Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

MAITE ZITUEN HITZAK

 

Aurrenik

Gizaki unibertsalaren irudia

Nekaturik

Lanetik etxera itzultzen

Eta horrela egunero

Argitzen duenean lanera joan

Eta iluntzen duenean itzuli

Nora garamatzazuen jakin gabe

Baina helburua ez da zoriona

Gizarte klasista eta baztertzailea baizik

Bizitzeko lana egin behar da

Baina beharrezkoak diren gauzak lortzeko

Zentzugabekeriak menderatzen du mundua

Sinesmenak alde batera utzita

Inolaz ere ez da zilegi pobrezia

Zuzenean doaz hitzak

Gabriel Arestik maite zituen hitzak

Aipatu zituen hitzak

Premiazkoak

Esanak daude beraz aspaldi

Baina errepikatzeko guraz beterik

Berriro aipatuko ditut nik

Berdintasuna

Askatasuna

Eta anaitasuna

Horrela birikak

Nire birika zaharrak

Indartzen ditut

Oihuka nabil alperrik

Iraganaren mineriaz beterik

Kontzientziarik ez dagoelako

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010