www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gizarte auzia
Juan Bautista Eguzkitza
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gizarte-Auzia. Ugazaba ta langille arteko gora-berak, Juan Bautista Eguzkitza (Andres Urrutiaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XVII
GIZARTEKERIAREN BESTE ERA BAT

 

Alkargokeri edo sindikalismoa, nozkoa ete-da?

 

        Langille-alkargoak antxiña ta beñolakoak doguz. Asmu ta elburua onak izan diranean, alkargo orreik on eta mesederik asko ekarri dabez; baña oraintsu agertu yakun alkargokeria (sindikalismoa), ori baño besterik da: onen asmu ta elburua eztira onak, ez gitxiagorik be. Sindikalismo onen irakaslerik ospetsuena Georges Sorel izan da. Alkargokeri au, oran arte beintzat, gizartekeriaren aurka agertu da, sozialisten barriketak langilleai iruzur eta trankart egiteko baño bestetarako eztirala-ta. Izan be, sindikalisten eretxiz, gizartekeriak langilleai gauza onik ezelan be ezin legioe ekarri, eta orretan zuzen be zuzen dagoz. Lagardelle'k diñoanez Marx'en gizartekeriak gaikeri, alanbear edo adurkeria ditu bere iturburu, eta estadu altsu ta ankerra dau bere elburu; onelan erkal edo erri-jaurgoa usteldu ta zapalduaz, gizaseme guztiak estadu orren morroi ta jopu errukarri egiten ditu.

        Gizartekeria ustelkeri utsa baño besterik eztala jakiteko —diñoe sindikalistak—, batean bestean zer jazo dan gogoratu baño besterik eztago.

        Gizartekeriaren buru izan diranik geienak, aberats andi ta beste iñor baño Burgues txarragoak egin dira, ta buru nagusi izan eztiran beste zuzentzalleak be, jauntxu garbi agertu yakuz: zuzentzalle-zeregiña itxi ta barriro lengo lanetara biurtu baño urkatu be naiago izan dabe; lapak atxari lez euren entxufeai inkata, langilleen lepotik polito biziten ikasi dabe. Sindikalistak ori diñoe sozialisten aurka. Orretan guzurrrik diñoenik eztot uste: baña eurak nausituko ba'lira, obak izango litzakezanik bez.

 

 

Alkargokeriaren asmuak, zeintzuk ete-dira?

aurrekoa hurrengoa