www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gizarte auzia
Juan Bautista Eguzkitza
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gizarte-Auzia. Ugazaba ta langille arteko gora-berak, Juan Bautista Eguzkitza (Andres Urrutiaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIII
SENDI ALOGERA

 

        Lurreko ogasunok, dagozan baño obeto ta zuzenago bananduaz, albait ugazaba ta jaberik geien egitera jo bear dala irakatsi dausku Eleizeak; baña alogera berenez bidegabea danik eztausku iñoz be esan. Zetan esan bez, lurreko ogasunok gizartearen onak eskatzen dauanez, neurri zuzenez bananduko ba'lira, gizartean aserre ta arrokeri gitxiago, bake ta zorion geiago legokez; baña ori egin arren be, gizaseme askok, bizi al izateko, alogera irabazi bearko leukie-ta, aloger ori, langilleari zor yakon bestekoa izan ezkero, bideabea dala diñoan gizona, bere senean eztago.

        Gizonak, langillea izan arren be, ezkontzeko ta sendi edo familia ekarteko, eskubide osoa dauko. Eskubide ori gizarte ta estadua baño lenagokoa da ta iñongo agintarik ezin ukatu dagikeo gizonari; baña langillerik zintzoenak be sarritan bere lanaz irabazi dagiana baño beste etorririk eztauko ta, langillearen alogerak bera ta bere sendia eli katu, jantzi ta erabilteko lagin izan bear dau. Sendi-alogera orrexeri deritxogu.

 

 

Gai onetaz, zer diño Aita Santuak?

 

        Alogeratzaz diarduala diño XI Pi Aita Santuak: Gaur eguneko bearrizanak aintzat arturik, sendi edo familia elikatzeko lagin eztiran aloger murrixak ipiñi ta emotea, ezta aizu, ezta zilegi. Eta «Quadragessimo Anno» deritxon idaztian: «Lenengo ta bein langilleari bere burua ta bere familia elikatzeko lagin izango dan lan-saria emon bear yako. Lugin, nekezala ta zeatzezko salerosleen sendietan eginoi danez, sendi-buru dan langilleaz batera, enparauak, ama ta umeak be, bakotxak al da uanez, lan egitea ondo dago gauza zuzena da; baña u me ta emak me aulai lan gogorregia egiñazotea, ori txarto dago ta bidegabea da».

        «Etxeko zeregiñak bertan bera itxi barik, etxean bertan eta etxe-inguruan eta eurai dagokiezan langi lanetan diardukie sendiko ama diran emazteak; baña senarraren aloger urri ta murrixegia dala-ta. amak bere ardura ta eginkizun bereziak eta ume txikien azi ikaskuntza itxirik, lantegira joan etalanari ekin bear izartea, ori txarto dago ta sustraitik atera ta kendu bear dan oitura txarra da. Ori dala-ta, alak eta lerrak egin bear dira etxeko berarizan arrontai bear bestean begiratzeko, aski ta aiko izango dan lansaria sendiaren buru diran langilleak ori egitea betilaketzen ezpa-dau, edozein guraso lengilleari orrenbesteko alogera ekrri legikeoen aldakuntza ta obariak gizartean albait lasterren egin eta sarrerazo bear dira, gizarteko zuzenak orixe eskatzen dau-ta».

        Ori diño Aita Santuak, eta ori esanaz argiro adierazten dausku langille zur eta neurridun bakotxari —emazte ta umeak etxe inguruko zeregiñetatik aldendu barik be— sendia elikatu, jantzi ta erabilteko lagin dan alogera zor yakola; baña guraso batzuk beste batzuk baño seme-alaba geiago ekarri-daroez ta, sendi guztien bearrizanak be eztira bardiñak izaten; batzuk besteak baño geitxuago bear dabe.

 

 

Zein ete-da ba, eredutzat artu bear dogun sendi ori?

 

        Gizartean geienez jazo oi dana, legeak oñarritzat orixe artu daroa, noz-edo-beingoa aintzat artu barik. Sendi-alogerari buruz be, sendi ertaña edo erdikoa artu bear dogu eredutzat. Gure esakun zar batek diño: «Adiñon da bost uma, alaba bi ta iru seme». Ori dala-ta, eredu ta neurritzat lau-bost medun sendia artu geike, sendiak izan be geienez olakoxeak izaten dira ta. Onelan ba, sendi-aloger ori bitarikoa izn daiteke: berezkoa; au da, aitatu dogun sendi ertain orri dagokiona, eta lekuzkoa, edo edozein sendi andiagoa elikatzeko be naiko litzatekena.

        Aita Santuak aitatzen dauan eta diñeko edozein langilleri zor yakola diñoan sendi-aloger ori, eredutzat ipiñi dogun sendi ertañari dagokion eta orixe elikatzeko aski ta naiko dan alogera da.

 

 

Baña zerarren zor ete-da sendi-aloger ori?

 

        Onetan ainbat aburu ta eretxi dagoz. Domukeri edo kapitalismoa ontzat duken liberalak, sendi-aloger ori errukiz eta limosnaz baño eztala zor aurrez diñoe, ta aloger ori, zuzenbidez zor bai'litzan, gizarteko oituretan sartuko ba'litz, guraso diran langilleantzat kaltegarri izango litzakeal uste dabe. Zergitik kaltegarri? ori egin ezkero, guraso diran langilleak alde baera itxi ta langille ezkongak baño ez ei-leukiez ugazabak euren ola ta lantegietan artuko, ta origaitik aloger orrek sendiei on baño kalte geiago ekerriko leuskioela diñoe. Zetn esan bez. ori diñoen jau nok langille ta gizartearen ona baño euren sakel diruz ondo betea maiteago dabe.

        Langille ezkongeak ez ei-dautso ezer zor seme-alabak daukazan langille ezkonduari: onek beste lan eta onek baizen ndo egiten ei-dau arek: lan bardiñari aloger bardiña zor ei-yako: zuzenbidea orixe ei-da. Ogas unetzazko bakoizkeri-zaleak ori diñoe; baña Jaungoikoak gizonoi emon dauskuzan ogasunak, gizartearen onerako be ez ete-dira? Eta langille bakotxak bere sendia elikatzeko lagin eukitea, gizartearen onak ez ete-dau eskatzen? Guzurtia errena baño be lasterrago arrapatzen da-ta, sendi alogeraren aurka dagozanok be, euren sarietan arrapatzea ezta egiñen gatxa.

        Ola ta lantegietan gizonezko langilleen ordez emakume, neskatxa ta mutikoak sartu dabezanak, nortzuk dira? Sendi alogeraren aurka dagozan eta errukiz baño eztala zor diñoen jaunok eta onein guraso eta aurretikoak. Lan bardiñari aloger bardiña zor ba-yako, gizonak beste lan egin dautsen emakume ta gaztetxuei, zegaitik eztautse aena besteko alogerik emon, txikiagoa baño? Lan bardiñari aloger bardiña zor yakola esango dautsue jaunok, ori euren sakelen alde izan ezkero; baña sakelaren kaltean ba-da, olakorik aitatu be eztautsue egingo, ta emakume ta mutikoai, gizonik sendoenak legiken besteko lana egiñazo arren, bape kezka barik aloger txikiagoa emongo dautse.

        Atzerrietatik merkeago datozan gauza askori, al bestean sarbidea galerazteko, muga zergak ezarri bear yakezala diñoenak, nortzuk ete-dira? Ain zuzen be, sendi-alogerik iñongo langilleri errukiz baño etxakola zor diñoen morroi diruzaleok, muga-zergak jado egin bear dirala ta garraxika dabiltzanok, orrexek dira. Muga zerga orreik euren sakelaren onean dirala, ori esatea lotsagarri litzake-ta, atzerrietatik datozan gauzai sarbidea eragozte ori, gizabatzaren edo estaduaren onak eskatzen dauala esan daroe.

        Dagigun olantxe dala; baña sendiaren biotz dan ama, lantegira joan bearrrik barik, sendiko lili ta bitxi diran umetxuak zaintzen etxean egotea ta senarrak emazte ta umetxuak elikatu ta jazteko lagindan alogera irabaztea, gizarte ta estaduaren onak eskatzen dituan gauzak ez ete-dira? Sakelaren ardurea eukitea txarto danik eztiñogu; baña sakle diruz betea baño gizartearen ona lenago da. bere burua ta bere sendia elikatzeko lagindan alogera, edozein langilleri zor yakola diño Aita Santuak. Erruki utsez emoten dana, ezta zor izaten. Sendi-aloger ori, zor bada, zuzenbidez zor da ta ez erruki ta maitasun utsez.

 

aurrekoa hurrengoa