www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gizarte auzia
Juan Bautista Eguzkitza
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gizarte-Auzia. Ugazaba ta langille arteko gora-berak, Juan Bautista Eguzkitza (Andres Urrutiaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXIX
LANA BEAR DAN LEZ ORDAINTZEKO, ALOGERAZ GAÑERA, BESTE BIDERIK BE BA DAGO

 

        Alogera berenez bidegabea eztala argiro irakatsi dauskue XIII Leon eta XI Pi Aita Santuak. Eta egiz, ugazabak langilleari, onen lanari dagokion baño aloger txikiagoa emongo ba'leutso, orduanbai, orduan bidegabe ta makurkeria agirian legokez; baña lanari dagokion besteko alogera emon ezkero, orretan bidegaberik ezta iñon agiri.

        Domua (kapitala) lan barik, ezta irabazpide: lanak be, domu barik, gauza andirik ezin egin legike. Irabazia ekarteko ugazaben domua ta beargiñen lana alkartu ta batu egiten dira. Ez bata ez bestea ezta irabazpen osoaren iturri, biak batera baño; augaitik zuzena ausi nai ezpa-da, ugazaben domuari ta beargiñen lanari, bakotxari beretokamena zeatz emon bear yako.

 

 

Baña tokamen ori norañokoa dan, nok neurtu ta erabagi?

 

        Garatzaren irabazietan domuari ta lanari dagokiezan tokamenak zeintzuk diran, oraindik eztau iñok argiro azaldu. Ezta izan be egiñen erreza. Orraitik be, gauza bat guztiok dakusgu. Garatzaren irabaziak geitzen diran neurrian, domuaren tokamena andiagoa izan oi da; baña irabazpenen geitze ori, zek ekerri dau? Geitze orren iturri be ugazabem domua ta beargiñen lana, biak bateara izan dira-ta, lanaren tokamena be jaso ta goratu egin bear dala begien aurrean dago.

        Au dala-ta, auren garatzetan, escala móvil deritxoen aloger aldakorra ipiñi dabe an, or, emen ugazaba batzuk, garatzaren irabaziak gora doazanean, langilleen alogera be goratze orren lauren baten-edo jaso ta irakoriaz. Esaterako, upelkada arrikatza 20 lauerlekoan saltzen danean, langillearen alogera 10 lauerleko ba'litz, arek 30'ra igon ezkero, onen alogera 12'50 izango litzateke. Au be zerbait baño geiago da; baña alogeraren goratze au garatzak bere irabazkietan lortu dauanaren neurriz egiten eztalako, gizarteari askok gitxiego deritxoe, eta langilleai, alogeraz gañera, garatzaren irabazietan be euren tokamena izentau ta emon bear litzakiela uste dabe.

 

 

Garatzaren irabazietan langilleak euren tokamena eukite onetaz, zer ete-diño Aita Santuak?

 

        «Alogera berenez ezta bidegabea eta ba dala diñoenak, XIII Leon gure Aurretikoari irain andia egiten dautse —diño XI Pi Aita Santuak—; baña alogera berenez makurkeri ta bidegabea izan ez arren be, oraingo gizabatzen izakera ta bizikerea aintzat arturik, aloger-egiune edo kontratu ori, baltzu-egiunearen bidez, albestean leundu ta gozatuko ba'litz, gure aburuz obe litzateke». Ori esanaz, auxe adierazo nai dausku Aita Santuak: langilleai, alogerez gañera, garatzaren irabazietan be euren tokamena emongo ba'litzakioe, ori aloger solla baño egokioaggo izango litzatekela. Eta tokamen onen bidez langilleak, ugazabakin batera, garazkide izatera ba'letorz, oraindik askoz obe. «Gauzak onelan atondu ezkero —diño Aita Santuak— langille ta arazodunak garatzaren jabetzan, lanaren zuzentzean eta irabazietan be zelanbait eskua artzen dabe», eta esku-artze ori ugazaba ta langillen bakerako bide on-ona dala ezin ukatu.

        Eta beste bein be onelan diño Aita Santuak: «Lurreko ogasun eta aberaskiok gizartean edozelan banatzea, ezta naiko. Elburu orilortzeko, aspaldion egindako aurrerapideak eten barik dagokionez, edo bardin dana, guztien onaren kalte barik, banandu ta zabaldu bear dira gizaki-mueta guztien artean. Irabazietan bakotxari dagokion tokamenetik gizaki-mueta batak beseea albora bota ta esku-utsik iztea; ori galerazo egiten dau gizartean nausi izan bear dauan zuzenak». Bakotxari berea, orixe da zuzenbidea. Ori dala-ta, gizarteko zuzenari oñean eusteko, zelan edo alan, era batera edo bestera, domuari berea ta lanari be berea emon bear yako.

 

 

Langilleai irabazietan tokamena izentau dautsen garatzik, ez ete-da iñon izan orain arte?

 

        Bai, azken urte oneitan olako garatzak ainbat izan dira, England'an batez be: baña langilleak oso garrantzi gitxi emon dautselako, irabazietako tokamenaren izenaz ugazabak langilleai uskeri bana baño emoten izan ezteutselako, orixegaitik izan da. Izen andi orregaz ugazaba askok langilleai emon dautsena, batzuetan eskupekoa izan ei-da; beste batzuetan lan ugari edo obearen ordezko saritxua, ta bein baño sarriago, alogeraren narrutik aterariko ugela edo iruzur garbia.

        Mamirik bako azal utsam izanik bako izen utsa, zetarako da? Langilleai olako uskeriak emotekotan, onein irabazietako tokamenik aitatu be etzan egin bear. Zuzena jagon eta bakotxari berea emoteko, zetan esan bez, domuaren tokamena aziaz, lanarena be, aren lagiñean, jaso egin bear da, bestelan langilleai iruzur egitea izango litzake-ta. Langilleakin bakea nai dauan ugazabak, garbi jokatu bear dau, iruzurrak aserrea ekarteko baño bestetako eztira-ta.

 

 

Ugazaba ta langilleak alkarren arteko bakez eta gogozago lanari ekin dagioen, biderik egokiena zein ete-litzake?

 

        Garatzaren irabazietatik langilleai letorkien tokamenaz, oneik garazkide egitea; bakerako ta lanari gogozago ekiteko biderik onena orixe dala uste dabe gizartelari ospetsu askok. Ori bear dan lez egin eztalako, lanaren irabazietako tokamenak bere garrantzia orixegaitik galdu daula diño Pottier jaunak. Gauza onik egitekotan, jaun onen eretxiz langilleak garazkide egin bear dira, bakotxaren tokamenak laketzen dauan giñoan.

        Ori zelan egin leiken be, naiko-maikoetan ibilli barik, argiro diño gizartelari onek, bere eretxia onelan azalduaz: a) Garatz edo ekintzaren irabazpen ziurra oñarritzat artu; legearen aginduz gerorako gorde bear dana, ortik eratsi; domu-garazkiei (oneik diruz ornidu bearrak ezpai'liran) euneko sei emon ta gero, enparauetan dana erdibitu bedi, domu garazkien eta lanaren artean ainbanatuaz. g) Lanari ezarri ta emondako kopurua, baltzuan urte bi gitxienez daroezan langille ta arazodunen artean banandu bedi, urte barruan bakotxak alogeretan jaso dauan kopuruaren neurriz. k) Lanaren tokamenak garatzaren kutxara beioaz eta mozkin lez euneko lau emon bekioe.

        y) Langillearen kopuru ta mozkiñok domu-garazkiaren baliora eldu daitezanean, olako langilleari berelan-garazkia ezarri ta emon bekio, lenengoarena lakoxe irabaziaz. j) Lan garazkiok sortuaz batera, beste ainbeste domu garazki, bardiñean eta zozkeraz, sakeleratu begiz garatz-baltzuak. x) Lan garazkiok euroen jabeai domu-garazkidunen eskubideak bekartsoez batzar-nagusi ta beste arazo batzuetan. e) Baltzuko lankide ta arazodunai izan ezik, langille bat-ez-batek bere lan-garazkiok beste iñori ezpegioz saldu, baltzko buru diranen baimen barik. d) Garazkide dan langilleren bat il nai baltzutik urtengo ba'litz, orren lan-garazkiok erosteko eskubidea baltzuak berea dau.

        Noz edo bein garatz-baltzua apurtu ta banatzera ba'letor, aren ogasunak bere aburuz zelan banandu leikezan be, azaltzen dau Pottier jaunak; baña emengo ugazabok euren langilleak garazkide egiteko, nagi be nagi, muker be muker dagoz ta, orain olakorik zetan azaldu eztogu.

        Ugazaba ta langille arteko asarre, gorroto, lazka ta burruka oneik, zelan edo alan, batera edo bestera —osoro kendu ezin ba-lediz-be— albait geien bigundu, baretu ta gozatzeko, alak edo lerrak egin bear litzakezala, ori gizartekari guztien eretxia da, ta Aita Santuak be argiro esan eta irakatsi dausku. Ugazabak aurreratuko ba'lira, gizarte-auzi au bear ba-da, matxiñada barik atonduko litzateke; baña ugazabarik geienak onetan amor emon baño beti burrukan ibilli be naiago dabe-ta, Doutreloux, Tournai'ko Gotzain jaunak bein baten esan ebana jazoko ez ete-dan bildur izateko da. Onetan erriaren bultzakadeari eutsi legion indarrik eztago; aldakuntzea nai ta naiez dator. Aldakuntza ori edo gugaz edo gu barik egingo da, eta gu barik egin ba'dadi, erlejiñoaren eta aberatsen aurka izango da. Eta orduan kokoteari atz-egitea, alperrik izango da.

 

aurrekoa hurrengoa