi eragiteko, norbaiten begirakune bakar bat, nabil ardura baga munduko lagun gaizto ta baralleen artian? Eta euko gura ditut eurakaz beti ta aspertu baga neure artu emon, ta zer-ikusijak?

        Jesusek baru gogorrakaz erakusten deust basamortuan, neure aragijaren griña dongaak ezi ta bezau biar ditudazala. Zein beste gauzatarako igaroko zituzan Jaunak berrogei egun eureen gabakaz ongo kopau bat jan bagarik, ur tanta bat edan bagarik. luur gogorraren ganian lo egiten ebala; eta bizi abere ta pistijeen artian, egonik bere aragija arimiaren agindupe oso osuan, eta izanik berez pekaturik ezin egin eukiana? Baña, ay! Ze desbardintasuna Jesus ta nire artian daguana! Jesus garbitasun utsa, ta ni pekatuan sortua, pekatuan jaijua, pekatura obendu ta makurtua, ta biar bada orain-bere pekatuagaz ezaindua! Berak egiten ditu berrogei egunian baru ain gogorrak, eta nik ozta ozta eta nekez egiten ditut Eleixa Santiak aginduten deustazanak, edo billatuten ditut asmo ta atxakijak ausi edo gitxijenez arinduteko.

        Jesusek basamortuan aspertu baga egiten dituzan errezu, erregu ta orazinoietan, erakusten deust, zelako ardura ta gogo bizijagaz esetsi ta jarraitu biar deutsadau nik lan santu ta premiñazko oni. Baña, zeren biarra eukan salbagilliak? Ez grazijarena, zerren ezin eukian galdu; ez arimako ondasunena, zerren eguan guzti jakaz aberastuta; ez jakiturijarena, zerren zan jakiturija bera ta Aitaren argitasuna. Ni, ni naz oneen premiña andija daukana. Eta alanbere ay au penia! nire erregu ta errezuak dira laburrak, epelak, otzak, noraezian ta naitaez legez egiñak; albuetara begira ta neure gogua edozein gauzatan dodala.

 

 

EJENPLUA

 

        Guztiz asko nai dau Marijak, bere izenian erregu edo oraziñoia egin daizula, baña oraindik geijago gorputza nekatutia. Cerdeñan bizi zan amabi urteko neskatillatxu bat, zeñen ama izanik Marijaren serbitzari egijazkua, esaten eutsan alabari, errezau egijala egunoro errosarijua, ta baru egijala zapatuetan. (Auriem. t. 1. p. 201.) Errezetan eban errosarijua, baña ez eban barurik egiten. Bere Amak estututen eban, sarri esanagaz, ez zala neke andija astian baru bat egitia: baña alabiak ez eban gura, ezin ebalako atxakijagaz: bere eziña barriz ez zan besterik, ez guria baño, geijenian oi dan legez. Gau baten lotan eguala entzun eban norbaitek deituten eutsala bere izenagaz: iratzartu zan, eta ikusi eban Marija, zeñek esan eutsan: Baru egizu zapatuetan Amak dirautsun legez; eta egiten badozu, nik lagunduko deutsut zeure premiña guztijetan. Entzunik berba oneek jagi zan oetik, eta igaro eban enparetan jakon gau guztija gogo ta asmo santuetan; asi eban barua, eta gero ezagutu zan ez zala izan ames ta burutaziñoia bere ikuskizuna, ezpada ziur ta egijazkua; bada oitura santu oni jarraitu eutsan ogeta amar urtian, bati izan eban Marijaren laguntasuna bere premiña ta estutasun mueta guztijetan.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Izan zaite bakartade zalia, ta ixilla, ta alde egin pekatuko bide, lagun , leku, ta etxeetatik...

        Sarritan esateko erregu laburra.

        Pone, Domina, custodiam ori meo.

        Imiñi egijozu, Andria, nire auari gordetzallia.

 

aurrekoa hurrengoa