www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIKAGARREN EGUNA

Zenbat diran kondenetan diranak darakuzan irakurte aldija.

 

        Neure arimia: beeratu egizuz begijak, begiratu infernuko laba gorira, eta zenbatu egizuz al badozuz an dagozanak. Begira zenbat diran Jesukristo mundura etorri baño lenagokuak. A da Cain anaija bitatik bata salbau zan, ta bestia kondenau zan. Areek dira Noeren denporan ujol bategaz mundu guztija ondatu zanian ito ziranak. Etxadi edo familija batekuak bakarrik salbau ziran; beste guztijak edo geijen geijenak kondenau ziran. Areek beste an dakutsuzanak dira Sodoma ta Gomorrakuak. Begira onezaz gañera, zenbat jentik fede bagako, Ciceron, Aristoteles, Seneka, Egipto-arrak, Amalek-arrak, Canaan-tarrak, Asirija-arrak, Fenizija-arrak, Grezija-arrak, eta Erroma-tarrak. Begira zenbat dagozan Hebreo-tarrak, Jaungoikuaren erri autukuak bere.

        Baita bere ikusiko dituzu beste ezin kontau-al Jesukristoren denporakuak, Jesusen federa biurtu ez ziran Jentillak, jakitun arro pekatuan gogortuak, Jesukristo persegiduebeen Judeguak; Salbagilliagaz beragaz berba egin eta ibilli ziran asko; bere mirarijak ikusi zituen asko; An dago Pilatos Judeako agintarija, an dago Caifas Eleizgizon nagusija, Herodes Erregia, Judas Jaunaren eskolakua, eta lapur bat Jesusen onduan ill zana.

        Zenbatu egizuz azkenik Jesukriatoren denporatik ona kondenau diran guztijak. Begira zenbat Ebanjelijuari jarki jakozanak! Zenbat mirarijetara itxutu ziranak! Zenbat Eleixiaren persegitzallaak! Lelengo iru gizaldijetako Erromako Agintari-nagusi guztijak, eta arako sermolari, esale, jakitun, eta bertsolari, mundu guztijan ain ospetsu ta entzute andikuak. Begira bere zenbat kristiñau dagozan egijazko fedia euki ebeenak, Jaungoikuak deitu eutseenak; bere berba santua entzun ebeenak, eta sakramentuak artu zituezanak. Begira zenbat Errege, Erregiña, Jaun, andiki, ta aberats; eta badira bere Eleizgizonak, Pralliak, eta Obispuak. Eta oraitxe ordu onetan zenbat, zenbat arimak sartuten ete diarduen infernuan!

        Baña esan ziñaiket: pekatari guztijak kondenauko badira nor da zerura juango dana? Ah! Ezin zenbatu leitekezan beste dira kondenau diranak. Eta Jaungoikuak, zer galdu dau orregaitik? Ze gatx eta kalte etorri jako zeruari? Ay neure arimia! Jarraitu, jarraitu egijezu gitxijai ta ondo bizi diranai, salbau gura badozu gitxijakaz.

 

 

EJENPLUA

 

        Jazoera onek erakusten dau argiro, ze mesede andijak dakazan Marijaren deboziñuak. Milla zazpireun ta amalaugarren urtian bizi ziran Flandesen mutil gazte bi estudijetan ziarduenak: bijak askatu ta nabarmenak. (Auriem. t. 1. p. 47) Igarorik bein egun oso bat jan edanetan, juan ziran azkeniak gaba igarotera emakume galduen etxe batera. Gabak ordu asko emonda, juan zan bata bere etxera ta bestia geratu zan bertan, edaten Babilonijako ontzijaren edari berenoz betia, azkenengo ondar ta apakiñetaraño. Eldu zanian lelengo au bere etxera, gomutau jako ez ebala oraindik errezau, Marijari oi eutsan Abe Marija bat. Ez eukan legez onetarako gogorik, errezau eban ganora baga ta erdi lotan. Oeratu zan, ta dana mankauta eguan legez, bertatik luak artu eban: denpora gitxi barru orra nun entzuten dituzan ots andi ta ikaragarri batzuk bere gelako atien: iratzartu zan, ta atia idigi baga ijusten dau bere lagun errukarrija dana ezaindurik eta baltziturik. Ikaraturik guztija, ta mirariturik, gomutaubaz zelan sartu zatekian atian itxirik eguala, egin eban diadar bat ziñuala: Zer da emen? Eta bera lagun zorigaiztokuak erantzuten deutsa: Jakin egizu Jaungoikuak erabagita eukala gaur gabian bijok infernura betiko jaustia; baña zu gorde zaitu Marijak erijotzatik eta infernutik, errezau dozulako oi deutsazun Abe Marija; ni kondenaurik nago. Ain kaletan (izentaurik) dago nire gorputza demonioak zaurituta. Eta siñistu egijan zala egija zirautsana, agertu eutsan bularra, nundik urteten eutsen gar andijak, eta zulatu ta puskatuten eutsen gar andijak, eta zulatu ta puskatuten eutsen suge ikaragarrijak eureen ezten ta suster zorrotzakaz. Berba oneek amaitu orduko iges eban. Beriala jagi zan bestia oetik, eta emon eutsan negarrari. Onetan entzun eban Aita San Franciskoren konbentuan joten ebeela kanpaña maitiñetarako, eta ezaguturik Jaungoikuak berari egiten eutsan deija zala, dua arin aringa, entzuten da ango Jaunaren serbitzarijen oñetan, eta eskatuten deutsee erregurik bizijenakaz habitu santua. Adierazo eutseen bere jazoeria, ez eutseen lelenguan sinisterik emon; baña ezagutu ebeen zala egija, juannik euretariko batzuk izentetan eutseen kalera, aurkitu ebeenian illik eta guztiz ezaindurik bere lagunaren gorputza. Orduan artu eben euren artian, eta asi eban bizitza barri guztiz on, ta laztasunez beteriko bat. Bere bizi guztijan emon eutsazan eskerrak Marijari mesede ain andija gaitik, egijaz esan euskijola: Tibi gratias quia non ardeo: zuri eskerrak infernuan erretan ez banago.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Erabagi egizu zer egingo dozun egunoro zeure bizitza guztijan Marijaren izenian, eta eskiñi beti egitia, gordez aizan infernutik.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Gratias tibi, Virgo, quia non ardeo.

        Eskerrak zuri, Ama Donzellia, erretan ez nagualako.

 

aurrekoa hurrengoa