EROAREN BAKARDADEAK
EZ DU PAREKORIK
Kezka batek lepotik hartzen nauenean
Ikara sentitzen dut bizkarrean
Paranoiaren sarea zabaltzen da
Zuhaitz bakar bat dagoen barrutia
Baso bihurtuz
Sentsazio huts batetik
Mundu bat sortzen baitu paranoikoak
Egitzat hartzen du batek
Bere paranoia
Paranoikoarentzat berea da errealitatea
Ez ditu besteak ulertzen
Errealitatearen aurka borrokatzen du alperrik
Odola eztarrian
Ulerkuntza subjektiboa hezurretaraino indartzen du