www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

OGETAZAZPIGARREN EGUNA

Jesusek gaztia zanian emon euskuzan onbide ta ejenpluen gomutia.

 

        Jesusek bere gazte denporan egin zituzan, Marija ta Joseren esanak. Jaungoikua gizon ta emakume baten mende ta agindupian! Eta zetan? Lan. ta egikizunik beeratuenetan: zurak zerreetan, etxia garbitzen, ta onelakuetan: zurak zerreetan, etxia garbitzen, ta onelakuetan, euki eijeen arotz baten semetzat. Eta, zelan egiten zituzan euren borondate, agindu ta esanak? Arin, pozik, eta gogotik. Oh, eta zelan kondenetan daben Jesusen obentasun eta obedienzija onek, gure desobedienzija ta mukertasuna.

        Jesusek bere gazte denporan beti jardun oi eban edo biarrian, edo erreguetan. Etorri al ete ekijon kalterik, alperrik egonagaz? Beukan arriskurik, esetsi edo tentaziñoeren baten jausteko? Ez. Baña erakutsi gura izan eutseen gazte argalai, zer egin biar dabeen esetsijak goituteko. O zelan kondenetan daben Jesusen lanak, gure alperrerija!

        Jesus edadian aurreratuaz joian legez, alan joian azijaz ontasun, ta arimako ondasunetan, ez bakarrik Jaungoikuaren aurrian, baita gizoneen aurrian bere; erakusteko guk bere gauza onetan azijaz juan biar dogula; eta emon lagun progimuari azaletik eta kanpotik, geruago ta onbide edo ejenplu geijago. Baña begira, lenago agertuten dala Santu Jaungoikuaren aurrian, gizoneen aurrian baño, guk bere geure lelengo arduria imiñi daigun, Jaungoikuaren borondatia egitian. Ze agiraka bizi ta gogorra dan Jesusen bizieria, nire bizieriarentzat! Zelan kondenetan dituzan nire ontasun laburra, nire egitada dongaak, nire bildurrak, mundutarren esamesak gaitik!

 

 

EJENPLUA

 

        Dominika Paridisuko, Santo Domingoren Erlijiñoeko Monjia, zan gaztetxutatik guzti otzan ta esanekua, Jesusen jarraitzalla egijazkua izatearren, ta onegaitik artu zituzan Marijagandik mesede andijak. Irakurten da bere bizitzan oraindik urte gitxi eukazanian agertu jakola Aingeruen Erregiña, ta emon eutsazala erakutsi oneek. Izan zaite esaneko edo obedientia zeure Amarentzat, (Aita ill jakon orduko) ekarri egijeezu lotsia etxeko guztijai, ta izan zakijeez humilla: bizi zaite guztijakaz bakian, ta ez emon iñoz biderik errenkura ta ezdabaideetarako: lenago imini txingar gori bat miiñaren gañian, guzurrik esan baño: izan zaitez ixill ta berba gitxikua: euki egizuz zabaldurik begijak zeruko guzatarako, ta zarraturik lurrekuetarako: ez eikijozu iñori ukuturik egin, ez ta zeuk zeure buruari, ez bestek zeuri: ez zaitez egon zeure gorputzari begira: iges egizu edozein-bere pekaturen keritzatik: eta iñoz utsik egin ez daizun, itundu beti Jaungoikuagaz. Neskatillatxuak artu zituzan erakutsi oneek, ta asi zan zuzen gordetan: aññagiña ze, garbitutera joianian, estalduten eban eskumia zapi bategaz, ta alan garbituten eban arpegija ta beste eskua, iñoz itxi baga bere aizta nagusijago bati burua garbituten, arik eta bein estu artu ebeen baten juan zan artian Marijagaz itundutera, zeñek esan eutsan, ez egijala begiratu alako umekerijetan, ta ez egijola imiñi aiztiari atzerapenik premiñako gauzeetan, ez ebala berak gura izan allagiña lotu, emon eutsazan erakutsijakaz. Alan jarraitu eban aurreruntzian. Andik puska batera bere Ama Constancia eritxonak emon eutsan geija soñeko bart egiteko. Geratu zan zeregin ez ekijala; zerren batetik gomutetan zan Marijaren erakutsijagaz, Amaren esana egiteko, ta bestetik ez ekijan ez josi, ez ebaten. Estutasun onetan zuzendu zan Jaungoikuaren Amagana: beriala agerturik, erakutsi eutsan zelan egingo eban soñekua. Adi adi egonik esan eutsan neskatillatxuak: Amdria, berorrek asiten ezpadau, ez dot nik iñoz ikasiko. Orduan Ama guztiz bigunak, zeñegaitik daguan eskribiurik, zintzo ta toles bagaakaz daukazala bere artuemonak. eldu eutseen artazijai, ebagi eban soñekua, adjuntu ta prestau arija ta jostorratza, ta asi zan josten. Geijagoko baga neskatillatxu onek baxerritar ezer ez egijan bat bazan bere, ain ederto ikasi eban jostun edo josla bati jaokan guztija ze, ez eguan bera lakorik. Eta zalako ain txikija, ez eukan indarrik artazijak erabilteko biar dan legez; baña Marijak bedeinkaturik eskuak, esan eutsan : Orain egizu esan deutsudan guztija; ta onenbestegaz eztali jakon. Nor zurtuko ez da jazoera onegaz? Nok alabatu ta goratuko ez dau Ama gozo onen maitegarritasuna? Ta nok ezagutuko ez dau, jarri bajakon Dominikari Ama ordeko egiñik, izan zala menpetasun edo obedienzijaren saritzat?

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Ez zaitez iñoz alperrik egon, eta beste lanik ez daukazunian, irakurri liburu onak, batez bere Marijaren anditasun, ta guri egin deuskuzan mesediak adierozoten dituezanak.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Virgo potens, ora pro nobis.

        Donzella altsua, erregutu egizu gugaitik.

 

aurrekoa hurrengoa