www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Marijaren illa
Jose Antonio Uriarte
1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Marijaren illa, edo Maijatzeco illa, Juan Antonio Uriarte. Delmas, 1850

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN EGUNA

Betiko salbeziñoiaren ganian.

 

        Zetarako nago ni munduan? Salbetako. Adituten dozu au neure arimia? Ez zagoz munduan olgetako, jateko, jantziteko, atsedetako, eta askogaz gitxiago pekatu egiteko: zagoz munduan bakar bakarrik salbetako. Zer balijoko leuskizu eukitiak zeure mende, ta agindupian mundu guztija, azkenik galduko baziña? Erregiak, agintarijak, jakitunak, zer balijo deutsue orain zeuen eskubida, indar, ta jakiturijak, ez badozue jakin salbetan zeuen arimia?

        Salbauko ete naz ni? Ez dakit: ezelan-bere ez dakit. Arimako salbaziñoia ez da erosten urriagaz, irabazten da norberaren griña, ta gurari bidebagakuai jarkijagaz; galduten da gogoraziño utseko pekatu mortal bakar bategaz. Salbetako ez da asko noosbait ona izatia, iraun biar da bizitza guztija izan da pekatu egitia, eta urten orduko atzera biurtutia; oraingua, da leza illun. neuk bere ez dazaudan bat: gerokua barriz, zelakua izango ete da? Jaungoikuak bakarrik daki.

        Azkenik, bein galduten banaz, betiko galdua izango naz. Galdu arren auzi bat, galdu arren osasuna, zerbait itxaron daiket; baña galduten badot bein bakarrik arimia, juan zan betirau guztirako. Esku nat ebagiten badeustee, beste bat geldituten jat; oin bat ebagiten badeustee, beste bat geldituten jat; begi bat ateraten badeustee, beste bat geldituten jat. Baña, zenbat arima daukadaz? Bat bakarrik, eta alan berau bakarrik izango da, edo beti zeruan, edo beti infernuan.Eta ain ardura gitxi emoten deust salbaziñoiak, edo argiruago esateko, uste dot ain ziur daukadala? Bizi naz kezkiaren apurrik baga, eta oraintxe illgo banintz, ez dakit salbauko ete nintzatekian!

 

 

EJENPLUA

 

        Venecijan bizi zan Letrau jakitun bat, bide txarretik egin zituzan irabazijakaz aberastuta, eta augaitik Jaungoikuaren aserre ta gorrotuan. Ez eukan biar bada beste gauza onik, ezpada Marijari egunoro erregu bat egitia: eta deboziño labur onexegaitik librau eban Marijaren ontasun ta errukijak betiko erijotzatik. Begira zelan. Adiskidetu zan gizon jakitun au fray Mateo Baso eritxon kaputxinu bategaz, eta egun baten alako erreguak egin eutsazan juateko bazkaritara bere etxera eze, azkenik juan zan. Eldu ziranian etxera esan eutsan jakitunak: Aita, erakutsi biar deutsat iñoz ikusi izango ez daben gauza bat. Nik daukat tximiño miragarri bat, otsein batek legez serbietan nabena: garbituten ditu ontzijak, iminten dau maija: idigiten deust atia... Erantzun eutsan Aita erlijiosuak: gero tximiñua baño beste gauzaren batek izan biar leuke onek... ekarri dagijela ona. Deituten deutse; bigarrenez ta irugarrene bere bai, billatuten dabe alde guztijetatik, baña ez zan iñun tximiñorik agiri. Azkenik aurkituten dabe oe baten azpijan ezkutauta, etxeko bazter baten: bala ezelan-bere ezin atera izan eben andik. Orduan esan eban Erlijiosuak, guazan geu bera daguan lekura: juan zan Letrau jakitunagaz batera, ta esan eutsan: infernuko pistija madarikatua: Jaungoikuaren aginduz ta ordez berba egiten nor azan, ta zetarako agoan etxe onetan. Ta orra nun erantzuten daben tximiñuak, dala demonioa, eta daguala zain ta itxaroten pekatari arek Marijari egunoro egiten eutsan erregua egun baten itxi artian, orduantxe eruateko infernura; bada Jaungoikuak emonik eutsala eskubidia beriala ito, ta bizitzia kenduteko. Au entzunik, entzun zan beriala Letraua negarrez Jaungoikuaren serbitzari aren oñetan, laguntasunaren eske: sendatu eban egijala laster etxe atatik iñori ta ezeri kalterik egin baga: bakarrik emoten deuat eskubidia, esan eutsan, urratuteko orrako orma ori, ezagutu jaijaguan urte duala. Berba onek amaitu orduko, ots ikaragarri bategaz zulatu zan ormia, eta ezin iñoz zarratu izan ebeen kare ta arri guztijakaz bere, Jaungoikuak alan nairik. Azkenik imiñi eben zulo atan Aingeruaren irudi bat. Letarua ondu zan, ta uste uzan lei iraungo ebala bizitza onian. Orra zenbat balijo daben Ama oni errezetiak.

 

 

BIJARKO LORIA

 

        Bijar juan ziñaitekez Marijaren irudi baten aurrera, eta erregutu bijotzetik alkantzau daizula betiko salbaziñoia.

        Sarri esateko erregu laburra.

        Salva me. Domina salva me.

        Salbau nagizu Andria, salbau nagizu.

 

aurrekoa hurrengoa