www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gizarte auzia
Juan Bautista Eguzkitza
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gizarte-Auzia. Ugazaba ta langille arteko gora-berak, Juan Bautista Eguzkitza (Andres Urrutiaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

IV
GIZARTEKERI TA BALTSAKERIA NOIZTIKOAK ETE-DIRA?

 

        Gizon gitxi batzuen gogo-jolas eta txakur-amesak alde batera itxi ezkero, gizartekeria oraintsuko asmakizuna dala esan dogu. Izan be olantxe da. Oraingo gizartekeria ez ei-da amesa beñolakoa lez, benetako jakintza barria baño.

        Egia esan, benetako jakintza baño guzur-jakintza obeto dirudi; baña edozelan be, gizartekeriari jakintza usaindun oñarririk igaro dan gizaldirarte iñok ez eutsan ipiñi-ta, jakintza dala diñoen gizartekeri au XIX gizaldiko landarean dogu.

 

 

Gaur zabal dabiltzan gizartekeri, baltsakeri ta abar, gaberik goizera, geiagoko barik etorri ete-dira?

 

        Gizarteko auzi andiak otoz-otoan, zeri dakiola bein be eztira etorri, astiro-astiro eta zerbaitek edo norbaitek orretarako bidea emonaz baño. Milla zazpireun eta larogeta bederatzigarren urtean Pantze edo Prantzia'ko matxiñada andia geiagoko barik, otoz-otoan eta bapatean etorri zanik egundo iñok eztau esan, eta norbaitek olakorik esango ba'leu, senean dagoan gizonek ez leuskio siñestuko. Zugatz andiak erro andiak euki oi ditu; gizarteko gora-bera andiak be, erroak sakon eta urrun. Prantzi'ko matxiñadea ango errege Koldobika XIV eta onen birloba Koldobika XV'k egindako uts, eta zorakeriak, oneik ekarri eben batez be.

        Egiz, matxiñada aren aziak Voltaire eta onen lagunak erein ebezan prantzitarren gogo-biotzetan; baña ereindako aziok ain laster eta ain indartsu etziran erne ta jagiko, aitaturiko erregeok orretarako biderik emon ezpa-lebe. Voltaire eta lagunei azi txarrok ereiten itxiaz gañera, errege biok Pantze erria zorrez josi eta ondatu eben. Koldobika XIV bataz edo besteaz gudan gerran ibili zan beti; onen birlobea gudan etzan ibilli; baña zantarkeri ta ustelkerietan begietaraño sartu ta ustelkeri orren atsa alde guztietara zabaldu bai.

        Errege biok Prantzia zor eta lorpean ipiñi eben. Gero zorrok ordaindu ta lorretatik urten al izateko, zerga edo petxu andiak ezarri bear: petxuak erriaren lepora jausi; ori zala-ta askoren odola irakiten asi, erria aserratu ta matxiñadea sortu. Matxiñadea ain urrin joango zanik lenengoan iñok ez eban uste; baña bein asi ezkero, nok gelditu? Odola ibaika ixuri eban eta Koldobika XIV'ari burua moztu eutsan. Egia esateko, onek ezeukan erru andirik; baña sarri jazo oi dan lez, ardien erruak bildotsak ordaindu bear.

 

aurrekoa hurrengoa