www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gizarte auzia
Juan Bautista Eguzkitza
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gizarte-Auzia. Ugazaba ta langille arteko gora-berak, Juan Bautista Eguzkitza (Andres Urrutiaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XIV
MARX ETA LASALLE'K, ALKARREN ANTZIK BA ETE-DAUKE?

 

        Biok ziran jaiotzaz doixtarrak, odolez judarrak; biok aroideak eta biok gizartekeriaren irakasle ospatsuak; baña bakotxa bere bidez ibilli zan-ta, bizikeran alkarren antz gitxi dauke. Marx'ek liburutzar andiak idatzi ebazan domukeriaren okerrak eta gizartekeriaren obari ta mesedeak adierazteko asmuz; Lasalle'k ez eban askorik idatzi, baña etorri ederreko izlaria zan-ta, langille-aldra andiak irakiten bai ipiñi ebazan bein baño sarriago.

        Ondasunentzako gora-berak ikasten ekin eutsan Marx'ek: Jaun onen liburuak —Domua deritxonak batez be— gai orretzaz diardue ta Marx'en irakaspen guztiak, apainduri ta edergalluak kendu ta billosik itxi ezkero, Proudhon'en esan onetara datorz: Yabetzea, lapurretea da. Aberats, lantzale, bizkor, argi, andinai, gereka ta pizka bat uzu ta basati zan Lasalle: biotz eta kemen andiko gizona, izlari bikaña, entzulak ara nai ona erakarri ta erabilten ekian eletari gartsua. Bere bizitzako azken urteak batez be doixtar langilleai gizartekeria irakasten, onein biotzak aberatsen aurka gorroto sutan ipinten igaro ebazan Lasalle'k maitamiñak ekarritako burruka zoroan il zan arte: baña Lasalle doixtar abertzalea zan: Marx ostera —berak ziñoanez— lur zabal guztia baño beste aberririk ez eukan gizona.

        Eretxi onegaz batera munduko langille guztiei dei egin eutsen Marx'ek, gudu-zantzo au jaurtiaz: «Domukeria, orra or, langilleak, zuen arerio ankerra. Ori eratsi ta zapaltzeko, erri guztietako langilleok alkartu zaiteze». «Mugak, zetako dira? Gizartera asarre ta guduak ekarteko baño bestetarako eztira-ta, eratsi daiguzan mugak, luzatu daioeguzan alkarri eskuak, guztiok alkarren anai gareala autortu daigun»: olako gauzak idatzi ta irakatsi ondoren, lur zabal guztiko langilleak bazpatzean alkartzeko asmua artu eben Marx'ek ta onen jarraitzalleak. Langilleen Alkargo onei enderritarteko bazpatzak deritxoegu.

 

 

Marx'ek eta onen jarraitzalleak asmau ta irazan dabezan enderritarteko bazpatzok, intenacionalok, zeinbat eta zeintzuk izan ete-dira?

 

        Sozialista eztiran olako bazpatz batzuk: Alkargokeri-zale edo Sindikalisten enderritartekoa, zuriena ta oriena deritxoenak be badira; baña oneik alde batera itxirik, marxtarrak sortu ta irasi dabezan enderritarteko bazpatzak aitatuko doguz.

 

 

Lenengo enderritartekoa norena ta noizik onakoa ete-da?

 

        Lenengo enderritartekoa (internacionala) Marx'ek eta onen adiskide ta lagun andi zan Engels'ek sortu eben, eragozpen andiak garaituta gero. Aizkide biok olako zerbait egiteko asmua 1847'garren urtean artu ebela dirudi; baña oraindik labea ez egoan ogia erretako gertu-ta, asmua aurrera eroatea gerorako itxi bear. 1862'garren urtean asmu onen adierazleak bialdu ebezan enderri askotara, gauzea gertu ipinteko. Urte bi geroago doixtar, pantzetar, englandar, suizar, beljikar eta poloniar langilleen ordezkariak batzandu ziran London'dik ur dagoan Saint Martins Hall uritxuan eta araudia zuzenetsi ta ontzat emonaz, lenengo enderritarteko bazpatzaren oñarriak antxe ipiñi ebezan. Urte bi geroago, 1866'garrenean, araudi ori barriro ontzat artu zan Geneve'ko batzarrean.

 

 

Zenbat iraun eban enderritarteko bazpatz onek?

 

        Ezin gitxiago. Mugak eratsi, Kisto'ren legea alde batera itxi ta anaitasun maitakorra gizaseme guztien biotzetan sartu bear zala-ta, asmu orregaz lanean asi ziran marxtarrak, oka ta porrot egin eben laster. Lenengo ta bein, Bakunin eta beste batzuk Marx'en aurka jarri ziran, nauskeririk etzala bear-ta: onelan lenengo enderritartekoari kurubioak kolkora bota bai'leutsezan lakoxe lazkea sortu zan aren barruan; baña 1870'garren urtean etorri zan gudua, pantzetar eta doixtarren arteko guduak batez be, anderritarteko lenengo bazpatz orri ez eutsan azur oskorik itxi. Gizonaren biotzak berez zer emon daiken ikusteko, aldi labur ori be naiko izan zan: langilleak alkarren aurka gudura joan ziran: guduak gorrotoa ekarri eban eta langilleak gudu ostean len baño be bananduago gelditu ziran.

 

 

Bigarren enderritarteko bazpatza, non eta noz sortu zan?

 

        Bigarren enderritartekoa Paris'en sortu ta jaio zan 1888'garren urtean. Bigarren onek bere irugarren batzarraldia Zurich'en egin eban 1893'garrenean. Alkar ezin aituta, eztabaida ta lazkea sortu ziran batzar aretan; azkenez ezkertar geiegikeri-zaleak jaurti egin ebezan bazpatzatik eta barruan gelditu ziranak, gizartekeri aldakoi, otzan eta gazagoa, Marx'enaz zer ikusi andirik eztaukan gizartekeria, obetsi eben.

 

 

Bigarren enderritarteko onek luzaro iraun ete-eban?

 

        Iturrira sarri doan pitxarrarena jazo yakon bigarren enderritarteko oni be: arria jo ta apurtu. Jo eban arria, 1914'garren urteko gudua. Gudu aretan Europa'ko erririk geienak sartu ziran, batzuk besteen aurka, ta langilleak be lentxoago alkarri esandako maitakeri ta koipekeriak zokondora jaurti-ta, txakur-katu izan bai'liran, burrukan ekin eutsen luzaro. Onelan enderritarteko bigarren bazpatzari be ardatza ausi yakon, eta burdia luperian sartuta gelditu zalako, 1915'garren urtean beste bazpatz bat sortu ta irasi nai izan eben Suiza'n, Lenin eta Trosky barruan zirala.

        Asmu au aurreara eroateko aldi egokia be etzala-ta, gerorako itxi zan; baña enderritartekoarenak egin ebala asmu orrek argiro diño. Gudua amaitu zanean, zelan edo alan berbiztu egin bear zala-ta, banandutako atal batzuk batu ziran eta enderritarteko Alkargo-Batzarren izenaz, Amsterdan'en daukoz bere erdoki ta egoitza. Estadu bakotxetik langille-alkargo bat baño ezin sartu daiteke Amsterdan'go bazpatz orretan eta España'tik Langillen Batz-Orokarra da ango bazkide. Guztien buru, omen eta entzutez beintzat, Vander Velde, beljikarra dala dirudi.

 

 

Irugarren enderritartekoa, noztik onakoa ete-da?

 

        Irugarren enderritartekoari gorria deritxoe, bere burua lenen 1905-garren urtean agertu eban Errusi'ko eun-ola baten; gero iltzat egoan; baña 1919'garrenean berbiztu zan, Lenin eta onen lagunak emondako arnaseaz. Moskou'n, Kremilin-jauregian ospatu eban bigarren batzarraldia ta irugarren enderritarteko bazpatz onetan sartu nai daben langille-alkargo guztiai ogetabat baldintza ertsi ezarri ta beteazoten dautsez. Ainbat erritan langilleak banatu ta alkarren aurka ipiñi ditu, eta Errusi'ko nauskeriari eskerrak, itxaron zeiteken baño indartsuago bizi da.

        Egitarau edo progarama geienez Marx'en gogai, burubide ta eretxiak azaldu dabez. Egitarauok iru dira: Gohta, Erfurht eta VÜrzburg'oa, zeazketaen batzuetan edo izan ezik, enparauetan irurak alkarren antzekoak. Enderritarteko Bazpatz oneik gizartean anaitasuna zabaldu ta sendoagotzeko asmuz ipiñi ei-dira. Asmua txarra danik eztiñot; baña Jaunaren legea zokondora jaurti ta enderritarteko bazpatzok ipiñi ziranetik ona, anaitasunean aurreratu ete-gara? Abere gaiztoa da gorrotoa ta aspaldian gorrotoa da nagusi. Enderritarteko orreik, zer ekarri dauskue? Barriketa asko ta gauza on gitxi.

 

aurrekoa hurrengoa