Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

ELURRA MARA-MARA

 

Poesia

Paper zuri bat da

Eguna pasatzen da

Baina poztuko nindukeen poemak

Paper zurian

Elurretan jarraitzen du oraindik

Lotan

Elurraren isiltasunean

Poesia andere lokartu bat da

Paperean bizi dena

Pakean izadiarekin

Pakean pertsonekin

Bat egina izadiarekin

Elur horretatik pittin bat

Eta haurtzaroko

Sentimendu bat esnatzen da

Elurra mara-mara

Elurretan bizi zara maitea

Elurretan babesten zara

Otseme zahar bat bezala

Bizitza luzea da

Fidagarria izan behar du batek

Lagun mailara iristeko

Pertsonak apala izan behar du

Baina ez alfonbra bat

Ederrak dira pertsona duinak

Kontzientzia dunak

Maitea

Ni otso zahar bat naiz

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010