www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gizarte auzia
Juan Bautista Eguzkitza
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gizarte-Auzia. Ugazaba ta langille arteko gora-berak, Juan Bautista Eguzkitza (Andres Urrutiaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa  

AMAIA
LANGILLE-BATZAK

 

        Langilleak orain arte lortu dabezan obari guztiak, indarraren porasuz eskuratu dabez. Aurrerantzean be, ezer egitekotan, indar ori bearrezkoa izango dala uste dogu. Indarra batasun eta alkargoak dakartsela badakie-ta, langlleak orretarako iñok zirikatu bearrik eztauke. Gaur egunean mota askotako langille batzak dagoz eta guztiak langilleen onak darabiltzala diñoe. Aurrerago adierazo dogunez, sozialista, komunista ta sindikalisten asmuak, gizartearen gexoa osatu ta osasuna ekarteko baño, gizartea oraindagoan baño be gexoago ta txarrago ipinteko, asmu obak dira.

        Gizasmerik geienentzat, asearen ordez gosea, azkatasunaren ordez joputzea, zorionaren ordz zoritxar garbia lekarkie, batetik; bestetik, gizona abereen mallara eratsiaz, kistar sileskuntzea be zeari ukatzen dabe-ta, olakoen bazkunetan kistar langillerik ezin sartu daiteke. Langille Batz Orokorra, erderaz «Unión General de Trabajadores» deritxona be, izenez eztan arren, izanez etamamiz sozialista da. Bere buru ta zuzentzalle sozialista ezagunak ditu, oneik darabille ta, azknengo batzarraldian erabagi ebanez, sozialistak lez, Langille Batz Orokar onek be, ogasun ekarkor guztien jabe gizartea ala estadua egin nai leuke. Ori dala-ta, Bazkun orretako bazkide kistar-langillerik bere guaraz ezin diteke, Aita Santuak irakatsi dauskunez, kistar zintzo ta benetako sozialista, biak batera, iñor be ezin izan daiteke-ta.

        Kai bakotxeko arrantzaleak aspaldian be euren anaidea dauke. Anaidiok gaur be antxiñako erara dabiltz-ta, barriztau ta obetu bearrean dagoz.

        Lugin edo nekazariak berarizko ogasun eta eskubideak daukez-ta, berarizko bazkunak bear dabez, nire ustez. Maizter edo errentadoreal, euren eskubideai eusteko, maizterren bazkuna, ugazabak be eurena, eta guztien eskubideak batera jagoteko, bitzuon bazpatza, beti euretarikoak buru ta zuzentzalle dirala, norbere eskubideak ondoen norberak zaintzen ditu-ta.

        Lantegi ta oletako langilleak bazkunen baten sartuta egotea, gaur egunean nai ta naiezkoa dabe, osterantzean alkartuta dagozanak lana eragozten dautse-ta. Ziñez, badago non bazkidetu; bear ba-da, larregi. Or dagoz langille katolikuen bazkuna, langille azke do libreena ta eusko-langilleena. Lenengo biak Euskalerrian indar gitxi dauke eta emendik ataz be larregirik ez. Gurartean indartsuena, «Eusko Langille Batza» da, bazkiderik geen, beste biak baño askoz geiago onexek daukaz-ta.

        Langille-batz katolikuok, sozialista ta ugetistakin burruka ibilli bear dabe-ta, dagozan lez bananduta baño irurok asmu ta txede batez alkartuta obeto legokez; baña alkartze ori egiteko eragozpenak dagozan bitartean, erkin eta makalok indartu eziñik ibilli baño, gaur indartsuena dan Eusko-Langille-Batza, beronen bazkideak geituaz, dan baño be sendoago egitea, gauzarik egoki ta zurrena orixe dala nik uste. Gizarte-auziari buruz, Eleizea'ren irakaspenak ontzat artu ta oñean ipiñi nai ditu; bazkideai uzkurtz eta erriketa edo politikeatzazko eztabaidak zearo galerazten dautsez; ikurritzat langille alkartasuna ta eusko-anaitasuna daukaz; ori dala-ta, gure beargiñentzat Euzko-Langille-Batzau berebizikoa da.

aurrekoa