www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gizarte auzia
Juan Bautista Eguzkitza
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gizarte-Auzia. Ugazaba ta langille arteko gora-berak, Juan Bautista Eguzkitza (Andres Urrutiaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIV
SENDI-ALGERA, ZER DALA-TA ZOR ETE-DA?

 

        Beinbaño sarriago aloger zuzena edo ugazabak langilleari zuzenez zor dautsana, sendi alogera baño andiagoa be izan daiteke. ugazabal irabazi gizen-gizenak ba-dagiz, irabaziok dakartsoen langilleai be geiago emon bear dautse-ta, orduan aloger zuzena sendi-alogeraren gañetik lebilkela edonok daki. Baña arazo au alde batera itxirik, goazen geure sallera. Azaldu sogun sendi-alogera, errukiz barik, zuzenez zor dautse ugazabal langilleai; baña zuzenbidea be ai nbat eratako da. bata bestea baño zorrotzagoa.

 

 

Aloger ori, zein zuzenbidez zor ete-da?

 

        Gizon nai giza-aldra bakotxak besteakazko artu-emonetan alkarri zor dautsen zuzenbidea, gizabatz osoak bazkide bakotxari zor dautsana baño askoz be ertsi ta estuagoa da. Alkargazko zuzenbide zorrotz ori ausi dagiana, aurrekoagaz zorrean dago-ta, oni egindako kaltea ordaindu egin bear dautso, ta legeak be orretaraxe beartu daroa.

        Sendi-alogera onelan zor ete-da? Ugazabak langilleari, alkarrekin itundutako alogera emon arren, baldin aloger ori langillea ta onen sendi ertaña elikatzeko lagin ezpa-da, ugazabak lapurretan ete-dagi eta gitxiago emon dautsan beste langilleari biurtu ta itzultzera bearturik ete-dago? Garatza ondo ba dabil, itaun ori baietz darantsutzoe irakasle batzuk, eta ez edozelakoak, gizon argiak baño. Orraitik be sendi alogera zuzenbide ertsi ta zorrotz orren bidez barik, gizarteko zuzenez, au da, gizarteak bazkide guztiei eta bakotxari egin bear dautsen zuzenez, olantxe zor dala uste dabe geientsuak.

        Eta ziñez, ogasun eta aberaskiak, gizon bakotxaren onerako ezeze gizarte osoaren onerako be ba dira. Gizartearen ona egiteko iñarkun, elburu ta zeregiña, ogasunok eurena dabe, guztien Irazale ta Jabe dan jaunak orretarakoxe egin ditu-ta.

        Edozein langilleren sendi edo familiak, bear bestean elikatzeko lagin ez euk itea, ori gizarte osoaren kaltean be ba da, gitxiegi janaz, txarto biziaz langille sendoen ordez langille gexoti, erkin eta makalak etorriko litzakez-ta. Baña langille askok euren buruak eta euren sendiak jantzi ta elikatzeko, eguneroko-alogera baño beste etorririk eztauke; beraz, sendi alogera gizartaren onak eskatzen dau; baña g zartearen onak eskatzen da uana, gizarteko zuzenez zor da.

        Algoer au aginariak legearen bidez mugatu ta izentau ko ba'lebe, orduan legezko zuzenbidez be zor izango litzate, eta aloger ori, orretarako eskubidea daukenak izentau ezkero, ugazabal langilleai nai ta nai ez emon bearko leuskioe, alkarrekin egindako egiune edo kontratuan sartuko litzake-ta. Ugazabak sendi-aloera emotera beartuko leukezan lege orren eustazpi ta oñarria, zein izango litzake?

        Lege orrek gizartearen ona baño beste zio, oñarri ta eustazpirik eleuke eukiko; bere i ndar guztia ortixerik letorkio; baña gizartearen onak eskatzen dauana, legea emon ondoren eta meon baño len, gauza bat eta berbera da-ta, sendi-aloger ori, lege barik be, zor dautse gizarteak langilleai, eta kistar ugazabak, legeari begira egon barik, sartu bear leukie gizartean obari ori.

 

 

Berezko sendi-aloera gizarteko zuzenez, zor ba-yako langilleari, lekuzkoa edo sendi andiagoa elikatzeko laginizango dana, zegaitik ez?

 

        Lenengo ta bein, gizarteko arazoak legez atondu daitekezanak izan oi dira; legeak, ostera, nozean bein jazoten dana barik, geienez jazo oi dana aintzat artu daroa; baña sendirik ugarienak eta urrienak alkarrekin jo ezkero, eredutzat artu dogun lau-bost umedun sendira datorz.

        Guraso bakotxari bere sendia —dana dalakoa— elikatzeko laginemotea, onena orixe izango litzatela dirudi; baña onena dirudiana, onaren burkide izaten da bein baño sarriago.

        Lan bardiñaren o rdaintzat langille batzuri, sendi andiagoa daukela ta beste barik, enparauei baño aloger andiagoa emon ezkero, langillien artean esames, aserre ta lazkak laster letorkez, etao olako lazka ta naste txarrik ez izatearren, seme-alaba asko dituan gurasorik eleukie ugazabak euren lantegietan artu nai izango. Onelan, onena dirudian ori, onaren burkide ta arerio izango litzate arazo onetan be. Orraitik be, sendi andiagoa daukan langillearen bearrizanak be andiagoak dira-ta, aloger anditxuagoa ondo be ondo letorkio olako gurasoari.

        Au dala-ta, eredutzat artu dogun sendi ertaña elikatzeko aski dan alogera, edozein langille aziri gizarte-zuzenez zor yakala esanda gero, auxe gañeratzen dau XI Pi Aita Santuak: «Arira datorren ezkero, sendien bearrizan aundiagoai lan-sari ta laguntza ugariagoa emoteko asmuz —asmu zur eta onuratsuz— ainbat bide asmau ta oñean ipiñi dabezan gizon argiak, ementxe goretsi nai doguz. Izan be, bearrizanok geitzen diran neurriz alogerak be goratzeko, ta bear ba'litz, sendiaaren aldiz-ateko bearrizanai be argpegi emon al izateko, bideak asmau ta neurriak artu dabezan jaunok, benetan txalogarri dira». Aita Santuak ori esanaz, ordainbide-kutxak, erderaz, «cajas de compensación» deritxoenak, aintzat artu, zuzenetsi ta goratzen ditu.

 

 

Ordanbide-kutxok, nok asmau ebazan eta zetarako dira?

 

        Kutxa oneik asmau baño lenago be, sendi-alogera ipiñi eban L, Harmel jaunak Val des Bois'ko bere irukintzan. Ola jaun onek, kistar zindoa zan-ta, alogeraz gañera baserrian bizi ziran bere langilleai. 0'60, urian bizi ziranai 0'80 emoten eutsen ume bakotxeko, sendiaren bearrizanak geitzen ziranez lan-saria be olantxe geituaz; baña ori egiteko ugazaba guztiak eztira gai ta ordainbide kutxak asmau ebazan Grenoble'n E Romanet, ango burdin-oletako artezkariak. Orretarako ugazaba ta ola-jabeak —geienez lanbide bakotxekoak— alkarrekin batzandu doaz. Eurenlangilleai, alogeraz gañera, geigarri lez ume bakotxeko saritxu bana emoteko prest dagozanak, alkargoan orreik sartzen dira, ta ugazaba bakotxak bere garatzaren garrantziari ta menpean darabiltzan langilleai dagokienez, geiago edo gitxiago ordaindu daroa, langilleok ume asko ala gitxi dauken aintzat artu barik.

        Ugazabak emoten dabezan sari-geigarriok,langilleak artu ta jagoten dabez, gero langille bakotxari dagokion beste ortik banatzeko. Lugintzan, ugazabok landu ta darabillezan lur-sallak artu daroez oñarritzat, bakotxak zenbat emon bear dauan jakiteko; ola ta lantegietan ostera —geienez beintzat— ugazabak sari-geigarri orren jabe egin nai dituan alngille ta arazodunak edo onein alogerak. Langilleak geigarri lez artzen daben sari orrek, alkartutako ugazaba guztien emokunez osotutako kopurutik urten bear dau-ta, origaitik langille ezkonge nai ezkonduak euki, ugazaba bakotxari gitxi ardura dautso. Ori dala-ta, batetik bere lantegian sendidun langilleak artzeko atzerapenik eztauko; bestetik, alkartutako guztiak, bakoxak bere garatzaren garrantziari dagokionez emon bear dabe-ta, zein-geiagokan burkideak azpiratuko daben bildurrik be ezin euki daike, origaitik beintzat.

 

 

Ordanbide-kutxoko, zelan ibilli ete-dira?

 

        Lenengotan ezker-eskoma ebezan arerioak eta bete betean ibilli ziran. Olako alkargoetan sartzeko, nagi ta muker ebiltzan ola jabe ta ugazabak: langilleen artean eukezan ospe ta indarra galduko ebezala-ta, aurka jagi ziran sozialisten buruak be; baña ordainbide kutxok lenengo eragozpenak garaitu dabez eta gaur egunean Europa'ko erririk geienetan —España'n edo izan ezin— lan andi, eder eta onuratsua dagie.

 

 

Eta ordainbide kutxok, zenbat lez emoten ete-dautsoe guraso dan langille bakotxari?

 

        Onetan neurri bardiñik eztago. Kutxa batzuk besteak baño geitxuago emon al dautse sendidun langilleai, ugazaben alkargoak be batzuk besteak baño eskuzabalagoal dira-ta. Toki batzuetan berarizko ikasketak egin dira, geigarri au, langilleen alogerai dagokienez euneko zenbateraño eltzen dan jakiteko. Alogerak dagien kopurua oñarritzat artu ezkero, Pantze'n ume bat daukan langilleari geigarri eu euneko 7,60'ra, bi daukazanari euneko 16,19'ra, bost daukazanari euneko 67,61'ra, ta zortzi daukazanari euneko 134,28'ra eltzen ei-yako.

        Ordainbide kutxok begi onez dakusez langillerik geientsuak eta erri batzuentzat agintari nausiak, legez, agindu dabez. Laguntza ori dauken langilleen artean ume geiago jaio dira ta gitxiago il, enaparauen artean baño. Irugarren umea ezkero, ama asko, aloger billa lantegiratu barik, etxean gelditu oi dira, geigarri orregaz eta etxeko lanaz lantegira yoazanean beste irabazten dabela ta. Amaren ardurapean umien azi-ikaskuntzea be askoz obea da-ta, ordainbide kutxok gizarteari be onura azitxua dakartsoe.

        Emengo ugazabak olako gauza onik, noz egingo ete dabe? Orain arte besterik ikusi ta ikasi dabe ugazabok: txarto oituta dagoz ta jaunorreik zuritzea egikizun gatxa dala badakigu. beti ta beti beste errietan egitendanak onei be begiak idegi bear leuskioez. Urak joan-ta presagiñen astea, zorakeri garbia da-ta, gizartekeri ta baltsakeriaren urioleak irato eztagizan, ugazabok bide ta neurriak garaiz artu bear leukiez.

 

aurrekoa hurrengoa