www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gizarte auzia
Juan Bautista Eguzkitza
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gizarte-Auzia. Ugazaba ta langille arteko gora-berak, Juan Bautista Eguzkitza (Andres Urrutiaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII
ALOGERA TA ALOGEREKOAK

 

        Langilleen alogerak jaso edo goratzeko asmuz oporketarik asko egin dabez sozialistak; baña gizartekeriaren elburua ez ei-da ori, besterik baño. Oraingo alogerik bein-betiko baztertu ta, gizartea beste era batera, alogereko barik, atondu ta antolatzea, gizartekeriaren asmua orixe ei-da; baña ori ezta egia. Ekarkor diran gauza guztien jabe ta ugazaba, estadua egin nai dabe sozialistak; baña buru ta agintari barik, estadua ezin ibilli daiteke-ta, izenez ez arren izanez beintzat, gauza ekarkor guztien ugazaba ta jabe agintariak eta onein ordekoak izango litzakez, eta enparau guztiak lan egin eta lanaren ordez aek emongo leuskionaz ase ta naikotu bearko leukie. Ori alogerekoak gitxitzeko baño geitu ta ugaritzeko bide obea dala edonok dakus.

        Eleizeak, ostera, ugazabak geitu ta alogerekoak al bestean gitxitu nai ditu. Lurreko ogasunak dagozan baño obeto ta zuzenago banadu daitezan, langilleai zor yaken besteko alogera emon bear yake: zur eta arduratsuak diranak, bakotxean zerbait aurreratu al izango dabe, eta aurreratu daben orregaz etxe nai solo nai beste zer-edo zeren ugazaba ta jabe izan daitezan, bideak leundu ta erraztu bear yakez. Ori diñoe Aita Santuak, eta euren kontura lan-egin daikienak geitu ta alogereko sollak gitxitzeko biderik onena orixe dala ezin ukatu.

 

 

Alogerak neurri zuzenera ekarteko, aintzat artu bear diran gauzak, zeintzuk ete-dira?

 

        Aita Santuak iru gauza aitatzen ditu. Lenengo ta bein, edozein langillek bere onerako ezeze gizartearen onerako be lan-egin daroa-ta, beargiñaren eta beronen sendiaren bizibiderako lagin gitxienez izan bear dau alogerak. Sendiko enparauak, bakotxak al dauan eran, buru dan aitari bear dana irabazten laguntzea ondo da, ta sendi askotan, luginñen eta dendarien artean batez be, olan egin oi da; baña sendiaren biotz dan ama, umetxuen azi-ikaskuntza laga-ta, ola ta lantegietara aloger billla joan bear izatea, txarto dago ta gizartearentzat be kaltegarri da: ori dala-ta, sendiko buru diranak, euren alogeraz etxeko bearrizan arrontai arpegi emoteko lagin irabazi dagien, alak eta lerrak egin bear dira.

        Ori egin al izateko orain eragozpenik ba-dago, eragozpenok albait lasterren baztertu ta gauzak beste era batera ipiñi bear dira: gizartean beti nagusi izan bear leuken zuzenak orixe eskatzen dau-ta. Gurasoak seme-alabak ekarri dabezalako, langille-sendiaren premiñak geitu oi-dira: bearrizanok geitu diranean, irabaziak be era berean geitu daitezan, neurri ta bide egokiak artu dabez ugazaba batzuk; ori egin dabenok benetan txalogarri dira ta gogoz txalotzen doguz —diño Aita Santuak—. Ordainbide kutxak antolatu dabezan ugazabak dira Aita Santuak goresten dituanok.

 

 

Alogerak neurri zuzenera ekarteko, bigarren aintzat artu bear dan gauzea, zein ete-da?

 

        Alogeren neurria izentau al izateko, garatz edo negozioa zelan dabillan be kontuan euki bear da. Garatzak, porrot egin barik, emon ezin leikezan besteko alogerak eskatzea, bidegabea litzake, ta garatzarentzat ezeze langillearentzat be azkenean kaltegarru, garatzari porrot eragiñagaz, non lan egin eztaukeal geldituko litzakez-ta. Baña langilleai alogerak erasteko, ugazabak gitxiago irabaztea, ziorik naiko ete-da? Zelan dan. Ugazabak nagikeriz bere garatzari jaramon gitxi egiten dautsalako, nai bere lantegian aurrerapenak sartzeko ardurarik euki eztaualako; gitxiago irabazte ori ortik ba'letor, langilleai alogerak erasteko ziorik naiko eztala diño Aita Santuak.

        Langilleai bear besteko alogera emoteko lagin, garatzak irabazi ezpa-dagie, ta ori agintariak zerga andiegiz zapaltzen dabezalako nai lanaren ekarkiñak merkeegi salduazoten dautsezalako ba da, ori dagien agintari txarrak langilleetzaz be errudun dira. Olako estualdietan guztiak, ugazaba ta langilleak, alkar ondo arturik, alak egin bear dabez estualditik albait ondoen urteteko, ta agintariak be al bestean lagundu egin bear dautse. Garatza oso txarto ba'lebil, jarraitu ete-leiken ala lantegia sarratu ta langillea beste lantegiren baterako bidea artu bear daben, oldoztu ta erabagi bearko da-ta, orduan, ugazaba ta langillen arteko eretxi-batasuna iñoz baño bearragoa izango da.

 

 

Alogerak neurrian erabilteko, ze besterik euki bear da kontuan?

 

        Alogeren neurria gizabatz osoaren onak eskatzen dauan bestekoa izan bedi. Aurrerago esan dogunez, langille ta alogerekoak, euren irabazietatik zerbait aurreratuaz, zelako edo alako domu edo jabetzarako bidean ipiñi bear dira: ori gizabatz osoaren onak eskatzen dau. Baña gaur egunean batez be, beste gauza bat be gomutan erabilli bear da: langille asko, aspalditxuan batez be, lan billa ta non lan egin eztaukeal dabiltz. Lan egin al eta nai dabenai orretarako eretia emon bear yake. Alogerak bear dan neurrian erabilteak, orretarako askotxu lagundu leike; zentzun barik larregi eratsi nai goregi jasoteak, ostera, eragozpenak ekarri be bai. Diru-egarriz eta zentzun gitxiz alogerak gora ta bera erabilte ori dala-ta, aspaldian ainbat langille, non lan egin eztaukela, aserrez dabiltz. Aberriak be txirotu egindira, nastea ta matxiñadea edonon sortu da, bake ta atsedenik iñon eztago. Gizabatz osoaren ona zokondora jaurti ta norberak geiago irabaztearren beste barik, alogerak eratsi nai jasotea, gizarteko zuzenaren aurka da.

        Azkenez, ogibide ta zeregin guztietako alogerak, lugintza, ola-ekintza, saleroste ta enparauetako irabaziak, asiñon zuzenez alkartu bear litzakez. Ori egingo ba'litz, gizarteko ogibide guztiak gorputz bat lez egingo leukie ta gorputz-atalak bata-besteari launtzen dautsen antzera, gizarteko ogibideok be alkarri lagunduko leuskioe. Ogibide guztiak onelan, adiñon zuzenez, alkartu ezkero, ogasunetzazko arazo au oñarri sendo gañean legoke, ta langilleak euren premiñai arpegu emon eta nasaitxu biziteko lagin irabazi al izango leukie. Langilleen bizibidea goratze onek, ostera, ezeren kalte barik, onbideai be mesedea ekarriko leuskioe. Ori diño Aita Santuak, eta alogerekoen bizibidea obetu ta gizartea bakez ipinteko, sozialista ta antzekoen txakur-amesak baño bestelakoa da Aita Santuak diñoskun ori.

 

aurrekoa hurrengoa