Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Egilea editore, 2010
GAZTAROAN
Iraganean
izarrak miresten nituen.
Emakumeen begietan
txoriak galtzen ziren.
Nolakotasun bereziak...
Ametsak!
Gero zabartu zen dena.
Oraindik malko zaharretan
parrez joaten ziren izar guztiak.
Mundua zulo batetik begiratzen nuen.
Ez nuen entzuten
(autisten moduan).
Bere bihotz-bularren atzean
esnatzen zen eguzkia,
argituz eguna.
Gero zabartu zen dena.
Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Egilea editore, 2010