Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

WAGIH KAWAMI

 

Wagih Kawami

—migrari siriarrak—

amildegiaren deia jaso zuen,

Pariseko pentsio txiki batean zegoelarik,

eta salto bat eginik:

hutsera amildu zen arratsalde tristean

bere gauza apurrak zabaldurik lurrean.

Izara zurian: lau larrosa gorri

nabarmentzen ziren soilik, isilik...

Kalea ez zen gelditu

eta gendarmeak, jakingarriak

hartzen zituen bitartean

anbulantzia entzun zen zaratatsuki.

Oi Wagih! Siriako seme behartsuak,

Parisen aurkitu zuen heriotza...!

Bere lurretik urrun,

Lurrarengandik urrun

—lur arrotzean—.

Wagih! Wagih! Semeetan hirugarrena,

denetatik, denengandik banandu zen,

Pariseko kale hotz batean.

Amilegiaren ahots beltza

entzun zuen bere baitan,

bere deia pairatu gabe.

Oi Wagih! Denetatik, denengandik banandu zen.

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010